174. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2013ko abuztuaren 28an hartua, Toursko San Martin eliza (San Martin Unx, Nafarroa) izeneko higiezinaren babes ingurunearen behin betiko mugaketa onesten duena.

Toursko San Martin eliza izeneko higiezina (San Martin Unx, Nafarroa) monumentu historiko-artistiko izendatu zuten 1983ko azaroaren 30eko Dekretuaren bidez (1984ko otsailaren 14ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 19.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, beharrezkoa da monumentu horren babes ingurunea finkatu eta zehatz-mehatz mugatzea.

Aipatutako foru lege horren arabera, espedienteak beharrezkoa du ondasuna behin-behinekoz mugatzea, jendaurreko fasea ezartzea eta behin betiko onestea Nafarroako Gobernuaren erabaki baten bidez.

Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak apirilaren 8an emandako 110/2013 Ebazpenaren bidez, behin-behinekoz mugatu zen Toursko San Martin eliza (San Martin Unx) izeneko higiezinaren babes ingurunea, eta haren interes kulturaleko ondasunaren espedientea jendaurrean egoteko epea ireki.

Ebazpena 2013ko 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 26an. Ez da espedientearen aurkako alegaziorik jaso.

2013ko uztailaren 1ean, Nafarroako Kulturaren Kontseilura igorri zen espedientea. Nafarroako Kulturaren Kontseiluak aldeko txostena eman zuen 2013ko uztailaren 29an.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Toursko San Martin eliza (San Martin Unx, Nafarroa) izeneko higiezinaren babes ingurunearen mugaketa onestea.

2. San Martin Unxen dagoen Toursko San Martin elizaren babes inguruneak honako lur hauek hartzen ditu barnean: 2044., 2045., 2052., 2053., 2054., 2055., 2056., 2057., 2058., 2077., 2078., 2079., 2080., 2135., 2136., 2137. eta 2138. lurzatiak, 2061., 2062. eta 2147. lurzatiek San Miguel kalera dituzten fatxadak, 2051. lurzatiak Subida a la parroquia kalera duen fatxada eta 2082. lurzatiak Portejados kalera duen fatxada, denak ere San Martin Unx udalerriko 5. poligonoan, baita bideek lurzati horien artean duten eremua.

Monumentuaren inguruan oraingo okupazioa eta eraikinen solairu kopurua mantenduko da 2045., 2052., 2053., 2054., 2055., 2056., 2057., 2058., 2077., 2078., 2079., 2080. eta 2082. lurzatietan, eta behea+1 izanen da gehieneko solairu kopurua 2061., 2062., 2135., 2136., 2137. eta 2138. lurzatietan.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Erabaki honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkaratzen ahal da, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aldez aurretik errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1988 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2013ko abuztuaren 28an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, F. Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1312144