16. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 24a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BERA

Jakinarazpen ediktua

Alkatearen abuztuaren 29ko 179/2012 ebazpena jakinarazi ahal izan ez denez Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, Admnistrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzekoa den gainerako legerian xedatutakoa bete dadin.

179/2012 Ebazpena, abuztuaren 29koa, berako alkateak emana, biztanleen udal erroldan ofizioz bajak emateko espedientea hasten duena.

Ikusirik, interesdun batzuek bere etxean bizi ez direnez behean aipatzen den pertsonei Biztanleen Udal Erroldan ofizioz baja emateko aurkeztutako idatzia

-Ana Cristina Rodriguez de Lima

-Rosa Maria Argudin Frojan

Kontutan hartuz, Biztanleriaren eta Toki Erakundeetako Lurralde-mugaketaren Araudiaren 72. artikuluarekin bat etorriz, Udalak baja emanen die, inskripzio okerragatik, aipatutako Araudi horren 54. artikuluan ezarritako baldintzan bete gabe erroldatuak agertzen direnei

EBATZI DUT:

1) Bertan ez bizitzeagatik, herri honetako Biztanleen Udal Erroldan lehen aipatutako pertsonak ofizioz baja emateko espedientea hastea.

2) Ebazpen hau hartu eta hurrengo 15 eguneko epean baja honekin ados dauden ala ez adierazten ahal dutela interesatuei jakinaraztea. Azken kasu honetan, egoki juzkatzen dituzten dokumentu eta justifikazioak aurkez ditzakete.

3) Ebazpen honen aurka tarteka ditzakezu ondoko helegite hauetariko edozein:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabetez, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Admimnistrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Bera, 2013ko urtarrilaren 15a.-Alkatea, María Sol M. Taberna Iratzoki.

Iragarkiaren kodea: L1300587