2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
Udal Plan Orokorraren Eraikin Interesgarrien Inbentarioan dagoen akats materiala zuzentzea
2012ko azaroaren 13an Udalak egindako osoko bilkuran ondoan dagoen akordioa onartu zuen:
1) Udal Plan Orokorraren Eraikin interesgarrien Inbentarioko Villa Elisa eta Etxandienearen fitxan ageri den akats materiala, lehen azaldutakoa, zuzentzea.
2) Erabaki hau eraikin horien jabeei jakinaraztea.
3) Fitxa zuzenduak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Beran, 2013ko urtarrilaren 11n.-Alkatea, M.ª Sol M. Taberna Iratzoki
ERANSKINA
Villa Elisa-ren fitxa
Auzoa: Bera
2002ko martxoa
Bidasoa Karrika Zenbakia 22 Katastrokoa 186
Babes maila: 2B
Izena: Villa Elisa
Eraikitze data:
Eraikinaren altura: SS + B + 1 + E
B.s.ko erabilerak: bizitegia
P.e.ko erabilerak: bizitegia
Kontserbazio egoera: ona
Elementu bereziak:
-Lorategia palmondo eta bertzelako motekin.
-Eraikin guztiak Bera herriko XIX. mende bukaera eta XX. mende hasierako arkitektura irudikatzen du, trenbideak ekarri zuen zonaldeko indartzearekin lotuta.
Araudia:
-Ordezkatzea: ez da aurreikusten
-Bertze lurzatiekin elkartzea: ez da aurreikusten
-Lurzatia banantzea: ez
-Lerrokadurak: oraingoak
-Gehienezko altuera: oraingoa
-Fatxadak: kalera ematen duen fatxada mantendu
-Teilatua altxatzea: ez
-Elementuak kontserbatzea: zuhaitz eta zuhaixka motak
-Balkoi/begiratoki berriak: ez
Etxandienearen fitxa
Auzoa: Bera
2002ko martxoa
Bidasoa Karrika Zenbakia 18 Katastrokoa 184
Babes maila: 2A
Izena: Etxandienea
Eraikitze data:
Eraikinaren altura: B + 2 + E
B.s.ko erabilerak: bizitegia
P.e.ko erabilerak: bizitegia
Kontserbazio egoera: ona
Elementu bereziak:
-Galeria.
-Fatxadaren apainketa
-Lehenagokoaren garai bereko etxea
Araudia:
-Ordezkatzea: ez da aurreikusten
-Bertze lurzatiekin elkartzea: ez da aurreikusten
-Lurzatia banantzea: ez
-Lerrokadurak: oraingoak
-Gehienezko altura: oraingoa
-Fatxadak: kalera ematen duen fatxada mantendu
-Teilatua altxatzea: ez
-Elementuak kontserbatzea: eraikin osoa
-Balkoi/begiratoki berriak: ez
Iragarkiaren kodea: L1300575