174. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 10a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Administrazioarekiko Auzien Sala
Ediktua. 406/2011 prozedura arrunta

María Ángeles Ederra Sanz, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako idazkaria.

Aditzera ematen dut: 406/2011 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan epaia eman da eta irmo geratu da. Hona hemen horren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

“214/2013 epaia.

Lehendakaria: Ignacio Merino Zalba jauna. Magistratuak: Antonio Rubio Perez jauna, María Jesús Azcona Labiano andrea.

Iruñean, 2013ko martxoaren 21ean.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, aipatutako magistratu jaun-andreek osatutakoak, 0000406/2011 errekurtsoaren autoak aztertu ditu. Errekurtso hori Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatearen batzar nagusiak 2011ko apirilaren 29an hartutako erabakiaren aurka sustatu zen (Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen erabakia, 2011ko maiatzaren 18an, eta haren bidez 2011ko plantilla organikoa onetsi zen, eta idazkari - kontu-hartzailearen lanpostua amortizatu), baita Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatearen lehendakariaren maiatzaren 18ko 3/2011 Ebazpenaren aurka ere. Honako hauek izan dira alderdiak: errekurtsogilea, José María Gainza Ordoqui jauna, Rafael Ortega Yagüe prokuradore jaunak ordezkatua eta Juan Carlos Lasa Salamero legelari jaunak zuzendua, eta demandatua, Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatea, Elena Zoco Zabala prokuradore andreak ordezkatua eta Alberto Anderez Gonzalez legelari jaunak zuzendua.

Hona gure epaitza:

Baiesten dugu José María Gainza Ordoqui jaunaren ordezkaritzak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, ebazpen honen idazpuruan aipatutako erabakiaren eta ebazpenaren aurka, ordenamendu juridikoarekin bat ez datozela iritzita, eta deuseztatu egiten dira. Horrenbestez, administrazio demandatua kondenatzen da auzi-jartzaileari eskubide ekonomiko eta profesional guztiak berrezartzera, 2011ko maiatzaren 18tik aurrerako ondorioekin.

Ez da kostuetarako kondenarik egiten.

Argitara bedi epai hau Jurisdikzioari buruzko Legearen 72.2 artikuluan zehaztu bezala.

Ebazpen honen aurka ezin da inolako errekurtsorik jarri.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dugu (epaiaren ziurtapena autoei erantsiko zaie).

Eginbidea: Iruñean, 2013ko apirilaren 9an. Nik, María Ángeles Ederra Sanzek, idazkariak, egina, adierazteko gaurko egunean epai hori eman didatela, behar bezala sinatuta, alderdiei jakinarazpena egiteko eta legez ezarritako publikotasuna emateko, eta autoei hitzez hitzeko ziurtagiria erantsi diedala eta jatorrizkoa artxibatu dudala. Fede ematen dut.”

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72.2 eta 107.2 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2013ko irailaren 2an.–Salako idazkaria, María Ángeles Ederra Sanz.

Iragarkiaren kodea: J1312238