218. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Bake epailearen kargua hutsik

Goizuetako bake epailearen kargua hutsik gelditu denez, eta Botere Judizialaren Lege Organikoaren 101 artikuluak eta Bake epaileen 1995eko 3 zenbakidun Erreglamentuaren 5 artikuluak agintzen duenari jarraikiz, deialdi publikoa egiten da aipatutako kargua betetzeko. Horretarako 15 egun balioduneko epea irekitzen da, eguerdiko hamabiak arte, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, legeak agintzen dituen baldintzak betetzen dituzten eta hautatuak izan nahi duten pertsonek Goizuetako Udaleko bulegoetan eskaerak aurkez ditzaten.

Goizuetan, 2013ko azaroaren 4an.–Alkatea, Pablo Miranda Taberna.

Iragarkiaren kodea: L1315306