174. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Aldaketa, Azkoiengo Arau Subsidiarioetan: 3. poligonoa,
512. lurzatia. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2013ko abuztuaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa xehakatua hasiera batean onestea Azkoiengo Arau Subsidiarioetan, 3. poligonoko 512. lurzatiari dagokionez,Udalak berak sustaturik.

Beraz, erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxe honetako iragarki oholean agertuko da, eta hilabetean jendaurrean egonen da aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egoki iruditzen zaizkien alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Aipatu espedientea interesdunen eskura egonen da, kontsulta dezaten, Udal Idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Azkoienen, 2013ko abenduaren 30ean.–Alkatea, M.ª José Vidorreta Alfaro.

Iragarkiaren kodea: L1312199