218. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2014ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Erriberri Aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2013ko azaroaren 4an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2014ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erriberrin, 2013ko azaroaren 5ean.–Mankomunitateko burua, Carmelo Pérez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1315351