174. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Udal Planean egiturazko aldaketa egiteko espedientea, Lekunberriko 13. poligonoko 211. lurzatiari dagokionez

Sustapeneko kontseilariak abuztuaren 2an eman 723/2013 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Lekunberriko Udal Plan Orokorrean 13. poligonoko 211. lurzatiari dagokionez aldaketa egiteko espedientea, Luis M.ª Zubillaga Esainek sustaturik.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 27ko 35/2022 Foru Legearen 70. eta 81. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, testu osoa eta araudia ematen dira argitara.

1.–Xedea.

Udal Planean egiturazko aldaketa egiteko dokumentu hau mahai gainean jarri da Lekunberriko Udalak 3. poligonoko 211. lurzatiaren mugapenean katastroko aldaketa onetsi ondotik, lurzati horrek, bere mugapen berrian, Udal Planean islaturiko sailkapen bera mantendu beharrez.

2.–Aplikazio eremua.

Aipatu katastroko 211. lurzatiak (helbidea: Alde Zaharra 7-C) aldaketaren aurreko katastroaren arabera, 1 15,14 m²-ko azalera zuen, eransten den zedulari jarraikiz; Alde Zaharra kalearekin eta 210 eta 214. lurzatiekin egiten du muga.

Lekunberriko Udalak 2012ko ekainaren 30ean erabakiriko katastroko aldaketaren ondoren, eta Nafarroako Gobernuko Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko Herrilurren Atalaren 2012ko abuztuaren 20ko aldeko txostenaren ondoren, 211. lurzatia mugaturik gelditu da Udalak onetsi duen planoaren arabera, eranskin gisa gehitu baita. Mugapen berriarekin, 211. lurzatia desagertu egiten da, 56. lurzatiak bereganatu baitu; horrek 329,00 m²-ko azalera du orain, eta hauekin egiten du muga: 727, 726, 210 eta 214. lurzatiak eta Alde Zaharra kalea.

3.–Aplikatzeko araudia.

Aplikatzekoa izanen da Lekunberriko Udal Plana, 2010eko irailaren 29az geroztik indarra duena. Hirigintza aldetik, Udal Planaren arabera, 211. lurzatia, aldaketaren aurreko mugapenarekin, hiri lurzoru finkatu gisa sailkatzen zen oso-osorik, finkatuaren kategoriarekin. Onetsi den katastroko aldaketarekin, 56. lurzati berriaren zati batek (225,15 m²) hiri lurzoru finkatuaren sailkapena mantenduko du, eta gainerakoaren (103,85 m²) sailkapena, berriz, hau izanen da: lurzoru urbanizagarri sektorizatua, SG1(AR-1), 1. sistema orokorra, 1. banaketa eremuari atxikia (Malkorra).

5.–Aldaketa proposamena eta justifikazioa.

Aldaketa proposamenak jasotzen du 56. lurzati osorako (bere mugapen berrian) hiri lurzoru finkaruaren sailkapena mantentzea, eta, berriz, SG-1(AR-1) sektorearen mugapena aldatzea lurzatiaren mugan.

Proposamenaren justifikazioak zenbait arrazoi ditu:

–Udal Planaren irizpideak mantentzea, 211. lurzatia hiri lurzoru finkatu gisa sailkatzen baitzuen.

–Udal Planaren irizpidea mantentzea, hirigintza aldetik katastroko lurzati osoak sailkatzen baitzituen.

–1. banaketa eremuari (Malkorra) atxikitako 1. sistema orokorrak
37.308 m-ko azalera du; hari 103,85 m² (0,0028%) kentzeak ez dakar berekin aldaketarik atxikitzen zaion eremuko aprobetxamendu eta eraikigarritasun datuetan.

–211. lurzatiaren jabeak 56. lurzatiarenak dira, eta haien nahia da egungo eraikuntza zaharberritzea eta handitzea, lurzatien gainean eraikuntza berria garatzeko; horrek 126 m²-ko azalera izanen du oinplanoan, eta etxebizitza-landetxe erabilera; horrexetarako behar da proposatu den aldaketa. Eraikuntzan egin litekeen okupazioaren proposamen orientagarriaren planoa erantsi da, Udal Planeko 01. ordenantzari lotuko zaiona.

6.–Ondorioak.

Adieraziko al ziren, arestian agertutakoaren ondoan, hirigintzako araudian proposatu den aldaketaren arrazoiak eta emaitzak.

Lekunberrin, 2013ko abuztuaren 5ean.–Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1311551