174. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

4/2013 aldaketa 2013ko aurrekontu orokor eta bakarrean. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2013ko abuztuaren 26an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zituen aldaketak 2013ko aurrekontu orokor eta bakarrean (4/13, 32tik 37ra bitarteko espedienteak).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Berriozarren, 2013ko irailaren 2an.–Alkate udalburua, Xabier Lasa Gorráiz.

Iragarkiaren kodea: L1312211