174. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

4. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Basaburuko Udalak, 2013ko uztailaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2013ko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 4/2013 espedientea, kreditu gehikuntza honen bidezkoa:

Gastu goititua:

1.121.1310001 Oinarrizko errenta eskuratzen duten langileen soldata: 28.755,30 euro.

Diru-sarrera goititua:

1.45507 Oinarrizko errenta eskuratzen dutenak kontratatzeko diru-laguntza: 28.755,30 euro.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritako prozedurari jarraikiz, espedientea jendaurrera atera zen hamabost egunean, 2013ko 153. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, abuztuaren 9an (216.3 artikulua). Epe horretan ez zen inolako alegaziorik aurkeztu, hortaz, aipatu aldaketa behin betikoa bilakatu da. (202.1 artikulua).

Aditzera ematen da, bidezko ondorioak izan ditzan (202.4 artikulua), eta ohartarazten da behin betiko onespen horren kontra ondotik ematen diren errekurtsoak para daitezkeela, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, jarraian adierazten diren epeetan (204.1 artikulua):

a) Berraztertzeko errekurtsoa Basaburuko Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean;

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean;

c) Errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Basaburuan, 2013ko irailaren 2an.–Alkate udalburua, Ricardo Arangoa Legarra.

Iragarkiaren kodea: L1312253