16. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Tuterako Udalean Emakumeei laguntza osoa emateko zentroa arautzen duen ordenantzaren indargabetzea

Tuterako Udalak, 2012ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen indargabetzea Tuterako Udalean Emakumeei laguntza osoa emateko zentroa arautzen duen ordenantza; deuseztatu eta baliogabetu egin da, ez zelako aplikatzen eta haren beharrik ez zegoelako.

Ordenantza hori behin betiko onesteko iragarkia 2006ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen martxoaren 1ean.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325 eta 326. artikuluetan eta aplikatzen ahal den gainerako legerian ezarritakoa betetzeko.

Tuteran, 2013ko urtarrilaren 2an.-Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L1300060