218. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2013-P-91

María Pilar Sáez Garcíak eta Jesús Sola Hernándezek honako datu hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu dute:

Aprobetxamendua 5 metroko sakonera duen baltsa bat da, Queiles ibaiaren eskuin bazterrean, polizia-eremutik kanpo, Río Lombo alderdian (2. poligonoa, 733. lurzatia). Ura jasotzeko ekipoa motoponpa batek osatuko du, 10 ZP-koa, 6 l/s-ko uneko emariarekin. Ura 5,0083 hektareako mahastia tantaka ureztatzeko erabiliko da, Cascanteko udal mugapeko (Nafarroa) 2. poligonoko 733., 804. eta 805. lurzatietan eta 10. poligonoko 9. lurzatian. Urtean 3.375 m³ aterako dira guztira, eta batez besteko emari baliokidea 0,386 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2013ko irailaren 23an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1313987