16. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

2013ko zergak, tasak eta prezio publikoak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarriari jarraikiz, Udalak, 2012ko urriaren 1ean egin osoko bilkuran, aho batez erabaki ditu ondoko tasa eta prezioak 2013rako:

Hona hemen zenbait zergatarako ezarri diren karga-tasak

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga. Obren kostu erreal eta benetakoaren gainean (oinarria, obra gauzatzeko aurrekontua):

  • 300.000 euro bitarte %3.
  • 300.000 eurotik gora: %5.

Obren gutxieneko kostuaren oinarria, zergaren likidaziorako:

  • Etxebizitzak: 800 euro/m² eraikiak.
  • Gainerakoak: 450 euro m² eraiki bakoitzeko.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

1.-Tarte guztietan aplikatzeko portzentajea, urtean: %3.

2.-Karga eskala, tasak denbora tarteka:

1. 0tik 5 urtera bitarte: %15.

2. 5etik 10 urtera bitarte: %12.

3. 10etik 15 urtera bitarte: %10.

4. 15 urtetik goiti: %8.

-Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa:

1.-Hirilurreko ondasunen gainekoa: %0,22.

2.-Landalurreko ondasunen gainekoa: %0,42.

Idazkaritzak agiriak luzatzeko tarifak:

-Indarrean diren agirien ziurtagiriak: 1,20 euro.

-Artxiboko agirien ziurtagiriak: 3,00 euro.

-Fotokopiak, alde bakarretik.

  • Din A4: 0, 10 euro.
  • Din A3: 0,15 euro.

-Konpultsak, orrialde edo orri bakoitzeko: 0,30 euro.

-Arma txartelen tramitazioa: 0,60 euro.

-Txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak: 3 euro.

-Faxa eta zehaztu gabeak: 0,30 euro.

Herriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezietako tasak

I. epigrafea.-Zoruko aprobetxamendu bereziak.

I.1. Mahaiak, aulkiak, mahaitxoak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko, urtean: 30 euro.

I.2. Bertzelako aprobetxamenduak:

a) Edukiontziak, aldamioak, hesiturak eta jarduera ekonomikoa ez den bertze edozer paratzeagatik, 10 metro karratu edo horren zatikitik:

-Egunean: euro 1. (2 hilabeteko salbuespen aldia izanen da edukiontzietarako eta urtebetekoa, berriz, aldamio, hesitura eta abarretarako).

II. epigrafea. Hegalkineko aprobetxamendu bereziak.

-10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko, egunean: 0,50 euro.

III. epigrafea. Lurpeko aprobetxamendu bereziak.

-Ezarritako biltontzi bakoitza, urtean: 1.250,00 euro.

IV. epigrafea. Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeetan azaldutakoak direla eta, ordaindu beharreko zenbatekoak ondoko kopuruetara iristen ez direnean, ondotik aipatzen diren gutxieneko zenbateko hauek ordainduko dira:

-Aldamioak: 40,00 euro.

-Hesiturak: 40,00 euro.

-Bertzelako aprobetxamenduak: 40,00 euro.

Lizentziak, oro har, eta hirigintzako lizentziak, bereziki, emateko tasak

1.-Gutxieneko tasa, lizentzia: 10 euro.

2.-Kanpoko txostenak behar dituzten lizentzien espedienteak: 100 euro txosten bakoitzeko.

3.-Egunkarietan iragartzea behar duten lizentzien espedienteak: 300 euro iragarki bakoitzeko.

4.-Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia paratzea behar duten espedienteak: 10 euro iragarki bakoitzeko.

5.-4/2005 Foru Legearen 4D eranskineko jarduera sailkatuetarako lizentzien espedienteen tasak: 200 euro NAMAINSAk luzaturiko txosten bakoitzagatik eta 425 euro teknikariak txostena prestatzeko agerraldia egiten duen aldiro.

6.-4/2005 Foru Legearen 4D eranskineko jarduera sailkatuak irekitzeko lizentzien espedienteen tasak: 300 euro NAMAINSAk luzaturiko txosten bakoitzagatik eta 425 euro teknikariak txostena prestatzeko agerraldia egiten duen aldiro.

7.-4/2005 Foru Legearen 4A, 4B, eta 4C eranskinetako jarduerak irekitzeko lizentzien tasak: 520 euro NAMAINSAk luzaturiko txosten bakoitzagatik eta 425 euro teknikariak txostena prestatzeko agerraldia egiten duen aldiro.

8.-4/2005 Foru Legeko jarduera kaltegabeetarako lizentzien espedienteen tasak: 125 euro NAMAINSAk luzaturiko txosten bakoitzagatik eta 255 euro teknikariak txostena prestatzeko agerraldia egiten duen aldiro.

9.-4/2005 Foru Legeko jarduera kaltegabeak irekitzeko lizentzien espedienteen tasak: 180 euro NAMAINSAk luzaturiko txosten bakoitzagatik eta 255 euro teknikariak txostena prestatzeko agerraldia egiten duen aldiro.

Herriko jabari publikoko zoruan, hegalkinean eta zorupean
hornidura zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu berezien tasak

Zoru, hegalkin eta zorupean hornidura zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu berezien tasa: %1,5, Ibargoitiko udal mugapean urtean lortutako fakturazioak emandako diru-sarrera gordinen gainean.

Uren tarifak

-Uraren sare orokorrera lotzeko kuota: 240,00 euro.

-Saneamendu sarera lotzeko kuota: 240,00 euro.

-Kontagailuaren alokairua: 10,00 euro urtean.

-Kuota finkoa, kontsumoagatik: 30,00 euro urtean.

-Ur kontsumoaren tarifa: 0,12 euro/m³.

-Saneamenduko kuota: Nafarroako Gobernuak finkatzen duena.

Ur gutxi dagoenean aplikatuko diren arauak:

a.-Ur-biltontzietariko batera sartzen den ur emaria kontsumitzen dena baino tikiagoa bada, Alkatetzak bandoa argitaratuko du, hornidura saretik edateko ura hartzea debekatzeko, etxerako ez bada; beraz, debeku izanen da ura ureztatzeko, aisiarako eta barretarako erabiltzea murrizketak jotako herrian.

b.-Hornidura kamioi zisternadunen bitartez egin behar bada, kasuan kasuko Kontzejuko buruak horren berri emanen die Eloko egoitzako administrazio zerbitzuei. Berri emate horretatik aitzina, Alkatetzak zisterna bidezko ur hornidura eskatzeko baimena sinatuko du eta herriko kontagailuen irakurketa aginduko du.

c.-Tramite hori egin gabe, Ibargoitiko Udalak ez du bere gain hartuko urez hornitzeko eta kamioi zisternadunen bidez garraiatzeko kostuaren ordainketa.

d.-Urez zisternen bidez hornitzen den denboran, hamabortz egunero eginen da kontagailuen irakurketa; Itzaga Mankomunitateko zerbitzuen izanen dute horren ardura.

e.-Idortearen ondorioz ur gutxi egoteagatik urez zisternen bidez hornitzen den denboran, abonatu bakoitzak kontsumitzen duen metro kubiko ur baten prezioa izanen da aldi horretan garraioak duen kostu osoa zati herriko kontagailu guztietan neurturiko metro kubiko kopurua.

f.-Aitzineko paragrafoko fakturazio aldian, gutxieneko hau bermatuko zaiei etxebizitza bakoitzean erroldaturiko pertsonei: 150 litro pertsona eta egun bakoitzeko, prezio arruntean fakturatuko direnak. Erroldatu bakarra dagoen etxebizitzetan eta erroldaturik batere ez badago, 200 litro bermatzen dira abonatu eta egun bakoitzeko, prezio arruntean fakturatuko direnak.

Erabaki honetan aurreikusi gabeko zerga-tasa eta zergapetze motetarako, horiek Ibargoitin arautzen dituzten ordenantzei jarraituko zaie.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Ibargoitin, 2012ko abenduaren 18an.-Alkatea, José Javier Eslava Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L1217954