218. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Aldaketa xehakatua, 2. poligonoko katastroko 409. lurzatian, Zubiarte kaleko 25ean. Behin betiko onespena

2013ko urriaren 3ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zen Uharteko Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean Lizarza Armendariz ahizpek sustatu duten aldaketa xehakatua. Katastroko 2. poligonoko 409. lurzatiari dagokio, Zubiarte kaleko 25ean, eta Francisco M. Zuasti Elizondo arkitektoak prestatua da. 2013MPGO0001 espedientea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 49 eta 80.1 artikuluetan, 79.3, 74, 81.1 artikuluei eta haiekin bat heldu direnei dagokienez, ezarritako ondorioetarako, argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki hau, baita aldaketaren testua ere.

TESTU ARAUTZAILEA

–Lerrokadurak:

Honako hau dio Uharteko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren 14. artikuluak:

“Behar diren planoetan definitzen dira eraikuntzaren kanpo eta barne lerrokadurak. Artikulu hau osatzen du katastroko lurzati bakoitzeko araudi partikularrak. Ez da atzeramangunerik onartzen definituriko kanpo lerrokaduran, salbu eta konponbide arkitektonikoak, bertzela adierazten dutenak kanpo lerrokadura hori eta tokian tokiko hiri-balbearen ezaugarriekin bat egiten dutenak.

Adierazitako barne lerrokadura, salbuespenak salbuespen, gehieneko lerrokadura ez nahitaezkotzat jotzen da.”

Aldameneko etxebizitzarekiko argi eta ikuspegi eskubideak ebazten ez diren bitartean, lerrokadurak zabaldu dira indarra duen planaren arabera duen aprobetxamendu bera sartu ahal izateko.

Gehieneko barne lerrokadura aldatu da beheko solairuko terrazan, garajeko arrapalako tapakia estali ahal izateko; sestra azpiko lerrokadurak definitu dira, orobat. (Ikus M01 planoa)

–Eraikuntzaren garaiera:

Hona zer dioen Uharteko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren 17. artikuluak:

“Espaloiaren mailatik edo eraikuntzaren inguruko lur-arrasetik azken solairuko sabaiko forjatuaren azpialderaino dagoen distantzia bertikaleraino da, fatxadaren erdiko puntuan neurtuta...”

Beheko eta hirugarren solairuen garaiera tikia eta lehen eta bigarren solairuen garaiera sobera handia izateagatik aldatu nahi da sekzoio bertikalaren garaiera.

Beheko solairuaren garaiera, gehienez ere, 3,60 metro izanen da, Planaren 42. artikuluak dioen gisara, eta 2,50 metro, berriz, goiko solairuen garaiera.

–Eraikuntza bolumena:

24. artikuluari jarraikiz.–Estalkiaren inguratzailea.

“Estalkiaren gehieneko inguratzailea definitzen da honelaxe: plano bat, haren lerrokadura ofizialaren araberako fatxadaren planoak osatzen duena, 1,30 metro izanik garaiera. Azkeneko solairuaren forjatuaren beheko aldearen gainean, teilatupea kontuan hartu gabe, eta bertze plano bat, malda %40koa izanik gehienez ere.”

Solairuetan aipaturiko garaierak beren horretan utzirik, aldaketa gertatzen da eraikuntzaren garaieran, eta eraikinaren inguratzaileak aukera ematen du teilatupean espazio bizitzeko egokia izateko.

Ez da aldatuko eraikuntzaren egungo garaiera, 11,84 metro baita fatxada nagusian, erlaitzaren abiagune gisa. 1,30 m handituko da gibeleko fatxadaren garapena, fatxadaren sestra bere horretan uzteko, 1,30 m-ko tarte berdina goitituko baita, beheko solairuko terraza posible egiteko eta gisa horretara estali ahal izateko garajeko arrapalako tapakia. (Ikus M04, erantsitako dokumentazio grafikoan). Espazio bizitzeko egokia eratu dugu teilatupean.

Baimentzen den solairu kopurua hau izanen da hemendik goiti: B+III+teilatupea.

Orobat, hirugarren solairuari dagokionez halako eztabaida bat egon badagoenez modu autonomo eta burugainean bizitegitako erabiltzeaz den bezainbatean, argi utzi nahi dugu teilatupea bizitegi beheko solairuetatik burugaina izaten ahalko dela, baldin eta haren azalera erabilgarria gutienekoa bada bizigarritasun zedula edukitzeko. Teilatupearen sekzioa sartu da; haren gain finkatzen dira bizitzeko egokia izateko gutieneko garaierak, bizitegitarako erabileraren arabera.

Lurzatiak 262,00 m²-ko azalera du, nonbait hori, katastroko datuen arabera.

ERAIKIGARRITASUN FINKATUA: BS+3

PROPOSATUTAKO
ERAIKIGARRITASUN BERRIA: BS+3+EC

Beheko solairua

262,09

262,09

Lehen solairua

262,09

262,09

Bigarren solairua

262,09

262,09

Hirugarren solairua

262,09

262,09

Teilatupea (1,5< h< 2,2 m)

36,26

Teilatupea (h >2,2 m)

155,54

GUZTIRA

1.048,36

1.240,16

0,5 m² gisa aurreikustea teilatupearen azalera, guti goiti-beheiti bat egiten du bizitzeko egokitzat jotzen ahal den solairuko azalerarekin.

–Sustapenaren etxebizitza kopurua:

Hiri lurzati finkatua denez, Udal Planean aldaketa hau onetsiz gero, bidezkoak izanen dira udal lagapenak, hirigintzako aprobetxamendua handituko baita; beraz, tasazio txostena eskatuko da, handitzen den aprobetxamenduaren %10a dirutan zer zenbateko den, harexek ordezkatzeko.

Argitu behar da gerta daitekeela ezen, etxebizitzen etorkizuneko sustatzailearen ezjakintasuna dela eta, higiezinen negozioa hartzen ari den norabidearen ondorioz, solairu bakoitzean 3 edo 4 etxebizitza (1.etik 3.era) egiteko moduko proiektua plantea liteke. Etxebizitza horiek beren lorategira joko lukete eta Mokarteko pasealekura; beraz, inoiz ez dira barnekotzat hartzen ahalko.

–Espazio libre pribatuak:

Lerrokadura ofizialaren barnean ez dauden eraikuntza guztiak antolamenduz kanpo daude. (Ikus M01, dokumentazio grafikoan).

Uharte bezalako udalerrietako hiri finketan gertatu diren errealitateak dira: eraikuntza osagarriak, eraikuntza nagusiaren gibeleko finkako espazio libreari eman zaion erabileraren araberakoak; horregatik, onartzen dira eraikuntza osagarriak, baina inoiz ere ez bizitegitarako: lanabesetarako etxolak, txokoak, igerilekuak, aldagelak etab.

Uharten, 2013ko urriaren 18an.–Alkatea, Iñaki Crespo San Jose.

ERANSKINA

Planoak

L1314718_0.pdf

L1314718_1.pdf

L1314718_2.pdf

L1314718_3.pdf

Iragarkiaren kodea: L1314718