16. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI

2013ko karga-tasak. Onespena

Udal honek, 2012ko abenduaren 13an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 5/1995 Foru Legeak xedatzen duenari jarraikiz, Udalbatzak, osoko bilkuran, ondoko hau erabaki du aho batez, hortaz legeak eskatzen duen gehiengoa izanik:

1.-2013ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten karga-tasak onestea:

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa. Karga-tasa: %0,42.

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa. Karga-tasa: %0,42.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga. Karga-tasa: %1,15.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga. Karga-tasa: %3,00.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga. Zerga-oinarria, aldi guztietan: 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluak ezarritako gutxieneko portzentajeak. Karga-tasa: %10,00.

2.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea".

Etxarrin, 2013ko urtarrilaren 14an.-Alkatea, Patxi Xabier Ilzarbe Legaria.

Iragarkiaren kodea: L1300497