2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE ARAKIL
Lan-kontratudun finkoak funtzionario bilakatzea
Uharte Arakilgo Udalak, 2013ko urriaren 31n egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:
“2013ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 10ean, Nafarroako Administrazio Publikoetan funtzionarizazio prozesu berri bat abian jartzeari buruzko maiatzaren 29ko 19/2013 Foru Legea.
2013ko uztailaren 31ko osoko bilkuran erabaki zen Uharte Arakilgo Udalaren zerbitzuko lan-kontratudun finkoak funtzionario bilakatzeko prozesua abiatzea; iragarkia 2013ko 156. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 14an.
Toki entitatearen erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean, eskaerak aurkeztu dira, eta haiekin batera, bakoitzaren mailari dagokion titulazioa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 12 eta 15. artikuluetan xedatuari jarraikiz, eta ikusirik Udal Idazkaritzak luzatutako txostena, aurkeztu diren eskaerak onartzeko komenigarritasuna jasotzen duena, hau erabaki da, bortz boto alde eta abstentzio bat zuela:
Lehenbizikoa.–Erabakitzea funtzionario bilakatzea udal honetako lan-kontratudun finkoak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bateginaren eranskinean aipatzen direnak, adierazirik betetzen duten lanpostua, maila, aitortzen zaien antzinatasuna eta dagokien funtzionario gradua.
Bigarrena.–Funtzionario bilakatzen diren langileak gizarte segurantzaren eta aurreikuspen sozialen aldetik aplikatzen zitzaien sistemarekin egonen dira beti, orain arteko lanpostuari atxikirik segituko dute eta jasoko dituzte Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuan eta hura garatzeko xedapenetan ezarritako funtzionarioendako ordainsariak.
Hirugarrena.–Langile guztiak data berean integratuko dira eta 2013ko uztailaren 1etik aitzina du eraginkortasuna.
Laugarrena.–Erabaki hau interesdunei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hauek adierazirik: lanpostuak, maila, antzinatasun onartua eta bakoitzari dagokion funtzionario gradua, eranskinean zehazten denaren arabera”.
Uharte Arakilen, 2013ko urriaren 31n.–Alkatea, sinadura ulertezina.
IZEN-DEITURAK | LANPOSTUA | ANTZINATASUNA | MAILA | GRADUA | BOSTURTEKOA |
JUAN PABLO SANTANO ZABALA | ZERBITZU ANITZETAKO ENPLEGATUA | 2001-11-20 | D | 2 | 2 |
MIGUEL MARIA ASTIZ MARIN | ZERBITZU ANITZETAKO ENPLEGATUA | 2004-02-17 | D | 2 | 1 |
YOLANDA VIGUERA IJURKO | GARBITZAILEA | 2003-03-03 | D | 2 | 2 |
AINTZANE GARCIA ANDUEZA | ADMINISTRARI-OFIZIALA Uharte Arakilgo, Arruazuko eta Irañetako udalen Batasunekoa. | 2000-06-23 | C | 3 | 2 |
L1315385 |
Iragarkiaren kodea: L1315385