174. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Aldaketa, Bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Larragako Udalak, 2013ko maiatzaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Bikote egonkorren Larragako Udalaren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantzaren aldaketa.

Iragarki hori 2013ko 110. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 11n, argitaratuta, jendaurrean egon zen, hogeita hamar egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera. Alegaziorik aurkeztu ez zenez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin bat, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da eta ordenantzaren testu osoa argitara ematen da.

Larragan, 2013ko abuztuaren 19an.–Alkatea, Antonio Lamberto Urquijo.

BIKOTE EGONKORREN UDAL ERREGISTROAREN ANTOLAKETA ETA FUNTZIONAMENDUA ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

1. artikulua. Ezkondu gabeko izatezko bikoteen Larragako Udaleko erregistroak administrazio izaera du eta bertan ezkontzaz kanpoko bizikidetasunezko elkartzeak, heterosexualak zein homosexualak, baita haien iraungitzea ere, inskribatzen ahal dira ordenantza honetan ezartzen den eran eta baldintzetan.

2. artikulua. Hau da ezkontzaz kanpoko elkartzea: elkartze libre eta publikoa, bi pertsona adindunek edo adingabeko emantzipatuk osatzen dutena, zein den ere haien sexu orientazioa, ezkonduen gisako maitasun harremana izanik, zuzenean (gurasoa/seme-alaba) edo albotik bigarren maila arteko odolkidetasun edo adopzio bitarteko ahaidetasun loturarik izan gabe (senideak), baldin eta bietako inor ez badago bertze bati ezkontza bidez edo bikote egonkorra osatuz loturik.

3. artikulua. Elkartzea egonkortzat hartuko da bikotekideak urtebete jarraian ezkonduen gisa bizi izan badira. Halaber, bien arteko seme-alabarik dagoenean, orduan elkarrekin bizitzea aski izanen baita, edo bikote egonkorra osatzeko nahia agiri publiko batean agertu badute.

4. artikulua. Bikote egonkorrek, sexua kontuan izan gabe, erregistroan inskribatzeko eskatzen ahal dute, baldin eta haien adostasun libre eta osoarekin ezkontzaz kanpoko bizikidetasunezko elkartzea osatu badute.

Erregistratu ahal izateko, elkartze egonkorra izan beharko du, hirugarren artikuluan xedatutakoaren arabera.

Gutxienez, elkartutako kide batek egon beharko du Larragako Udalean erroldaturik, bertan bizi ohi delako.

Halaber, bi kideek zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute, ez daudela ezkonduak ezta inskribatuak ere ezkondu gabeko izatezko bikoteen bertze erregistroren batean.

5. artikulua. Bikote bakoitzaren lehenbiziko inskripzioa egiteko, bi lagunek batera agertu beharko dute Udaleko idazkariaren aitzinerat, haien artean ezkontzaz kanpoko bizikidetasunezko elkartzea osatzen dutela deklaratzeko.

Bikote bakoitzaren lehenbiziko inskripzioa izanen da bere oinarrizko inskripzioa, eta haren bazterrean jarriko dira geroago Liburu Orokorrean elkartze horri buruz egiten diren gainerako idazpen guztiak.

Lehenbiziko idazpena egitean, bikoteko kideek nahi dituzten argitasun guztiak agertarazten ahalko dituzte beren elkartzeari buruz. Hitzez hitz idazten ahalko dira elkartutako kideen giza eta ondare harremanak arautzen dituzten hitzarmenak.

Aurreko lerroaldean aipatutako edukiak geroago ere inskribatzen ahalko dira, bikoteko bi kideak agertuta.

6. artikulua. Ez da inskripziorik eginen bikoteko bat emantzipatu gabeko adingabea bada, edo lerro zuzenean (gurasoa/seme-alaba) odolkidetasunezko edo adopzio bidezko ahaide badira, nahiz alboko lerrotik bigarren maila bitarteko odolkidetasunezko ahaide badira (senideak).

Bikoteko batek akats edo anomalia psikikorik badu, orduan ere ez da inskripziorik eginen. Halakoetan, medikuaren irizpena beharko du, ezkontzaz kanpoko bizikidetasunezko elkartzea osatzeko gaitasuna aitortzen diona.

Era berean, ukatu eginen da inskripzioa bikoteko bat ezkondua badago edo ezkontzeko gaitasun gabea deklaratua bada.

7. artikulua. Ezkontzaz kanpo elkartutako bi kideek batera eskaturik eginen dira idazpen guztiak Bikote Egonkorren Udal Erregistroan, elkartzea bukatu edo iraungitzeko idazpena izan ezik, kide batek bakarrik eskaturik egiten ahal baita.

8. artikulua. Kasu hauetan, bikote egonkorra iraungitzat hartuko da:

–Kide bat ezkontzen denean.

–Bien artean hala erabaki delako.

–Bikoteko kide batek bere aldetik hala nahita, beste kideari modu frogagarrian jakinarazita.

–Urtebetetik gora elkarrekin bizitzetik geldituta.

–Kideek eskritura publikoan adostutako kasuetan.

Aipatutako kasu guztietan, bi kideak daude behartuak Bikote Egonkorren Udal Erregistroaren arduradunari jakinarazi eta elkartzea desegiteko eskatzera. Alabaina, kide bakar batek eskatuta eginen da elkartzea bukatu edo iraungitzeko idazpena, 7. artikuluak ezarri bezala.

9. artikulua. Erregistroa Udalaren Idazkaritza Nagusian egonen da.

10. artikulua. Aurreko artikuluetan aipatzen diren inskripzioak erregistratzeko Liburu Orokorra erabiliko da. Liburua orri mugigarri, zenbatu eta zigilatuez osatua egonen da, eta irekitzeko eta ixteko eginbideak paratuko dira hasieran eta bukaeran.

11. artikulua. Erregistroan Liburu Lagungarri bat ere izanen da, inskribatuen deituren arabera ordenaturik, eta bertan adieraziko da Liburu Orokorreko zein orrialdetan dauden inskribaturiko bikoteekin zerikusia duten idazpenak.

12. artikulua. Erregistroan inskribatutakoen intimitatea, norbanakoarena nahiz familiarena, babesteko ez zaio publizitaterik emanen idazpenen edukiari, salbu eta idazkariak ematen dituen egiaztagiriak, bikoteko edozein kidek, epaileek edo auzitegiek hala eskatu ondotik.

13. artikulua. Inskripzioak dohainik izanen dira. Ez, ordea, ziurtagiriak, horiek Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantzaren arabera emanen baitira.

14. artikulua. Bikote egonkorren udal erregistroan inskribatzen diren ezkontzaz kanpoko bizikidetasunezko elkartze guztiek ezkontza bidezko elkartzeen tratamendu bera izanen dute Larragako Udalean.

I. ERANSKINA

Larragako Herriko Etxean, ........................................ egunean, honako hauek agertu gara:

Izena: .............................................................., jaioterria: ......................, helbidea (erroldakoa): ............................., adinez nagusia (edo adingabe burujabea, horren agiria aurkezten baitugu), NAN zenbakia: ............. eta

Izena: .............................................................., jaioterria: ......................, helbidea (erroldakoa): ............................., adinez nagusia (edo adingabe burujabea, horren agiria aurkezten baitugu), NAN zenbakia: .......................

Eta adierazten dugu:

“Ezkondu gabeko izatezko bikoteen” Larragako Udaleko erregistroan inskriba gaitzatela nahi dugula eta, horretarako, aipatu erregistroa arautzen duen ordenantzaren arabera,

Elkarrekin deklaratzen dugu egia esateko zin eginez, ondoko hau:

Lehenik. Deklaratzen dugu urtebete daramagula, gutxienez, elkarrekin bizitzen, aipatu ordenantzan aurreikusitako bizikidetasuna dela eta (3. art.), helbidea honako hau izanen dugula: ....................... (Oroitarazi behar zaio ............................................................ jaun/andreari Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985ko Legearen 15. artikuluan ezarritakoa betez, erroldatu beharra duela ohiko bizilekuko udalerrian).

Bigarrenik. Ez gaudela gu biok ezkontzaren bidez lotuak, ez eta gutako inor beste inorekin ere.

Hirugarrenik. Gure artean ez dagoela lerro zuzenean (gurasoa/seme-alaba) odolkidetasunezko edo adopzio bidezko ahaidetasunik, ez eta alboko lerrotik bigarren mailara bitarteko odolkidetasunezko ahaidetasunik ere (senideak).

Laugarrenik. Gutako inork ez duela akats edo anomalia psikikorik eta ez dela ezkontzeko gaitasun gabea deklaratua izan.

Bosgarrenik. Nahi dugula/ez dugula nahi (kendu behar ez dena) gure arteko giza nahiz ondare harremanen gaineko hitzarmenak erregistroan inskribatzea.

Seigarrenik. Baimena ematen dugula Larragako Udal Erroldan datu hauek egiaztatzeko.

Eta zin egiten dugu gutako inor ez dagoela inskribatua maila eta xede bereko bertze inongo erregistrotan ere.

Horiek horrela,

“Ezkondu gabeko izatezko bikoteen” Larragako Udaleko erregistroan inskriba gaitzatela eskatzen dugula.

(Tokia, data eta bi deklaratzaileen sinadurak)

II. ERANSKINA

Larragako Udalean, ................ egunean, honako hauek agertu gara:

Izena: ...............................................; NAN zenbakia: ................., eta

Izena: ...............................................; NAN zenbakia: ..................

Eta Ezkondu gabeko bikote egonkorren Udal Erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantzan zehaztutakoarekin bat, adierazten dugu asmoa dugula gure arteko bikote egonkorra bukatutzat edo iraungitzat jotzeko, izan ere horrelaxe inskribatua dago aipatu Udal Erregistroan.

Horregatik guztiagatik, eskatzen du(t)gu bukatutzat edo iraungitzat jo dadila aipatutako elkartzearen inskripzioa.

 Larragan, 20...(e)ko ...........aren ............(e)an

Iragarkiaren kodea: L1311793