174. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 10a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 106/2013 prozedura

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen du:

Lorenzo Aguado Ortak eskaturik, titulu judizialak betearazteko 106/2013 autoak bideratzen ari dira Soldecor Sociedad Limitadaren, Soldecor Pavimentos Pamplona, Sociedad Limitadaren eta Soldecor Decoracion, Sociedad Limitadaren kontra, eta haien barrenean ebazpena eman da 2013ko uztailaren 4an. Interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko. Ebazpenaren aurka berrikusteko errekurtsoa jartzen ahal da hiru eguneko epean.

Eta Soldecor Pavimentos Pamplona, S.L.ri legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, ageri diren ohartarazpenak barne, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut.

Iruñean, 2013ko irailaren 2an.–Idazkari judiziala, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1312235