16. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIKO, LODOSAKO, MENDABIAKO, SARTAGUDAKO
ETA SESMAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2013ko ekitaldiko aurrekontu arrunta. Hasierako onespena

Mankomunitateko Zuzendaritza Batzordeak, 2013ko urtarrilaren 9an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2013ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Mendabian, 2013ko urtarrilaren 14an.-Mankomunitateko burua, Fabiola Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1300577