2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZA
2013. urteko karga-tasak
Zangozako Udalak, 2012ko abenduaren 28ko osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, erabaki zuen ezartzea, 2013ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izan dezaten, ondotik aipatzen diren karga-tasak eta ponderazio indizeak, era berean aipatzen diren udal zergei dagozkienak:
-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,456.
-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,8.
-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ): karga-tasa, %5.
-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ): 1,4 indizea, gutxieneko kuoten gainean.
-Lurren balio igoeraren gaineko zerga:
- Balioaren igoera zehazteko portzentajea:
- 5 urte bitarte: %2,7.
- 10 urte bitarte: %2,6.
- 15 urte bitarte: %2,5.
- 20 urte bitarte: %2,5.
- Kuota zehazteko karga-tasa: %13,95.
Zangozan, 2012ko abenduaren 31n.-Alkatea, Angel Navallas Echarte.
Iragarkiaren kodea: L1300089