174. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 10a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 235/2013 prozedura arrunta

Aditzera ematen da goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela epaitegi honetan, Javier Muñoz Jaso jaunak eskaturik, Paola Rojas Leon andrearen aurka, gauza erkidearen zatiketa dela-eta, eta hartan epaia eman dela, xedapen zatian hitzez hitz honela dioena:

Baiesten dut Javier Araiz Rodríguez prokuradore jaunak, Javier Muñoz Jaso jaunaren izenean eta hura ordezkatuz, jarritako demanda, eta horrenbestez, deklaratzen dut amaitu dela demandatzailearen eta auzi-ihesean den Paola Rojas Leon andrearen arteko erkidegoa, honako finka honi dagokionez: “Iruñeko 3. Jabetza Erregistroko 2.160. finka. Hiri finka da, eta Iruñeko 3. Jabetza Erregistroan dago inskribaturik: 4.093. liburukia, 40. liburua, 41. orria. Deskribapena: familia bakarreko etxebizitza, Txitxar iturri kaleko 16 zenbakia (lehen 11. lurzatia zen, UC-9 eta UC-21 exekuzio unitateen borondatezko birzatitze proiektuaren ondorioz), Añorbeko udal mugapean. Ehun eta berrogeita hamabi metro eta laurogeita hamabi dezimetro koadroko (152,92 m²) orubean dago, eta horietarik laurogei metro eta laurogeita hamabi dezimetro koadro (80,92 m²) eraiki gabe daude, patio edo lorategi gisa, etxebizitzaren atzeko aldean, eta gainerakoak, hirurogeita hamabi metro koadro (72 m²), eraikinerako dira. Eraikinak garaje bat du beheko solairuan (berrogeita hamabost metro eta hamabost dezimetro koadro erabilgarri –55,15 m²–), eta etxebizitza bat (lehen solairua eta teilatupea), ehun eta hogeita sei metro eta berrogeita hemeretzi dezimetro koadro erabilgarrikoa (126,59 m²). Etxebizitzak honako hauek ditu: korridorea, egongela, sukaldea, logela bat eta komun bat lehen solairuan, eta korridorea, hiru logela eta bi komun teilatupeko solairuan. Etxebizitzak, guztira, berrehun metro eta laurogeita hiru dezimetro koadro (200,83 m²) eraiki ditu. Mugak: iparraldean, 10. lurzatia; hegoaldean, 12. lurzatia; ekialdean; bide berri bat; mendebaldean, berdegune publiko bat, berria”.

Demandatua kondenatzen dut aipatutako deklarazioari men egitera. Erkidegoaren likidazioa betearazpen bidez gauzatuko da.

Ez da ezartzen kostuak ordaintzeko beharrik.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Epaile magistratua.

Eta Paola Rojas Leoni jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2013ko uztailaren 31n.–Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1312204