174. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 10a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 1803/2011 judizio monitorioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru baten erreklamazioa dela eta, eta horren gaineko dekretua eman dela. Hona hemen dekretuaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Amaitutzat jotzea eta artxibatzea organo judizial honetan bideratu den prozesu monitorio hau, Burlatako 72. jabeen elkarteak eskaturik bideratu dena Argimiro Zaratiegui Armendarizen jaraunspen jasogabearen eta jaraunsle ezagunen aurka, 1.953,42 euro erreklamatzeko, gehi Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikuluan ezarritako interesak.

Alderdi demandatzaileari igortzea, hala badagokio, berariazko betearazpen demanda egin dezan, eta jakinaraztea abokatuak eta prokuradoreak parte hartzea beharrezkoa dela, baldin eta betearazpenaren zenbatekoa 2.000 eurotik gorakoa bada (PZLaren 539.1 artikulua).

Zorduna kondenatzea elkarte eskatzailearen abokatuarengatik eta prokuradorearengatik sorrarazitako zerbitzu-sariak eta eskubideak ordaintzera.

Ebazpen honen aurka berrikusteko errekurtsoa aurkezten ahal da bost eguneko epean.

Eta Argimiro Zaratiegui Armendarizen jaraunspen jasogabeari eta jaraunsle ezagunei jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2013ko uztailaren 31n.–Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1312202