218. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2011-MC-202 / 2007-RC-691

Ebroko Ur Konfederazioko ur komisarioak 2008ko maiatzaren 23an erabakita, ur publikoen aprobetxamendu baten ezaugarriak aldatzeko espedientea tramitatzen ari da; aprobetxamendua Errondo iturburuan da (Nafarroa), eta Untzitibarko Udalari eman zitzaion, hornidurarako, Ministerioaren 1936ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez, eta Aprobetxamenduen Liburuan 28887 zenbakiarekin inskribatu zen. Aldaketak hauexek dira: erabilera (hornidurarako zen, eta aurrerantzean pertsonen eta aziendaren hornidurarako, hektarea bateko baratze bat ureztatzeko eta jostetarako -igerilekua, 0,25 hektareako lorategia ureztatzeko- erabiliko da) eta emaria, 0,5 l/s-koa izatetik 1,50 l/s-koa izatera pasatuko baita.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2013ko irailaren 19an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1314341