174. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Larragako Udalak, 2013ko uztailaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea 2013ko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Iragarkia, abuztuaren 9an, 2013ko 153. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta ireki zen jendaurreko epea. Hura inork erreklamaziorik egin gabe iragan denez, aipatu aldaketa behin betikoz onetsirik gelditu da, hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluan 202.1 artikuluari dagokionez xedatuari jarraikiz, baita lege hori aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz ere. Argitara ematen da, aipatu legearen 202.3 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Aldaketa horren edukia aipatu Nafarroako Aldizkari Ofizialean agertzen da.

Larragan, 2013ko abuztuaren 30ean.–Alkatea, Antonio Lamberto Urquijo.

Iragarkiaren kodea: L1312316