16. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERREGE BARDEAKO KOMUNITATEA

1/2012 aldaketa 2012ko aurrekontu arruntean.
Behin betiko onespena

Nafarroako Errege Bardeako Komunitatearen Batzar Orokorrak, 2012ko azaroaren 23an egin bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen 1/2012 aldaketa 2012ko aurrekontu arruntean.

Inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aldaketa behin betiko onetsitzat jo da; hasierako onespena 2012ko abenduaren 12ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Kreditu gehikuntzak gastuen kontu-sailetan

1- Kreditu gehikuntzak.

-Kontu-saila: 121 22001 Bulegoko material arrunta, hasieran 7.000 euro egiten zuena.

-Gehigarriaren zenbatekoa: 2.000 euro.

-Kontu-saila: 121 22603 Profesionalen ordainsariak, hasieran 50.000 euro egiten zuena.

-Gehigarriaren zenbatekoa: 25.000 euro.

-Kontu-saila: 121 210 Eraikin administratiboetako mantentze lanak, hasieran 6.000 euro egiten zuena.

-Gehigarriaren zenbatekoa: 6.000 euro.

-Kontu-saila: 531 233 Kalte-ordainak Bardean, hasieran 20.000 euro egiten zuena.

-Gehigarriaren zenbatekoa: 3.000 euro.

-Kontu-saila: 531 22102 Ureztatzaileen Elkartearen ura, hasieran 5.000 euro egiten zuena.

-Gehigarriaren zenbatekoa: 2.000 euro.

-Kontu-saila: 531 62503 Ferialekuko altzariak, hasieran 3.000 euro egiten zuena.

-Gehigarriaren zenbatekoa: 15.000 euro.

-Kontu-saila: 751 22201 Aguilaresko telefonoa, hasieran 3.000 euro egiten zuena.

-Gehigarriaren zenbatekoa: 1.500 euro.

-Kontu-saila: 751 212 Aguilares eraikineko mantentze lanak, hasieran 10.000 euro egiten zuena.

-Gehigarriaren zenbatekoa: 10.000 euro.

-Kontu-saila: 951 462 Entitate partzuerrendako transferentziak, hasieran 2.202.495 euro egiten zuena.

-Gehigarriaren zenbatekoa: 2.090.000 euro.

Aurrekontuko aldaketak, gutzira: 2.154.500 euro.

Aldaketen finantzaketa

-Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 2.154.500 euro.

Tuteran, 2013ko urtarrilaren 15ean.-Komunitateko burua, José Antonio Gayarre Bermejo.

Iragarkiaren kodea: L1300572