16. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

2013ko zerga-tasak, tasen tarifak,
prezio publikoak eta gainerako ordainarazpenak

Udalak, 2012ko abenduaren 18an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen zerga-tasak, tarifak, tasak, prezio publikoak eta gainerako ordainarazpenak aldatzeko espedientea. Horiek denek 2013ko urtarrilaren 1etik aitzina hartuko dute indarra eta espedientean agertzen dira. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta harekin bat datorren gainerako legerian zehaztutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan, 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bidezko interesdunek, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Halakorik ez bada, hasierako erabakia behin betikoa bilakatuko da.

Fontellasen, 2012ko abenduaren 18an.-Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Zerga-tasak

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,3755.

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,750.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4,00.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,4ko udal indizea.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: %3,1eko portzentajea tarte guztietarako eta %20ko karga-tasa.

-Zirkulazioaren gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak onesten dituen tarifak.

Ondareko diru-sarrerak

-Ureztapenak: 10,50 euro/erregua.

Tasak eta prezio publikoak

-Konpultsa: 2 euro.

-Fotokopia: 0,2 euro.

-A-3 fotokopia: 0,4 euro.

-Kolorezko fotokopia: euro 1.

-Kolorezko A-3 fotokopia: 2 euro.

-Ziurtagiria: euro 1.

-Fax orria: 0,50 euro.

-Lurzati zedula: euro 1.

-Udal planaren kopia, CD ROM-eko euskarri informatikoan: 20 euro.

-Udal planaren kopia, disketeko euskarri informatikoan: 10 euro.

-Lizitazio publikoko proiektuen kopia, CD-ROM-eko euskarri informatikoan: 20 euro.

-Lizitazio publikoko proiektuen kopia, disketeko euskarri informatikoan: 10 euro.

-Ezkontza zibilaren tasa: 10 euro erroldatuek; 50 euro erroldatu gabeek (erroldatutzat joko dira 2012ko apirilaren 1a baino lehenago hala agertzen direnak).

-Nitxoak: 650 euro.

-Pasabideak: 70 euro.

-Igerilekuak (erroldatuak izanen dira 2012ko apirilaren 1a baino lehenago hala agertzen direnak).

  • Lagun baten abonamendua: 56 euro.
  • Erroldatu gabeko lagun baten abonamendua: 78 euro.
  • Erroldatu gabeko lagun baten abonamendua, hilabetekoa: 47 euro.
  • 2 lagunen abonamendua: 86 euro.
  • Erroldatu gabeko 2 lagunen abonamendua: 125 euro.
  • 3 lagunen abonamendua: 114 euro.
  • Erroldatu gabeko 3 lagunen abonamendua: 157 euro.
  • 4 lagunen abonamendua: 137 euro.
  • Erroldatu gabeko 4 lagunen abonamendua: 178 euro.
  • 5 lagunen abonamendua: 145 euro.
  • Erroldatu gabeko 5 lagunen abonamendua: 189 euro.
  • Haurren sarrerak (4-10 urte): 2 euro.
  • Helduen sarrerak: 6 euro.
  • Deskontuak 65 urtetik goitiko lagunendako abonamenduetan: %50.

-Gimnasioko eta pilotalekuko abonamenduak:

  • 20 saioko abonamenduak: 40 euro.
  • 20 saioko abonamendua erroldatu gabeendako: 55 euro.
  • Eguneroko sarrerak gimnasioan eta pilotalekuan: 2 euro.
  • Eguneroko sarrerak gimnasioan eta pilotalekuan, erroldatu gabeendako: 3 euro.

-Kirol pisten erabilera, taldeentzat:

  • Kirol askotarako barreneko pista: 25 euro/ordua.
  • Futbol zelai txikia: 100 euro/ordua.

-Kalea obretarako okupatzea: 0,90 euro/metro karratua/eguna, laugarren egunetik aitzina.

-Higiezinak lehen aldiz okupatzeko lizentzia:

  • eraikin berriak: 181 euro/etxebizitza.
  • Egiturak berritzea, handitzea edo zaharberritzea: 140 euro/etxebizitza.

-Irekitzeko lizentziak edo jardueretakoak: 203 euro.

-Lur banantzeak egiteko lizentziak: 48 euro.

-Haurtzaindegia (eskolatzea eta jantokia): Nafarroako Gobernuak onesten dituen tarifak.

-Bestetako saltokiak, barrakak: 0,80 euro/metro karratua/eguna.

-Musika Eskola:

  • Hastapena (45 minutu): 15 euro hilean.
  • Musika tresna bakarrik (lehenbiziko urtea, 30 minutu): 25 euro hilean.
  • Musika tresna bakarrik (45 minutu): 30 euro hilean.
  • Solfeoa (60 minutu) eta musika tresna (30 minutu): 45 euro hilean.
  • Solfeoa (60 minutu) eta musika tresna (45 minutu): 50 euro hilean.
  • Solfeoa eta bi musika tresna: 70 euro hilean.

-Udalaren lokalak lagatzea (Kultur Etxeko 1 eta 2. gelak):

  • Orokorrean: 150 euro/ordua.
  • Udal taldeak: 50 euro/ordua.
  • Beste lokal batzuk lagatzea, klaseak emateko: 5 euro/ordua.

-Ostatuen terrazak: 9 euro/metro koadroa, ordenantzaren arabera.

Aulkiak alokatzea: euro 1 aulkiko.

Iragarkiaren kodea: L1217859