174. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 10a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
4. EPAITEGIA

Ediktua. 3/2013 prozedura

Tuteran, 2013ko irailaren 3an.

María Mercedes Yanguas Vieira andrea, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4. Epaitegiko idazkaria:

Aditzera ematen dut:

Epaitegi honetan guraso-ahalaren gaineko 3/2013 hitzezko judizioa tramitatzen ari da (250.2). Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan.

Eta Antonio Carrera Campos jaunari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen honen kontra apelazio errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara daitezen.

Tuteran, 2013ko irailaren 3an.–Idazkari judiziala, María Mercedes Yanguas Vieira.

Iragarkiaren kodea: J1312335