16. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

4/2012 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Untzueko Udalak, 2012ko azaroaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 4/2012 aldaketa aurrekontuan, kreditu gehikuntzaren bidezkoa, Kalbarioko bidean sarbidea egiteko inbertsiorako. Zenbatekoa 21.326,76 eurokoa da.

Beraz, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean agertuko da, eta 15 egunez jendaurrean egonen da aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, aurrekontuko 4/2012 aldaketa behin betikoa bilakatuko da.

Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.

Untzuen, 2012ko abenduaren 11n.-Alkate udalburua, José Luis Irisarri Galar.

Iragarkiaren kodea: L1300721