2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
KINTOKO MANKOMUNITATEA
Oilagorraren ehiza
Kintoko Mendi Mankomunitateak gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikorako deialdia egin du, aldez aurreko baimena duela, Kintoko ehiza barrutiko oilagorraren ehiza 2013-2014tik 2017-2018 bitarteko denboraldietan (2018ko urtarrilaren 31n bukatuko da) errentan emateko.
Hasierako prezioa: 10.000 euro, gehi BEZa denboraldi bakoitzeko.
Enkante honetan parte hartzeko proposamenak iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita, gehienez ere 15 egun naturaleko epean, azken eguneko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira Baztango Udaleko erregistro orokorrean (erregistroko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara).
Gutun-azalak Baztango Udaletxean irekiko dira, eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo ostiral baliodunean, 13:00etan.
Baldintza-agiria Baztango Udaleko Idazkaritzan, Udalaren web orrian eta Nafarroako Kontratazio Atarian dago interesdunen eskura.
Baztanen, 2013ko abuztuaren 21ean.–Lehendakaria, Garbiñe Elizegi Narbarte.
eskabide eredua
Izen-abizenak ............................., adinez nagusia, NAN zk ........., herria ............, helbidea ..........., kalea ........., zenbakia ...., telefonoa .........., 2013-2014tik 2017-2018 bitarteko denboraldietan (2018ko urtarrilaren 31n bukatuko da) Kintoko ehiza barrutiko oilagorraren ehiza esleitzeko enkante publikoa, gutun-azal itxien bidez eta aldez aurreko onarpenaz, eginen dela jakinik, ............................ (letraz eta zenbakiz) euro eskaintzen ditut, BEZa kanpo, denboraldi bakoitzeko.
(Tokia, data eta sinadura)
Iragarkiaren kodea: L1312379