16. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Deialdi publikoa, 2013-2014 ikasturtean herrian futboleko txapelketak antolatzeko diru-laguntzak emateko (2013ko apirilaren 2tik abenduaren 31ra arte eta 2014ko urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra arte)

Tokiko Gobernu Batzarrak 2013ko urtarrilaren 14an hartutako erabakiaren bidez, diru-laguntzen deialdi publikoa onetsi zen, herrian bosnako futboleko txapelketak antolatzeko, 2013-2014 ikasturtean (2013ko apirilaren 2tik abenduaren 31ra bitarte eta 2014ko urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra bitarte). Udalaren intereseko jarduerak egin edo horrelako zerbitzuak ematen dituzten eta irabazi asmorik ez duten entitate eta elkarteentzat dira diru-laguntzak.

-Deialdiaren xedea:

Kirol programa honen xedea da herrian bosnako futboleko txapelketak antolatu eta gauzatzea honako aldi hauetan:

Lehen aldia: 2013ko apirilaren 2tik abenduaren 31ra bitarte.

Bigarren aldia: 2014ko urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra.

Bosnako futboleko hiru torneo eginen dira:

  • Bosnako futboleko udaberriko kopa (2013).
  • 2013/2014ko neguko txapelketa.
  • Benjamin kategorian bosnako futboleko torneoa (2013).

-Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa:

  • Lehen aldia, apirilaren 2tik abenduaren 31ra bitarte: 7.700,00 euro.
  • Bigarren aldia, urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra bitarte: 5.000,00 euro.

-Oinarriak non hartu:

Barañaingo Udaleko Herritarrarendako Harrera Bulegoan (Udaletxeko plaza, zk.g., 31010 Barañain), 8:30etik 14:00ak arte.

Barañaingo Udalaren web orrian: www.baranain.es.

-Eskabideak aurkezteko epea:

15 egun baliodunekoa izanen da, deialdi honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialen argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2013ko urtarrilaren 15ean.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1300693