174. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Alkatetza bertze baten esku uztea

Castejongo Udaleko alkate udalburuak, 2013ko abuztuaren 30ean, ondotik osorik ematen den ebazpen hau eman zuen:

“Kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44 eta 47. artikuluetan xedatua;

Kontuan harturik Alkatetzaren ekainaren 15eko 179/2011 Ebazpena, haren bidez izendatu baitziren Castejongo Udaleko alkateordeak;

Aplikatzekoa den araudiak ematen dizkidan eskumenak erabiliz;

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Eusebio García Ruiz lehen alkateordearen eskuetan uztea Alkatetzaren egitekoak 2013ko abuztuaren 31tik irailaren 4ra, biak barne, egun horietan karguari dagokionez esleiturik ditudan eginkizun guztiak nire ordez betetzeko, epe horretan udalerritik kanpora izanen bainaiz.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan ezarriarekin bat.

Hirugarrena.–Interesdunari ebazpen hau igortzea, eta Osoko Bilkurari haren berri ematea organo kolegiatu horren hurrengo bilkura arruntean”.

Castejonen, 2013ko abuztuaren 30ean.–Alkatea, Yolanda Manrique Albo.

Iragarkiaren kodea: L1312200