16. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOAKO LIMITACIONES MENDIKO BATZARRA

2013ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Ameskoako Limitaciones Mendiko Batzarrak, 2012ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi du 2013ko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Zudairin, 2012ko abenduaren 27an.-Batzarreko burua, María Flor Gaviria Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1300545