174. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, Tuterako Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu
izateko D mailako lanpostu bat oposizio bidez eta barne
igoera murriztuan betetzeko

Alkatetzaren abuztuaren 8ko 1206/2013 ebazpenaren bidez, deialdia onetsi da zerbitzu anitzetako enplegatu izateko D mailako lanpostu bat oposizio bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko. Haien oinarriak ere onetsi dira, eta horiek eransten.

Oposizio hau eramanen da aitzina aplikatu beharreko araudian xedatuari eta ondoko oinarrietan ezartzen denari jarraikiz:

OINARRIAK

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da D mailako lanpostu bat oposizio bidez eta barne igoera murriztuan betetzea, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren 15.6 artikuluan aurreikusitako prozeduraren bidez, orobat ezartzen baitu Tuterako Udaleko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioen eta lan-kontratudun finko nahiz aldi baterakoen lan baldintzen gainean indarra duen akordioaren 32.2 artikuluak.

1.2. Udalaren 2007ko plantilla organikoa onesteko 2007ko urriaren 26ko osoko bilkuran hartutako erabakiarekin bat, lanpostu bat bete behar da, zerbitzu anitzetako enplegatuarena.

1.3. Hautaprobak gainditu ondoan aipatu lanpostuan aritzeko izendatzen den izangaia D maila edo taldean sailkatuko da eta maila edo talde horretako ordainsariak jasoko ditu.

1.4. Oposizioaldia gainditu duen izangaiak lortuko du barne igoera.

1.5. Igoera izan duen lagunak jatorrizko zerbitzuari edo arloari atxikirik jarraituko du; deialdiko maila eta kategoriari, eta eskatutako ikasketei egokitutako lan eta eginkizunetan ariko da eta, maila berriari dagozkion eginkizunez gain, ordura arte egiten ari zenak beteko ditu.

1.6. Maila igotzeko proba hauetan parte hartzeak ez du deusetan aldatuko langileak izendapenaren aitzinetik zuen araubide juridikoa, izan hori funtzionarioena edo lan-kontratudunena. Eskubide pasiboen eta osasun laguntzaren araubide berari ere kontuko dio.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Honako oposizio honetan parte hartu ahal izateko, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean, izangaiek ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Tuterako Udalaren zerbitzuko funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izatea, E maila edo taldekoa.

b) Peoi edo aldageletako peoi izateko lanpostu bat betetzeko izendatua edo kontratatua izana.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

d) Nafarroako Administrazio Publikoetan bortz urteko antzinatasun onartua duela frogatzea.

e) Eskola Graduatuaren titulua, Lanbide Heziketako 1. mailako titulua edo baliokideren bat izatea.

Titulazioaren baldintza betetzen ez denean, horren ordain izan daiteke Nafarroako administrazio publikoetan zortzi urteko zerbitzuak eman izana frogatzea.

Baldintza horiek betetzen direla eskabideak aurkeztean frogatu beharko da.

3.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartu ahal izateko eskabideak tuterako Udalaren erregistro orokorrean beharko dira aurkeztu, edo Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean arautzen diren bideetako bat erabilita, 30 egun naturaleko epean aurkeztu ere, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Aipatu eskabideak deialdi honen I. eranskin gisa argitaratutako ereduari lotuko zaizkio, eta haietan izangaiek adierazi beharko dute oposizioan parte hartzeko eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela, eskabideak aurkezteko ezarritako epea amaitu baino lehenago. Eredua Tuterako Udaleko Herritarrendako Laguntza Zerbitzuaren bulegoan eskura daiteke (Vieja plaza, 1) edo Tuterako Escos Catalan, 1eko bulegoan, nahiz interneten, www.tudela.es webgunean.

3.2. Eskabideari erantsi beharko zaizkio deialdiaren 2 oinarrian eskatzen diren baldintzak betetzen direla frogatzen duten egiaztagiriak.

3.3. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoan, alkate udalburuak ebazpena emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Tuterako Herriko Etxeko iragarki-oholean eta Udalaren webgunean argitaratzeko aginduko du; gainera, banan-banan jakinarazpena eginen zaie interesdunei.

4.2. Izangai baztertuek, jakinarazpena jaso ondoko 10 egun baliodunean, erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte eta, akatsik egin badute, haiek zuzendu.

4.3. Erreklamazioetarako epea amaitu eta aurkeztutakoak ebatzita, alkate udalburuak ebazpena emanen du onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko; zerrenda hori banan-banan jakinaraziko zaie horiei eta Herriko Etxeko iragarki-oholean eta Udalaren webgunean argitaratuko da. Ebazpen horretan probak non, zein egunetan eta zer ordutan hasiko diren adieraziko da.

5.–Epaimahaia.

5.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

–Batzordeburua: izendatzekoa.

–Ordezkoa: izendatzekoa.

–Mahaikidea: José Luis Sangüesa Ochoa (Tuterako Udaleko kirol koordinatzailea).

–Ordezkoa: Jesús Zubieta Mozaz. Herritarrendako Laguntzarako Alorreko erdi mailako teknikaria.

–Mahaikidea: Francisco Javier González Marco (zerbitzu anitzetako enplegatua, Kirolei atxikia).

–Ordezkoa: Ana Felipe Sáenz (zerbitzu anitzetako enplegatua, Kirolei atxikia).

–Mahaikidea: Jesús Fernández Miranda (zerbitzu anitzetako enplegatua, Hezkuntzari atxikia).

–Ordezkoa: Ana Cristina Martínez Cisneros (zerbitzu anitzetako enplegatua, Hezkuntzari atxikia).

–Mahaikidea: langileen ordezkari bat, Tuterako Udaleko Langileen Batzordeak proposatuta izendatua.

–Ordezkoa: langileen ordezkari bat, Tuterako Udaleko Langileen Batzordeak proposatuta izendatua.

–Idazkaria: Ana Rosa Valero Gómez (administrari-ofiziala, Langileriakoa).

–Ordezkoa: Jesús M. Zueco Sánchez (administrari-ofiziala, Langileriakoa).

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sortzen diren afera guztiak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan aritzera mugatuko dira eta haiei buruz soilik emanen diete laguntza epaimahaikoei.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Ariketa izanen da proba teoriko-praktikoa egitea, deialdiko lanposturako berezia izanen dena, lanpostu horrek zer xede eta eginkizun dituen eta nola aritu behar den hartan izanen baitu gaia.

6.2. Oposizioaldian gehienez ere 50 puntu lortzen ahalko dira, eta baztertuta geratuko dira gutxienez 25 puntu eskuratzen ez dituzten oposiziogileak.

6.3. Ariketa burututa, epaimahaiak, hamar eguneko epean, Tuterako Udalaren iragarki oholean emanen ditu argitara izangaien zerrenda eta bakoitzak lortutako kalifikazioak.

6.4. Probak egiteko deialdi bakarra izanen da, eta hartara izangaiek Nortasun Agiri Nazionala daramatela agertu beharko dute. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

7.–Gainditu dutenen zerrenda.

7.1. Ariketaren kalifikazioa burututa, epaimahaiak jendaurrean paratuko du Tuterako Herriko Etxeko iragarki oholean eta Udalaren webgunean gainditu dutenen zerrenda, lortu duten puntuazioaren araberakoa.

7.2. Epaimahaiak organo eskudunari igorriko dio oposizioaldia gainditzen duten izangaien aldeko izendapen proposamena, deialdi honetako 6.2 atalean ezarritakoaren arabera.

8.–Izendapena eta jabetza hartzea.

8.1. Aurreko oinarrian aipatzen den hautatze prozedura burutu ondoan, alkateak ebazpena emanen du oposizioaldia gainditzen duten izangaiak izendatzeko, eta zer mailatan sartzen diren zehaztuko du bertan. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8.2. Izangai izendatuak, izendapena jakinarazi eta ondoko hilabeteko epean lanpostuaren jabetza hartu beharko du edo lan kontratuaren eranskina formalizatu. Norbait jabetzen ez bada, ezinbertzeko kasuetan izan ezik, maila berria lortzeko eskubide guztiak galduko ditu.

9.–Errekurtsoak.

Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

Deialdi honen oinarrien kontra edo hura aplikatzeko epaimahaitik etortzen ez diren egintzen kontra, hautara, ondoko errekurtsoetako bat aurkezten ahalko da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

Aditzera ematen da, halaber, Nafarroako Arartekoari doako kexa ere aurkezteko eskubidea dagoela, nahiz eta aintzat hartu behar den kexa horrek ez duela ebazpen administratibo edo judizialen betearazpena geldiaraziko, ezta haien aurkako errekurtsoak paratzeko legezko epeak etenen ere, errekurritzea bidezkoa denean betiere.

Tuteran, 2013ko abuztuaren 8an.–Tuterako Udaleko jarduneko alkatea, sinadura ulertezina.

Oharra: deialdi honetan eta haren eranskinetan egiten diren aipamenetan, genero maskulinoaren forma erabiltzen denean, gizonezkoei eta emakumezkoei aplikatu behar zaizkiela ulertu behar da.

Iragarkiaren kodea: L1311618