16. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ROCAFORTE

Ordenantza fiskaletako tarifen aldaketa, 2013ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra hartuko duena. Hasierako onespena

Rocaforteko Kontzejuko Kudeaketa Batzordeak, 2012ko abenduaren 21ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi du ordenantza fiskaletako tarifen aldaketa, 2013ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra hartuko duena, espedientean ageri baita.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta, nahi izanez gero, bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik, erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onetsitzat joko dira.

Rocaforten, 2012ko abenduaren 27an.-Alkate udalburua, M.ª Eugenia Pérez Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1300406