218. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 1846/2011 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, ebasketa-falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

315/2013 epaia.

Iruñean, 2013ko irailaren 10ean.

Inés Hualde Juvera andreak, Iruñeko Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratuak, 1846/2011 falta-judizioa aztertu du ahozko eta jendaurreko judizioan. Ebasketa-falta bat dela-eta bideratu da, eta hartan María Tamayo Lacue izan da salatzaile, eta Mirko Alexandro Castillo Chavez eta Samuel Pedro Vazquez Muchaypiña salatuak; Fiskaltza alderdi izan da. Hona hemen.

Epaitza:

Mirko Alexandro Castillo Chavez eta Samuel Pedro Vazquez Muchaypiña absolbitzen ditut leporatu zitzaien faltatik.

Ebazpen hau ez da irmoa, eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Publiko egitea.–Epai hori eman zuen epaileak hura irakurri eta publiko egin zuen, Iruñean, 2013ko irailaren 10ean egindako jendaurreko entzunaldian. Eta horren fede ematen dut, idazkaria naizen aldetik.

Eta Samuel Pedro Vazquez Muchaypiñari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2013ko urriaren 24an.–Idazkari judiziala, M.ª Mercedes San Martín Cidriain.

Iragarkiaren kodea: J1314886