16. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Kalifikazio juridikoaren aldaketa. Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2012ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren honako higiezin hauen kalifikazio juridikoa aldatzeari buruzko espedientea: Plaza Vieja, 1 (behea, 1.481. lurzatiko U.U. 2 eta 3, 5. poligonoan) eta Jucio, 4 (271. lurzatiko U.U. 11, 12 eta 13, 5. poligonoan). Helburua da zerbitzu eta erabilera publikotik desafektatzea eta, beraz, haien izaera juridikoa aldatzea, zerbitzu eta erabilera publikoari lotutako jabari publikoko ondasun izatetik ondareko ondasun izatera igaroko baitira. Halaber erabaki zen jendaurrean paratzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103.1. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 12.ean xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, Udalaren iragarki oholean argitaratuta, interesdunek bidezko alegazioak aurkezteko aukera izateko.

Espedientea azter daiteke Tuterako Udaletxeko 3. solairuan (Ondarea eta Erosketak).

Tuteran, 2012ko abenduaren 28an.-Alkatea, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L1300061