174. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Egiturazko aldaketa Berako Udal Plan Orokorrean.
UE-Lekueder unitatearen sorrera

Sustapeneko kontseilariak uztailaren 24an eman 56E/2013 Foru Aginduaren bitartez, behin betiko onetsi zen Berako Udal Planeko egiturazko antolamenduko determinazioetan 10. poligonoko 46. lurzatiaren puska bati dagokionez (lehenago 23. lurzatia, Lekueder alderdian) aldaketa egiteko espedientea, Ana eta M.ª Jesús Perugorria Montielek sustatua. Onespen hori 2013ko 157. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 16an. Orain argitara ematen da Udal Plan Orokorrean egin aldaketaren testu osoa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 71/1985 Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Beran, 2013ko abuztuaren 30ean.–Alkatea, M.ª Sol M. Taberna Iratzoki.

ERANSKINA

UE-Lekueder exekuzio unitatea

Berako Udal Planean egin den aldaketa honen xedea da hiri lurzoru finkatu gabearen sailkapena ematea 10. poligonoko 46. lurzatiaren puska bati, bi etxebizitza eraiki ahal izateko.

UE-LEKUEDER EXEKUZIO UNITATEAREN BALDINTZA PARTIKULARREN FITXA

UE-LEKUEDER EXEKUZIO UNITATEA

Hirigintzako egiturazko determinazioak

Lurzoru mota

Hirilurra

Kategoria

Finkatu gabea

Erabilera orokorra

Familia bakarreko bizitegia

Eraikigarritasuna-gehieneko azalera eraikia:

–Sestraren gaineko azalera osoa sartzen da. Ez dira kontatzen ez sotoak ez erdisotoak. Kontatzen da bizitegirako erabilerarekin bateragarriak diren bertzelako erabileretarako azalera

800 m²

Banaz bertzeko aprobetxamendua

0.433 AU/m²

Gehieneko aprobetxamendua

1.950 AU

Familia bakarreko etxebizitzaren koefizientea

1.5

Bizitegitarako lurzoru pribatuaren koefizientea

0.2

Babes publikoko etxebizitzen kopurua

0

Hirigintzako determinazio xehakatuak

Determinazio orokorrak

Katastroko lurzatia

10. poligonoko 46. lurzatia

Unitatearen azalera osoa, guti goiti-beheitikoa:

4.500 + bidea

= 5.235,11 m²

Aprobetxamendurako eskubidea duen azalera, guti goiti-beheitikoa

4.500 m²

Azalera pribatua, guti goiti-beheitikoa

3.736 m²

Lurzatiaren gutieneko azalera

1.500 m²

Eraikuntzaren determinazioak

Eraikinen gehieneko kopurua:

–Ez dira kontatzen garajeetakoak edo bizitegirako erabilerarekin bateragarriak diren bertzelako erakinetakoak

2

Gehieneko etxebizitza kopurua

2

Beheko solairuan gehienez ere okupatzen ahal den azalera

250 m²

Solairuen gehieneko kopurua

B +1 + Estalkipea

Gehieneko lerrokadurak

Planoetan adierazitakoak

Lagapenak

Laga beharreko azalerak, guti goiti-beheitikoak:

–Bidea

–Ekipamendu publikoa

154 m²

610 m²

Garajeko plazak:

–Gutieneko kopurua lurzoru publikoan

–Guztira zenbat

2

16

Kudeaketarako determinazioak

Jarduketa sistema

Borondatezko birzatiketa

Eskuratzen ahal den aprobetxamendua

%90, edo indarra duten legeek diotena

Hirigintzako tresnak

Borondatezko birzatiketaren proiektua

Hitzarmena, aprobetxamenduaren %10 lagatzeko

Urbanizazio proiektua

Eraikuntza proiektuak

* Bertzelako determinazioak:

–Urbanizazioa unitatearen kontura izanen da eta eginen da ordenantzek eta Udalak berak ezartzen dituen baldintza teknikoei jarraikiz

Iragarkiaren kodea: L1312236