16. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TRAIBUENAS

2013ko aurrekontua. Hasierako onespena

Traibuenasko Kontzejuak, 2012ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, 2013ko aurrekontua onetsi zuen, hura betearazteko oinarriekin batean.

6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da Kontzejuko Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko lerroaldean aipatu jendaurreko aldia iragan ondoan.

Traibuenasen, 2012ko abenduaren 18an.-Kontzejuburua, Jesús María Labiano Esparza.

Iragarkiaren kodea: L1300064