218. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
5. EPAITEGIA

Ediktua. 333/2013 prozedura

Edurne Miranda de Ortiz de Latierro andrea, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: azalduko den finkaren traktua berriro hasteko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5. Epaitegi honetan bideratu den 0000333/2013 jabari-espedientearen barnean, gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez erabaki da zitazioa egitea Manuela Francés Fernández, María Paz, Rufino, Josefa eta Trinidad Pérez Francés jaun-andreen kausadunei, espedienteko finkaren erregistroko titularrak baitira, eta finkaren eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagun guztiei, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean espedientera ager daitezen, beren eskubidearen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko.

Hona hemen finkaren deskripzioa:

Hiri finka, garajea, Cintruenigoko Villa kaleko 37ko behean kokatua. Tuterako 2. Jabetza Erregistroan dago inskribaturik, 2.058. zenbakiarekin, 92. orrian, Cintruenigoko 36. liburuan. Cintruenigoko 1. poligonoko 530. lurzatian.

Eta horiei zitazioa egiteko eta legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egiten dut.

Tuteran, 2013ko urriaren 25ean.–Idazkari judiziala, Edurne Miranda Ortiz de Latierro.

Iragarkiaren kodea: J1314895