16. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

2013ko zergak, tasak eta prezio publikoak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarriari jarraikiz, Udalak, 2012ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki ditu ondoko tasa eta prezioak 2013rako:

Hona hemen zenbait
zergatarako ezarri diren karga-tasak

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga. Obren kostu erreal eta benetakoaren gainean (oinarria, obra gauzatzeko aurrekontua): %3.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

1.-Tarte guztietan aplikatzeko portzentajea, urtean: %3.

2.-Karga eskala, tasak denbora tarteka:

 1. 0tik 5 urtera bitarte: %15.

 2. 5etik 10 urtera bitarte: %12.

 3. 10etik 15 urtera bitarte: %10.

 4. 15 urtetik goiti: %8.

-Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa:

1.-Hirilurreko ondasunen gainekoa: %0,22.

2.-Landalurreko ondasunen gainekoa: %0,73.

Idazkaritzak agiriak luzatzeko tarifak

-Indarrean diren agirien ziurtagiriak: 1,20 euro.

-Artxiboko agirien ziurtagiriak: 3,00 euro.

-Fotokopiak, alde bakarretik.

  • Din A4: 0,10 euro.
  • Din A3: 0,15 euro.

-Konpultsak, orrialde edo orri bakoitzeko: 0,30 euro.

-Arma txartelen tramitazioa: 0,60 euro.

-Txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak: 3 euro.

-Faxa eta zehaztu gabeak: 0,30 euro.

Herriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezietako tasak

I. epigrafea.-Zoruko aprobetxamendu bereziak.

I.1. Mahaiak, aulkiak, beladoreak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko, urtean: 30 euro.

I.2. Bertzelako aprobetxamenduak:

a) Edukiontziak, aldamioak, hesiturak eta jarduera ekonomikoa ez den bertze edozer paratzeagatik, 10 metro karratu edo horren zatikitik:

-Egunean: euro 1. (2 hilabeteko salbuespen aldia izanen da edukiontzietarako eta urtebetekoa, berriz, aldamio, hesitura eta abarretarako).

II. epigrafea. Hegalkineko aprobetxamendu bereziak.

-10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko, egunean: 0,50 euro.

III. epigrafea. Lurpeko aprobetxamendu bereziak.

-Ezarritako biltontzi bakoitza, urtean: 1.250,00 euro.

IV. epigrafea. Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeetan azaldutakoak direla eta, ordaindu beharreko zenbatekoak ondoko kopuruetara iristen ez direnean, ondotik aipatzen diren gutxieneko zenbateko hauek ordainduko dira:

-Aldamioak: 40,00 euro.

-Hesiturak: 40,00 euro.

-Bertzelako aprobetxamenduak: 40,00 euro.

Lizentziak, oro har, eta hirigintzako lizentziak,
bereziki, emateko tasak

1.-Gutxieneko tasa, lizentzia: 10 euro.

2.-Kanpoko txostenak behar dituzten lizentzien espedienteak: 100 euro txosten bakoitzeko.

3.-Egunkarietan iragartzea behar duten lizentzien espedienteak: 300 euro iragarki bakoitzeko.

4.-Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia paratzea behar duten espedienteak: 10 euro iragarki bakoitzeko.

5.-4/2005 Foru Legearen 4D eranskineko jarduera sailkatuetarako lizentzien espedienteen tasak: 200 euro NAMAINSAk luzaturiko txosten bakoitzagatik eta 425 euro teknikariak txostena prestatzeko agerraldia egiten duen aldiro.

6.-4/2005 Foru Legearen 4D eranskineko jarduera sailkatuak irekitzeko lizentzien espedienteen tasak: 300 euro NAMAINSAk luzaturiko txosten bakoitzagatik eta 425 euro teknikariak txostena prestatzeko agerraldia egiten duen aldiro.

7.-4/2005 Foru Legearen 4A, 4B, eta 4C eranskinetako jarduerak irekitzeko lizentzien tasak: 520 euro NAMAINSAk luzaturiko txosten bakoitzagatik eta 425 euro teknikariak txostena prestatzeko agerraldia egiten duen aldiro.

8.-4/2005 Foru Legeko jarduera kaltegabeetarako lizentzien espedienteen tasak: 125 euro NAMAINSAk luzaturiko txosten bakoitzagatik eta 255 euro teknikariak txostena prestatzeko agerraldia egiten duen aldiro.

9.-4/2005 Foru Legeko jarduera kaltegabeak irekitzeko lizentzien espedienteen tasak: 180 euro NAMAINSAk luzaturiko txosten bakoitzagatik eta 255 euro teknikariak txostena prestatzeko agerraldia egiten duen aldiro.

Herriko jabari publikoko zoru, hegalkin eta zorupean
hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten
enpresen aprobetxamendu berezien tasa

Zoru, hegalkin eta zorupean hornidura zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu berezien tasa: %1,5, Lizoaingo udal mugapean urtean lortutako fakturazioak emandako diru-sarrera gordinen gainean.

Uren tarifak

-Uraren sare orokorrera lotzeko kuota: 205,00 euro.

-Saneamendu sarera lotzeko kuota: 155,00 euro.

-Kontagailuaren alokairua: 12,02 euro urtean.

-Kuota finkoa, kontsumoagatik: 7,50 euro urtean.

-Ur kontsumoaren tarifa: 0,30 euro/m³.

-Ur kontsumo handiagatik: 0,34 euro/m³.

-Saneamenduko kuota: Nafarroako Gobernuak finkatzen duena.

Gainerako zerga eta tasei dagokienez, aurreko urteko tasa eta kuotak izanen dira indarrean.

Erabaki honetan aurreikusi gabeko zerga-tasa eta zergapetze motetarako, horiek Lizoainen arautzen dituzten ordenantzei jarraituko zaie.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Lizoainen, 2012ko abenduaren 18an.-Alkate udalburua, Amaia Ekisoain Gorriz.

Iragarkiaren kodea: L1217953