16. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIKO, LODOSAKO, MENDABIAKO, SARTAGUDAKO
ETA SESMAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2013ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 236.1 artikuluari buruz xedatua bete beharrez, Mankomunitateko Batzarrak, 2013ko urtarrilaren 9an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:

1. Hasiera batean onestea Mankomunitatearen 2013ko plantilla organikoa.

2. Onetsitako plantilla jendaurrean edukitzea; Idazkaritzan egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

3. Erabaki horiek behin betikotzat joko dira erreklamaziorik aurkezten ez bada.

Mendabian, 2013ko urtarrilaren 14an.-Mankomunitateko burua, Fabiola Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1300578