174. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 10a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
4. EPAITEGIA

Ediktua. 325/2013 prozedura

Mercedes Yanguas Vieira, Tuterako eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut:

Aipatuko diren finken etendako traktua berriro hasteko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4. Epaitegi honetan bideratu den 325/2013 jabari-espedientearen barnean, gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez erabaki da zitazioa egitea egonleku edo helbide ezezaguna duten interesdunei eta deskribatu den finkaren eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagun guztiei, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean espedientera ager daitezen, beren eskubidearen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko.

Hona hemen finkaren deskripzioa:

Hiri finka, ukuilua, estalia. Zarrakazteluko Horno kalean dago, eta laurogeita hamaika koma berrogeita hamar metro koadro ditu. Tuterako 1. Jabetza Erregistroan inskribatua dago: 706. liburukia, 18. liburua, 74. orria, 1.091. finka.

Eta horiei zitazioa egiteko eta legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egiten dut.

Tuteran, 2013ko irailaren 2an.–Idazkari judiziala, María Mercedes Yanguas Vieira.

Iragarkiaren kodea: J1312326