218. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Herrilurraren desafektazioa (1. poligonoko 581. eta 584. lurzatiak)

Leitzako Udalak, 2013ko urriaren 25ean egindako bilkuran, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta urriaren 18ko 28/1990 Foru Dekretuak onetsitako Ondasunei buruzko Erregelamenduan eskatutako gehiengoa izanik, erabaki zuen honako herrilur hau desafektatzea: 1. poligonoko 581. lurzatia (4.886,95 m²) eta 1. poligonoko 584. lurzatia (9.400,25 m²).

Jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Espedientea interesdunen eskura egonen da, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

Leitzan, 2013ko azaroaren 4an.–Alkatea, Oier Eizmendi Astibia.

Iragarkiaren kodea: L1315311