16. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

2013rako aldaketa, Barañaingo Udalaren ordenantza fiskal, zerga-tasa eta prezio publikoetan. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2012ko urriaren 26ko osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea 2013rako aldaketa, Barañaingo Udalaren ordenantza fiskal, zerga-tasa eta prezio publikoetan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluaren aginduei jarraikiz, erabaki hori 2012ko 217. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 6an, baita Barañaingo Udalaren iragarki oholean paratu ere, eta espedientea 30 egunean egon zen jendaurrean.

Aipatu foru legearen 325.1.c) artikuluak ezartzen duenarekin bat, eta alegaziorik aurkeztu ez denez, ordenantza fiskal, tarifa, zerga-tasa eta prezio publikoen 2013. urterako aldaketa (2012ko urriaren 26ko osoko bilkurako erabakiaren bidez onetsia) behin betiko onetsitzat jotzen da, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Argitara ematen da aipatu agindua betez, eta ohartarazten da ezen honako ordenantza honen aurka -xedapen administratibo bat baita- ez dela administrazio bidean errekurtsorik paratzen ahal (Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.3 artikuluari jarraikiz); hortaz, behin betiko onespen honen aurka ondoko bideren bat erabiltzen ahalko da:

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean.

Barañainen, 2012ko abenduaren 19an.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

I. ERANSKINA

Zerga-tasa, hirilurreko ondasunen gaineko kontribuziorako: %0,273 urtean.

II. ERANSKINA

5. ORDENANTZA
ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIAK EMATEAGATIK ETA HIRIGINTZAKO JARDUKETAK EGITEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza hirigintzako jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematean datza, etxegintzaren eta lurzoruaren erabileraren arloko egintzak indarra duten hirigintza eta eraikuntza arauei egokitu ahal izateko.

3. artikulua. Tasa hauei loturiko udal ekintza hirigintzako jarduketa hauetan gauzatzen da:

a) Partikularrek aurkeztu antolamenduko plan partzial edo bereziak eta haien aldaketak, xehetasun azterlanak, aurrerapen azterlanak, antolamenduko planen aurreproiektuak eta birzatiketak tramitatzea edo hirigintzako agiriak aldatzea.

b) Partikularrek aurkeztu urbanizazio proiektuak tramitatzea.

c) Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluan zehaztutakoak, Zoruari buruzko 1976ko Legearen testu bateginaren 178.1 artikuluan zehaztutakoak.

Aipatze aldera, ondokoak dira:

-Lurzatiketak egiteko lizentziak.

-Honako obra lizentzia hauek: etxe berriak egitekoak, etxeak eraberritzekoak, tramitazio laburrekoak, obra txikiak, etxeak mantendu eta apaintzekoak eta eraikuntza txikietakoak.

-Lehen erabilerako lizentziak edo, oro har, eraikinak eta instalazioak okupatzekoak.

-Lizentziak, eraikinak eraisteko, eta bota, hustu eta apeoa egiteko obretarako.

-Lurrak mugitu, zelaitu eta lurrerauzteko lizentziak.

-Emandako lizentzien aldaketak.

-Eraikinen erabilera erabat edo hein batean aldatzea.

-Lurzoruaren Araubideari eta Hiri Antolamenduari buruzko Legearen testu bateginaren 136. artikuluaren babesean emandako behin-behineko lizentziak.

d) 22. ordenantzari jarraikiz, hau da, Etxabeak eta/edo biltokiak erabiltzeko administrazio baimena ematea arautzen duenari jarraikiz emandako administrazio baimenak.

Ordaindu beharra

4. artikulua.

1) Zergak ordaindu beharra lizentzia ematen den unean hasten da. Ez da tasarik sortuko interesdunak eskabideari uko egiten badio lizentzia emateko udal erabakia hartu baino lehen.

2) Plan partzialak edo bereziak eta haien aldaketak, xehetasun azterlanak, birzatiketak eta urbanizazio proiektuak tramitatuz gero, haiek ebatzi edo behin betiko onesten diren unean sortuko da ordaindu beharra.

3) Espediente iraungien kasuan, espedienteak iraungi arte sortutako txostenen kostua sorraraziko zaio eskatzaileari.

Subjektu pasiboa

5. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak eta nortasun juridikorik izan ez, baina unitate ekonomiko edo ondare berezia diren entitateak, baldin egindako hirigintzako jarduketengatik edo emandako lizentziengandik eragina edo onura hartzen badute.

Eraikitzaileak eta obra kontratistak zergadunaren ordezkoak izanen dira, zoruari eta hiri antolamenduari buruzko arauetan hirigintzako lizentziak emateko aurreikusi diren tasetan.

Tarifak eta karga-tasak

6. artikulua. Aplikatu beharreko tarifa, tasa eta karga-oinarriak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

Lizentzien tramitazioa eta horien ondorioak

7. artikulua. Hirigintzako jarduketetarako eskabide guztiak HAPOko tramitazioaren ordenantzan eta aplikagarri diren bestelako arauetan ezarritako moduan bete beharko dira.

8. artikulua. Lizentzien iraungipenaren inguruko orotan, HAPOko tramitazioaren ordenantzan xedatutakoari jarraituko zaio.

Kudeaketako arauak

9. artikulua. Planeamendurako espedienteak eta lizentziak tramitatzeko ardura duten bulegoetatik, udal teknikariek aldeko txostena eman eta gero, zergak likidatuko dituen bulegora igorriko dira espedienteak. Bulego horrek likidazioa eginen du, eta bertan honako hauek aipatuko ditu: subjektu pasiboaren izena, tasa zer kontzepturen arabera likidatzen den, tasaren tarifa eta zenbatekoa.

10. artikulua. Urbanizazio proiektuak tramitatzeko, proiektua onesterakoan eginen da tasen likidazioa.

11. artikulua. Lizentziak emateagatik ordaindu beharreko tasak behin-behinekoz likidatuko dira obraren kostuaren arabera.

Obraren kostua zehaztuko da hura gauzatzeko aurrekontuaren arabera, ordainsariak eta industria mozkina salbu.

Barne urbanizaziorako proiektuaren zenbatekoa tasaren zerga-oinarriaren elementu bat da. Horretarako, interesdunek, barne urbanizaziorako proiektua aurkeztu beharko dute, aurrekontu eguneratuarekin batera.

12. artikulua. Obra burutu edo behin-behinekoz onartu eta hurrengo hilabetean, inguruabar hori ziurtatzen duen aitorpena aurkeztuko da, obraren zuzendariak emandako ziurtagiriarekin batera, behar den elkargo profesionalak ikus-onetsia, bideragarria bada, zeinak obren kostu osoa ziurtatuko baitu.

Aipatutako kostua udal teknikariek aztertuko dute eta errealitateari ez zaiola egokitzen ikusten badute, egokitzen saiatuko dira, eta behin betiko likidazioa eginen da, obren kostu erreal eta benetakoa oinarritzat hartuz.

Partikularraren aldeko diferentziarik izanez gero, itzuli eginen zaio; Udalaren aldekoa bada, berriz, hura ordaintzeko hilabeteko epea emanen zaio. Ordaintzen ez badu, premiamendu bidez kobratuko da, besterik gabe.

13. artikulua. Tasen likidazioa onetsi eta gero, interesdunari jakinaraziko zaio, erregelamenduzko epean tasak ordain ditzan.

14. artikulua. "Tramitazio laburreko" lizentzien kasuan, eskatzaileak Udal Diruzaintzako Departamentutik hartuko du baimenaren agiria. Horrela geratuko da lizentziaren eta haren aplikazioaren jakinaren gainean.

Arau-hausteak eta zehapenak

15. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.

2013KO TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Antolamendurako plan partzial edo berezien tramitazioa edo HAPOko aldaketak.

Plan bakoitzak zenbat lur azalera hartzen duen, horrexen arabera likidatuko dira espediente bakoitzaren tramiteari eta ebazpenari dagozkien tasak. 1.000 m² edo horren zati bakoitzeko:

69,50

II. epigrafea.-Plan partzial edo berezien aldaketak eta xehetasun azterlanak tramitatzea.

Aplikatzeko tarifak I. epigrafekoen %50 izanen dira.

III. epigrafea.-Birzatiketen tramitazioa.

III-A) Birzatiketa espedienteak tramitatu eta ebazteko tasak guztira erabiltzen den azalera edo bolumen eraikigarriaren arabera likidatuko dira, tarifa hauei jarraikiz:

-1.000 m² edo horren zati bakoitzeko.

69,50

-1.000 m³ edo horren zati bakoitzeko.

206,50

III-B) Birzatiketen aldaketen tramitazioa:

Tarifak III-A epigrafean ezarritakoen %50 izanen dira.

IV. epigrafea.-Eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuak tramitatzea.

Tasak proiektuaren kostuaren arabera likidatuko dira, eta karga tasa %1,50 izanen da.

V. epigrafea.-Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen 221. artikuluaren babesean emandako lizentziak.

V 1.-Lurzatitzeko lizentziak:

Lurzatiketa lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak azaleraren arabera likidatuko dira

-1.000 m² edo horren zati bakoitzeko.

44,50

V 2.-Obra lizentziak, tramitazio laburrekoak:

Lizentzia emateko espediente bakoitza tramitatu eta ebazteagatik ondoko tasa ordaindu beharko da:

130,00

V 3.-Eraispen obretarako, eraikitzeko, zaharberritzeko, instalazioetarako, arbolak botatzeko, errotuluak paratu eta ordezteko, balkoiak ixteko eta lizentzia behar duten gainerako egintzetarako lizentziak, betiere aurreko ataletan ez badaude.

Tasa honen kuota kalkulatzeko, 12. artikuluan xedatutakoari jarraikiz zehaztutako zerga-oinarriari ondoko karga-tasa aplikatuko zaio: %2,20.

V 4.-Lizentziak, eraikinak eta instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik:

Lizentzia emateko espediente bakoitza tramitatu eta ebazteagatik ondoko tasa ordaindu beharko da:

678,00

100 m² baino handiagoko azalera erabilgarria duten lokalengatik, gainera, azalera erabilgarriko m² bakoitzagatik kobratuko da:

0,51

VI. epigrafea.-Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak gutxieneko zenbateko haietatik beheitikoak badira, honako hauek ordaindu beharko dira:

-Plan partzialak edo bereziak tramitatzea.

434,00

-Plan partzial edo berezietako eta xehetasun azterlanetako aldaketak tramitatzea.

217,00

-Birzatiketak.

434,00

-Lurzatiketak (lurzati bakoitzeko).

53,00

-V.2 eta V.3 epigrafeetako obra lizentziak.

53,00

VII. epigrafea.-Administrazio baimenak.

Prezioa m² bakoitzeko:

-50 m²-ra bitarte

7,75

-51tik 100 m²-ra bitarte

6,50

-101etik 400 m²-ra bitarte

5,50

-401etik 1.000 m² bitarte

4,50

-1.000 m² baino gehiago

3,75

VIII. epigrafea.-Txosten teknikoak egitea espediente iraungietan.

Txosten bakoitzeko:

55,00

17. ORDENANTZA
ORDENANTZA, UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da ordenantza hau.

Kontzeptua

2. artikulua. Kirol instalazioak erabiltzeagatik ez da prezio publikorik galdatuko, honelako kasuetan:

a) Gorputz hezkuntzako programa, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleendako, irakastorduetan.

b) Barañaingo Udalak sustatu edo antolatutako jarduerak, eta udal horren laguntza dutenak, interesgarritzat jotzen dituelako.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Kirol instalazioak erabiltzen dituzten pertsona naturalak daude ordainarazpen hauek ordaintzera behartuak.

4. artikulua. Kirol instalazioen eremura sartuz hasten den erabilerarekin batean sortzen da prezio publikoa ordaindu beharra.

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak

5. artikulua. Kirol instalazioak modu jarraituan erabiltzen ez badira, prezioa erabili baino lehenago ordaindu beharko da, instalazio beretan edo Kirolaren Udal Bulegoan, horrela behar badu.

6. artikulua. Kirol instalazioak modu jarraituan erabiltzen badira (hamabostaldiko, hilabeteko, hiruhilekoko, urteko abonamenduak), prezioa erabili baino lehen ordaindu beharko da, Kirolaren Udal Bulegoan.

7. artikulua. Sarrera murriztua duten instalazioetara behar den karneta, ordainagiria, abonamendua, eta abar aldean eramanez joan beharko da. Erabiltzaileek berekin atxiki beharko dituzte instalazioak erabiltzeko sarrerak, karnetak edo abonamenduak, barnean dauden bitartean, instalazioen arduradunek eskatuz gero erakutsi ahal izateko.

8. artikulua. Instalazioen ardura duten langileek sarrerak eskatu eta ez aurkezteak udal kiroldegiaren eremutik kanporatzea izan dezake zehapen.

9. artikulua. Iruzurtzat hartuko da Udalaren edozein kirol instalaziotan behar den sarrerarik edo baimenik gabe sartzea.

10. artikulua. Instalazioen erabiltzaileek aldiro egin beharko diete men udal kiroldegiaren esparruetan portaeraz eta erabileraz ikusgai paratzen diren arauei. Halako instalazio batzuetan arau bereziak izanen dira erreserbak egiteko edo funtzionatzeko. Horiek erabiltzaileen eskura egonen dira kirol bulegoan.

11. artikulua. Udal kiroldegiko abonatuek arautegi orokorra bete beharko dute, bai eta udal kirol programako erabiltzaileendako onetsi diren eskubide eta betebeharrak ere.

Tarifak

12. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak arau honen eranskinean agertzen dira; erabiltzaile erroldatuendako nahitaezko baldintza izanen da erroldaturik segitzea instalazioak erabiltzen diren denbora guztian.

13. artikulua. Erroldatu gabeko lagunek kirol instalazioak banaka erabili ahal izanen dituzte, betiere posible bada eta erroldatuei lehentasuna emanez.

Erroldatu gabeek instalazioak erabiltzeko moduko baldintzak betetzen direnean, kuota bat ordaindu beharko dute, erroldatuena baino gutienez ere %50 garestiagoa.

2013ko TARIFEN ERANSKINA

ERROLDATUAK

ERROLDATU GABEAK

Abonamenduak.

-Kiroldegiko abonamendua: euro/hilabetea. (muskulazio gela, squasha, sauna, ariketa kardiobaskularren gela).

31,00

45,00

-Egiaztatze karnetaren kopia.

6,00

Instalazioak taldeka alokatzea.

Pabiloia:

-Kantxa osoa (euro/ordua).

36,00

-Kantxaren herena (euro/ordua).

15,00

-Kantxaren bi herenak (euro/ordua).

25,00

-Osorik, harmailak barne (euro/ordua).

54,00

-Espezializazio gela (euro/ordua).

23,00

-Muskulazio gela (euro/ordua).

81,00

Atletismoko pistak:

Taldeka erabiltzeko

-Atletismoko pista (bakarrik erabiltzeko) (euro/ordua).

52,00

-Atletismoko pista (besteekin batean erabiltzeko) (euro/ordua).

34,00

Aldagelak eta dutxak:

-15 lagun bitarte, euro/ordua/taldea.

19,00

-Kopuru horretatik goiti, lagun bakoitzeko.

1,60

19. ORDENANTZA
ORDENANTZA FISKALA, UDALAK ANTOLATZEN DITUEN KULTURA ARLOKO IKASTARO EDO JARDUERETARAKO SARRERA, IZEN EMATE EDO MATRIKULEN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalean xedatutakoari jarraituz ezarri da ordainarazpen hau, eta haren 28. artikuluaren baimenaren babesean.

Kontzeptua

2. artikulua. Prezio publikoak galdatuko dira, Udalak urtean antolatzen dituen kultura arloko ikastaro edo jardueretan parte hartu edo horietara joateko eskubidea ematen duen sarrera, matrikula edo antzeko beste edozein kontzeptu dela eta, prezio publikoak aplikatzeko beste ordenantza batzuetan sartuta ez daudenean.

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak

3. artikulua. Prezio publikoaren zenbatekoa ordainduko da izen ematea edo matrikula egitean.

4. artikulua. Prezio publikoak ikastaroa edo jarduera antolatzeko oinarriek kasu bakoitzerako ezarritako moduan eta tokian ordainduko dira.

5. artikulua. Prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio. Gainerakoetan, behin betiko inskripzioa eginda, ordaindutako zenbatekoa ez da itzuliko.

Tarifak

6. artikulua.

6.1.-Aplikatzeko diren tarifek ordainduko dute betiere, gutienez, zerbitzuaren zuzeneko kostua; alegia, monitorearen edo zerbitzua ematen duen enpresaren kostua.

6.2.-Baldin eta ikasle kopurua ez bada zerbitzu zuzenaren kostua ordaintzeko adinakoa, ikastaroa hutsik geratuko da. Hala ere, ikastaroak multzoan harturik, horien zuzeneko kostua osorik berdintzen bada, zilegi izanen da kostura iristen ez diren ikastaroak antolatzea.

6.3.-Erroldatu gabekoen tarifa izanen da 6.1 atalean zehaztu den zerbitzuaren zuzeneko kostua gehi %25.

21. ORDENANTZA
ORDENANTZA FISKALA, BARAÑAINGO UDALAREN KULTUR ARETO ETA GUNEAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalean xedatutakoari jarraituz ezarri da ordainarazpen hau, eta haren 28. artikuluaren baimenaren babesean.

Barañaingo Udalaren kultur areto eta guneak erabiltzea da ordenantza honen xedea.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Pertsona fisikoek edo juridikoek, bai eta Udalaren baimena duten erakunde edo entitateek, Udalarenak diren eta Barañaingo Udalaren Kultura Batzordeak bere esku dituen aretoak erabiltzea da zergapeko egintza.

Subjektu pasiboa

3. artikulua. Prezio publikoaren subjektu pasiboak dira aipatu lokalak erabiltzeko Udalaren baimena duten pertsona fisiko edo juridikoak.

Prezio publikoaren sorrarazpena eta haren ordainketa

4. artikulua. Prezio publikoaren sorrarazpena baimena ematen den unean berean gertatzen da eta ordainketa erabilera aurretik eginen da, eta betiere, 24 ordu lehenagotik.

5. artikulua. Barañaingo Udalaren edozein aretotarako, egunen erreserbak ez du baliorik izanen ez bada erreserbaturiko errentamenduaren zenbatekoaren %25 ordaindu. Ordainketa hori behin betiko likidazioaren kontura eginen da.

Egindako erreserbak deuseztatzeko eskaerak bakar-bakarrik onartuko dira arrazoiak modu sinesgarrian frogatzen badira; idatzita eginen da eskaria eta, betiere, ekitaldiaren data baino 10 egun lehenagotik, gutienez.

Erabilera

6. artikulua. Baimena ondoko erabilera arau hauei jarraituz emanen da:

1.-Barañaingo Udalaren kultur guneak herriaren jabariko eta zerbitzurako udal ondasunak dira, batez ere kultur jardueretan erabiltzekoak, musika, antzerki, eszena, gorputz adierazpen eta plastika arloetan, eta tarteka, inguruabarren bat dela medio, beste jarduera mota batzuetan erabiltzen ahalko dira.

2.-Instalazio horren funtzionamenduaren arauketa Barañaingo Udalaren egitekoa da, Kultura Alorraren bitartez.

3.-Barañaingo Udalak, Kultura Alorraren bitartez, hartuko du ardura jarduerak ibilarazi, antolatu eta koordinatzeko, bai eta instalazioak zaindu eta hobetzeko ere.

4.-Barañaingo Udalaren kultur guneak erabiltzeko araubide ekonomikoa, Udalak dohainik erabiltzeko baimena ematen dituen kasuak salbu, indarra duten tarifei egokituko zaie eta horiek dagokien ordenantza fiskalean beharko dute agertu. Halaber, antolatzaileak erantzukizun zibileko poliza kontratatu beharko du, egin beharreko ekitaldiaren ondoriozko edozein ustekaberi aurre egin ahal izateko.

5.-Barañaingo Udalak kontratuak edo hitzarmenak egiten ahalko ditu partikular edo entitateekin instalazioen erabilera arautzeko, denboraldi luze edo jarraian erabili behar direnean (hiru edo sei hilabetez, denboraldi batez, urte osoan, etab.).

6.-Erabiltzaileen kontura izanen dira:

I.-Edozein tasa, kontribuzio edo zerga ordaintzea.

II.-Egile eskubideak ordaintzea, horrelakorik izanez gero.

III.-Administrazioaren permiso eta baimenak.

IV.-Jarduera gauzatzeko behar diren elementuak muntatu eta kentzea, antolamendua Udalarena ez denean, eta betiere, Udaleko langileek edozein unetan ematen dituzten oharrei kasu egin beharko diete.

7.-Instalazioen erabilera publikorako orduak Udalak ezarriko ditu Kultura Alorreko delegazioaren bitartez, prest dituen udal langileak eta eskaerak zenbat diren begiratuz.

8.-Entitate edo partikularrek instalazioak erabiltzeko baimenak beti egonen dira Udalak antolatu edo babesten dituen jardueren erabileraren menean.

9.-Orokorrean, instalazioak erabiltzen dituzten entitate edo partikularrek ondoko baldintzok bete beharko dituzte:

I.-Entitate antolatzaile guztiek beren gain hartuko dituzte eskatzen ahal zaizkien erantzukizun zibil, penal, administratibo zein laneko zergei buruzkoak, edo edozein tankeratakoak, eta beren eskutan soilik izanen dira beren erantzukizunak sorrarazten dituen kalte eta galeren ordainak, Udala erabat salbu geldituko delarik.

II.-Entitate antolatzailea behartua dago agintaritzari eta erakunde eskudunei beharrezko diren baimen guztiak eskatzera, egin nahi duen ekitaldirako.

III.-Instalazioak erabiltzeko eskaerak hamar egun lehenagotik bederen aurkeztu beharko dira, Udalaren Herritarrarendako Harrera Bulegoan (HHB).

Presako kasuak: pertsonek nahiz entitateek Kultur Etxeko lokalak erabili behar izan eta, arrazoi bereziengatik edo halako presa izateagatik, erregelamenduzko tramiteari segitu ez bazaio, beren eskabidea idatziz aurkeztuko dute Kultur Etxean, gutxienez egun bat lehenago. Eskabide horretan aretoa zertarako nahi duten azalduko dute, baita presaren arrazoia ere.

IV.-Udalak ez du inongo erantzukizunik izanen jendeak egiten dituen gauzengatik, entitate antolatzailearena baita, oso-osorik, erantzukizun hori.

V.-Jarduera buruturik, entitate antolatzailea arduratuko da instalazioak erabiltzeko prest gera daitezen, jarduera hasi zenean zuten egoera berean. Instalazioaren ardura duten langileek ikus-onetsia eman beharko diete.

VI.-Entitate antolatzaileek beren gain hartuko dute instalazioak behar bezala ez erabiltzeagatik egiten diren hondamen edo kalteak konpondu edo ordaintzeko ardura, edozein izanagatik haien arrazoia edo zergatia. Horretarako, Udalak aurkeztuko dio likidazioa, non ez den bera zuzenean egin behar diren konponketen kargu egiten, Udalak hautatzen duen udal teknikariaren zuzendaritzapean, eta horren adostasunarekin.

VII.-Udaleko zerbitzu teknikoek edozein unetan ikuskatzen ahal dituzte jarduera egiteko instalazio osagarrien muntatze eta desmuntatze lanak, eta entitate antolatzaileek horren gainean egiten dizkieten ohar eta jarraibide guztiak onartu eta bete beharko dituzte.

10.-Orokorrean, instalazioen barrenean ezin izanen da inongo publizitate eta propagandarik egin, Udalak kasu bakoitzean espresuki baimentzen duena ezik.

11.-Udalak badu jendeari kargu hartzeko eskubidea, horrelako tokietan behar den jokabidea agertzen ez badute, bai eta halakoak instalazioetatik egoztekoa ere.

12.-Erabilera bat baino gehiago edo denboraldi baterako, kontratu edo hitzarmena egiten duten entitateen kide edo parte hartzaileek instalazioen erabileran haien portaeragatik istiluak sortu eta instalazioak hondatzen dituztenean, lehenbiziko neurritako, kargu hartu eta gastuen agiria ordaindu beharra ezarriko da.

13.-Inguruabarrek eraginda eta aldi baterako, eta Kultura Alorrak horretarako baimena ematen duen aldi oro, partikularrek Barañaingo Udalaren biltegiguneak erabiltzen ahalko dituzte, trasteak, tresneria guztia, eszenako materiala, eta abar gordetzeko.

14.-Ikus-entzunezko baliabideak Udaleko langileek erabiliko dituzte edo entitate antolatzaileak behar bezala kreditaturiko adituek, Udalak bere adostasuna eman ondotik.

15.-Kultur Etxean egiten diren jarduera guztietan, edo publizitatea daramatenetan bederen, Udalaren armarriaren logotipoa eta Kultur Etxearena ezarri beharko dira, haien entitate laguntzaileak diren aldetik.

16.-Udalari dagokio erregelamendu honetan jaso ez diren kasuak erabakitzea, eta zalantzarik sor dezaketen artikuluen azken interpretazioa, Kultura Alorreko delegatuaren bitartez, edo, bestela, ezinbestean, dagokion udal organoari.

Salbuespenak

7. artikulua. Ezartzen diren kuotak ordaintzetik salbu daude ondoko jarduera hauek:

a) Barañaingo Udalak, Musika Patronatuak eta Lagunak Udal Zerbitzuak antolatzen dituztenak.

b) Ezkontza zibilak izanez gero, Barañainen erroldaturik dauden pertsonak salbuetsirik daude udal guneak erabiltzeagatiko tasen ordainketatik.

c) Herrian egoitza duten irabazi asmorik gabeko kultur elkarteek, Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan behar bezala erregistraturik badaude eta Udalarekin lankidetzan aritzen badira.

Tarifak

8. artikulua. Lokalak erabiltzeagatik, eranskineko tarifak aplikatuko dira.

2013ko TARIFEN ERANSKINA

1.1.-Kultur Etxeko ekitaldi aretoa.

-Ordubetez erabiltzeko prezioa.

108,33

-Bi ordu.

134,90

-2tik 5 ordura bitarte.

161,48

-5etik 7 ordura bitarte.

189,07

-8 ordutik goiti, egun berean 24 ordura bitarte.

448,66

1.2.-Kultur Etxeko balio anitzeko aretoak.

-Ordubetez erabiltzeko prezioa.

44,97

-Bi ordu.

64,39

-2tik 5 ordura bitarte.

81,76

-5etik 7 ordura bitarte.

90,96

-8 ordutik goiti, egun berean 24 ordu bitarte.

224,84

1.3.-Liburutegiko eraikin berriko erabilera anitzeko aretoa.

-Ordubetez erabiltzeko prezioa.

108,33

-Bi ordu.

134,90

-2tik 5 ordura bitarte.

161,48

-5etik 7 ordura bitarte.

189,07

-8 ordutik goiti, egun berean 24 ordu bitarte.

448,66

2.-Aitzinetik erreserba eginik, toki bat, erabaki baino denbora gehiago erabiliz gero, zatiagatik hurrengo tarifa kobratuko da. Kasu guztietan, gehituriko denbora, gutienean, hogeitamar minutuko (30) zatitan ordainduko da.

3.-Barañaingo Udalaren ikus-entzunezko materiala (proiektorea, diapositibak, telebista, bideoa) erabiltzeagatik, kasu guztietan, zenbateko hau gehitu beharko da antolatzen den saio bakoitzean:

6,64

4.1.-Eskatzaileak Barañaingo bizilagunak badira, areto nagusiaren zerbitzuak eskatzen dituztenean honako prezio hauek ordaindu beharko dira:

-Ordubetez erabiltzeko prezioa.

72,56

-Bi ordu.

89,94

-2tik 5 ordura bitarte.

108,33

-5etik 7 ordura bitarte.

125,71

-8 ordutik goiti, egun berean 24 ordu bitarte.

299,45

4.2.-Eskatzaileak Barañaingo bizilagunak badira, balio anitzeko aretoen zerbitzuak eskatzen dituztenean honako prezio hauek ordaindu beharko dira:

-Ordubetez erabiltzeko prezioa.

29,64

-Bi ordu.

42,92

-2tik 5 ordura bitarte.

54,17

-5etik 7 ordura bitarte.

60,30

-8 ordutik goiti, egun berean 24 ordu bitarte.

149,21

5.-Halako material batzuk erabiltzeko, fidantza finkatuko da.

Barañaingo Udalaren kirol instalazioak (frontoia eta kiroldegia) kultur xedeetarako erabiltzeko, eskabidea egin beharko da, gutienez ere 20 egun lehenago, Kultur Etxean.

Udalaren organo eskudunak instalazioaren erabilera baimenduta, dagokion udal ordenantzak ezartzen duen zenbatekoa ordainduko da, alokairutako, eta fidantza utziko da, konponketetarako, eta beste bat garbiketarako. Fidantzak instalazioen egoera frogatu ondotik itzuliko dira, konponketei eta garbiketei dagokien zenbatekoa kenduta, halakorik egin behar izanez gero.

Erroldatuendako fidantza:

-Hondaketetarako fidantza:

575,39

-Garbiketarako fidantza:

575,39

Erroldatu gabekoendako fidantza.

-Hondaketetarako fidantza:

860,52

-Garbiketarako fidantza:

860,52

Kultur xedeko jarduerak kirol instalazioetan egiten ahalko dira, betiere kirol jarduerarik aurreikusita ez badago.

22. ORDENANTZA
ORDENANTZA, UDAL ELEMENTUAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean ezarri da ordenantza honetako prezio publikoa.

Zergapeko egintza

2. artikulua.

1) Pertsona natural edo juridikoei Udalarenak diren elementuak uztea, horra zergapeko egintza.

2) Elementu horiek uzten ahalko dira Udaleko zerbitzuetarako behar ez direnean.

Subjektu pasiboa

3. artikulua. Ordenantza honetako prezio publikoa ordaintzera behartuta daude 2.1. artikuluan aipatutako tresna edo materialak erabiltzen dituzten pertsona edo entitateak.

Karga-oinarria

4. artikulua. Lagatako elementuak zenbat denboran erabili diren, horren araberakoa izanen da.

5. artikulua. Erabilera denbora egunetan zenbatuko da, tarifetan zehazten denaren arabera, materiala udal biltegi edo parkeetatik ateratzen denetik hasi eta itzultzen den arte. Zatikia beti egun osotzat hartuko da.

Tarifak eta kuotak

6. artikulua.

1) Aplikatzeko tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

2) Lagatako elementuak udal langileen bidez eta Udalaren bitartekoekin muntatu eta garraiatzen badira, kuota zehaztean elementu horiek lagatzeko tarifari muntaiarengatik eta garraioarengatik dagokiona gehituko zaio, betiere kontuan harturik horretan aritzen diren langileak, kategoria, muntatu eta garraiatzeko erabili diren bitartekoak eta ordu kopurua.

Tasaren sorrarazpena

7. artikulua. Ordenantza honetan araututako prezio publikoak udal elementuak erabili aurretik ordaindu beharko dira, horien erabilerarako aurreikuspenaren arabera.

Ordainketa hamabost egun naturaleko epean egin beharko da, elementuak erabiltzen uzteko baimena jakinarazi eta biharamunetik hasita, dirua Barañaingo Udalak kasu bakoitzean ematen duen kontu korrontean sartuz. Prezio publikoa ezarritako epean ordaintzen ez bada, baimena deuseztatu eginen da besterik gabe.

Hobariak eta ez ordaintzeko kasuak

8. artikulua. Halako ekintzetan Udala bera edo beste administrazio publiko bat entitate antolatzailea denean, elementu horiek erabiltzen uzteagatik ez da prezio publiko hau ezarriko. Halaber, prezioa ez ordaintzeko salbuespen hau aplikatuko da entitate antolatzailea Udalaren Musika Patronatua edo Lagunak Udal Udal Zerbitzua denean.

9. artikulua. Barañaingo Elkarteen Udal Erregistroan inskribatuta dauden irabazi asmorik gabeko auzo elkarteek udalaren materiala Udalak baimendutako jardueretarako erabiltzeagatik, oro har ezarritako prezio publikoari %50eko hobaria ezarriko zaio.

Kudeaketako arauak

10. artikulua. Udalaren elementuen lagapenerako interesa duten partikularrek idatziz eginen dute eskaera, eskabide orria erabiliz, Herritarrarendako Harrera Bulegoan, argi zehaztuta zein elementu behar duten, noizko eta zenbat denborarako.

11. artikulua. Eskaeren zerrenda bat eginen da, sarrera erregistroko daten arabera antolatua. Erreserba zerrenda bat ere prestatuko da, eskaerak elementu erabilgarriak baino gehiago izanez gero.

12. artikulua. Elementuak erabiltzen hasteko, nahitaezkoa izanen da eskatzaileak tarifen eranskinean ezarritako prezio publikoak ordaintzea.

13. artikulua. Baimena duen eskatzaileren batek baimen horri uko egiten badio, erreserba zerrendako hurrengo eskatzaileak ordeztuko du. Eskaerari uko egiteko, eskabide orria aurkeztu beharko da Herritarrarendako Harrera Bulegoan. Eskatzaileari ordaindu duen tarifa itzuliko zaio, soilik, lagapenaren aurreko hamar eguneko epearen barnean, gehienez, aurkezten badu idatzizko ukoa.

14. artikulua. Udal zerbitzu teknikoei komenigarria iruditzen zaienean, fidantza bat eskatzen ahalko da lagatutako materialetan gerta daitezkeen haustura eta kalteei erantzuteko.

15. artikulua. Lagatako elementuen erabilpen faseetan edozein motatako istripuak gertatuko balira, haien erantzukizuna ez legokioke inolaz ere Udalari.

16. artikulua. Lagatako materialek izaten dituzten haustura eta kalteak erabiltzaileen gain egonen dira. Harreraren arduradunek kalteei buruzko oharrak jasoko dituzte, kopia bat erabiltzaileei eman eta jatorrizkoa zerbitzu arduradunei igorriko diete. Haiek eginen dute behar den tasazioa.

17. artikulua. Lagatako materiala itzuli izanaren frogagiria eta, baldin badago, kalteen oharra, kasuan kasuko udal bulegoak jasotzen dituenean, likidazio proposamena igorriko da, onetsi eta kobratzeko tramitazioa egin dadin.

18. artikulua. Materialak eta elementuak nahi erara emanen ditu Udalak, eta ukapenaren aurka ezin izanen da erreklamaziorik egin.

19. artikulua. Udal aldamioak eskuratzeko aldez aurretik fidantza bat jarri beharko da kalte eta hondaketei erantzuteko. Galdu eginen da, lagapen epea edo horren luzapenak gainditzen badira. Horren zenbatekoa lagapenari dagokion prezio publikoaren %10 izanen da.

2013ko TARIFEN ERANSKINA

ERROLD.

ERROLD. GABEAK

I. epigrafea.-Langileak.

Kontzeptu honengatik aplikatu beharreko tarifak zerbitzua egiten den garaian indarra duten soldatei dagozkienak izanen dira, gehi %35, osasun laguntzagatik, Montepioari Udalak egiten dion ekarpenagatik eta pentsioengatik.

II. epigrafea.-Materialak

II.1.-Fokuak: Oin eta egun bakoitzeko + hausturen ordainketa, halakorik bada.

87,89

130,81

II.2.-Zeramika labea:

-5 ordu baino gutiagoko labealdiak.

17,37

26,57

-5etik 10 ordura bitarteko labealdiak.

26,57

39,86

Zeramika labea Kultur Etxean egiten diren gauzak egosteko baizik ez da erabiltzen ahalko

II.3.-Beirateak: zenbatekoa (1etik 30 egunera bitarte) + hausturen ordainketa, halakorik bada.

432,30

647,95

II.4.-Aulkiak: a) Aulki eta egun bakoitzeko:

0,43

0,65

II.5.-Taulak, bakoitzeko egunean:

0,13

0,20

II.6.-Stand modularra (7,5 m²/ egunean).

33,00

50,00

II.7.-Stand modularra, izkina (7,5 m²/ egunean).

36,00

55,00

III. epigrafea.-Oholtzak.

III.1.-Oholtza modulua (2x2 metro) zenbatekoa egunean.

14,31

20,44

III.2.-Oholtza modulua (1,8x3,5 metro) zenbatekoa egunean.

22,48

32,70

III.3.-Oholtzaren estalkia (4x7 metro.) zenbatekoa egunean.

85,33

128,26

III.4.-Oholtza modulua (1x2 metro) zenbatekoa egunean.

9,19

13,28

Aurreikusi ez diren kasuak tarifako antzekoekin parekatuko dira, kontuan hartuz indarra duten kostu ofizialak edo merkatukoak.

Tarifa guztiak denbora unitateei edo unitateen zatiei dagozkie.

25. ORDENANTZA
ORDENANTZA FISKALA, UDALEKO GAZTERIARENDAKO BALIABIDEEN ZENTROAK ANTOLATZEN DITUEN IKASTARO EDO JARDUERA SOZIOKULTURAL NAHIZ AISIALDIKOETARAKO SARRERA, IZEN EMATE EDO MATRIKULAGATIK ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalean xedatutakoari jarraituz ezarri da ordainarazpen hau, eta haren 28. artikuluaren baimenaren babesean.

Kontzeptua

2. artikulua. Prezio publikoak galdatuko dira, Udaleko Gazteriarendako Baliabideen Zentroak urtean antolatzen dituen ikastaro edo jarduera soziokultural nahiz aisialdikoetarakoetan parte hartu edo horietara joateko eskubidea ematen duten sarrera, matrikula edo antzeko beste edozein kontzeptu dela eta, prezio publikoak aplikatzeko beste ordenantza batzuetan sartuta ez daudenean.

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak

3. artikulua. Prezio publikoaren zenbatekoa ordainduko da izen ematea edo matrikula egitean.

4. artikulua. Prezio publikoak ikastaroa edo jarduera antolatzeko oinarriek kasu bakoitzerako ezarritako moduan eta tokian ordainduko dira.

5. artikulua. Prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio. Gainerakoetan, behin betiko inskripzioa eginda, ordaindutako zenbatekoa ez da itzuliko.

Tarifak

6. artikulua. Aplikatu beharreko tarifek zerbitzuaren zuzeneko kostuaren %50 ordainduko dute gutxienez; alegia, monitorearen edo zerbitzua ematen duen enpresaren kostua.

7. artikulua. Ordenantza honen eranskinean azaltzen diren tarifak aplikatuko dira, edo kasu bakoitzean ezartzen direnak, betiere garatu behar den jarduerari egokituak, eta, hala bada, Balio erantsiaren gaineko zergaren kuota ere eramanen du.

2013ko TARIFEN ERANSKINA

ERROLD.

ERROLD. GABEAK

-20 orduko ikastaroak (euro/ikastaroa).

30,00

45,00

-40 orduko ikastaroak (euro/ikastaroa).

60,00

90,00

Ahaleginak eginen dira beti ikastaroen iraupena 20tik 40ra ordura bitartekoa izateko. Hala ez bada batez bestekoa eginen da orduen eta zenbatekoen artean.

Erroldatu gabeak ikastaro eta tailerretan plaza librerik gelditzen bada baizik ez dira onartuko. Haiendako, ikastaro bakoitzaren prezioa gutienez ere erroldatuena baino %50 gehiago izanen da, arestiko taularen arabera.

Ikastaroak hasitakoan ez da itzuliko ordaindutako zenbatekoa.

Izena emateko epea bukatuta, eskainitako ikastaroren batean plaza librerik gelditzen bada, matrikula berriak ematen ahalko dira, betiere ikastaro guztia ordaintzen badute.

Antolatzaileek ikastaro edo tailerren bat bertan behera utziz gero, kuotaren zenbatekoa itzuliko zaie izena emandako erabiltzaileei.

Halako ikastaro berariazkoak badira, ezaugarri bereziak biltzeagatik, 10 erabiltzaileri baino gehiagori batera ezin zaienean eman, ez dira tarifa hauen barrenean sartuko. Horrelakoetan, tarifa igoko zaie kostuaren %50 estaltzeko, gutienez.

31. ORDENANTZA
ORDENANTZA, BARAÑAINGO UDALAK ANTOLATU ETA UDAL TELEZENTROAN EGITEN DIREN PRESTAKUNTZAKO LANTEGIETAN IKASTEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. azpiatalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 28. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Ordenantza honen zergapeko egintza da alderdi batek eskaturik egiten den udal jarduera, Barañaingo Udalak Udal Telezentroan antolatzen eta ematen dituen prestakuntza lantegietan matrikulatzeko eskariaren kariaz, betiere Barañaingo Udalak espresuki dohainekoak deklaratzen ez baditu.

Subjektu pasiboa

3. artikulua. Ordenantza honetan arautzen den prezio publikoa ordaintzera beharturik daude Udal Telezentroan egin behar diren prestakuntza ekintzetan parte hartzeko eskaera egiten duten pertsona fisiko edo juridikoak. Horretarako, dagokion matrikula formalizatu beharko dute, prestakuntza lantegiak haiei zuzenduta baitaude.

Tarifak

4. artikulua.

4.1.-Aplikatzeko diren tarifek zerbitzuaren zuzeneko kostua ordainduko dute gutxienez; alegia, monitorearen edo zerbitzua ematen duen enpresaren kostua.

4.2.-Baldin eta ikasle kopurua ez bada zerbitzu zuzenaren kostua ordaintzeko adinakoa, ikastaroa hutsik geratuko da. Hala ere, ikastaroak multzoan harturik, horien zuzeneko kostua osorik berdintzen bada, zilegi izanen da kostura iristen ez diren ikastaroak antolatzea.

4.3.-Barañainen erroldaturik ez daudenak ikastaro eta lantegietan leku librerik gelditzen bada baizik ez dira onartuko. Haiendako, ikastaro bakoitzaren prezioa gutienez ere erroldatuena baino %50 gehiago izanen da, arestiko taularen arabera.

4.4.-Izena emateko epea bukatuta, eskainitako ikastaro edo lantegiren batean leku librerik gelditzen bada, matrikula berriak ematen ahalko dira, betiere ikastaro guztia ordaintzen badute.

4.5.-Udal langileek ematen dituzten prestakuntza lantegien prezio publikoa ordenantza honen eranskinean agertzen dena izanen da.

Ordaindu beharra

5. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharra sortzen da subjektu pasiboak ikastaroen eskaria egiten duen unean, behar den matrikula formalizatuz kasuan kasuko lantegian.

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak

6. artikulua. Prezio publikoak ordainduko dira ikastaroa edo jarduera antolatzeko oinarriek kasu bakoitzerako ezarritako moduan eta tokian.

7. artikulua. Prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla-eta, ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio. Gainerakoetan ez da dirurik itzuliko.

8. artikulua. Hemen arautzen den prezio publikoa dela-eta zorrik baldin bada, horiek premiamenduzko administrazio prozeduraren bidez eskatzen ahalko dira, eta diru-bilketari buruz aplikatzen ahal zaion araudiari jarraikiz.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Ordenantza honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, ondorio juridiko osoak sorraraziko dituela.

2013ko TARIFEN ERANSKINA

ERROLD.

ERROLD. GABEAK

I. epigrafea.-Udal langileek ematen dituzten prestakuntza lantegiak.

-Prestakuntza lantegi eta lagun bakoitzeko.

7,00

10,00

32. ORDENANTZA
ORDENANTZA FISKALA, INGURUMEN-BABESAREN ERAGINPEAN DAUDEN JARDUERENDAKO ETA INGURUMEN-BABESAREN ERAGINPEAN EZ DAUDEN JARDUERENDAKO BAIMENAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA (LEHEN ALDIZ ERABILTZEKO EDO ERABILERA ALDATZEKO LIZENTZIA), BAI ETA EGIAZTATZE JARDUERAK EGITEA ERE, ALDEZ AURREKO BAIMENA EDO KONTROLA BEHAR EZ DUTEN JARDUEREN KASUAN

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehen tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraikiz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza zerbitzu tekniko eta administratiboak egitea da, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen arabera jarduera sailkatuetarako udal lizentzia behar duten jarduerak eta instalazioak, bai eta udal lizentziarik behar ez baina lehen aldiz erabiltzeko edo erabilera aldatzeko Udalaren hirigintzako lizentzia behar duten jarduerak ezarri, ustiatu, lekuz aldatu, funtsez aldatu, berriz ireki eta abian jartzeko, bai eta legeria sektorialean ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko jarduketak egitea ere, aldez aurreko baimena edo kontrola behar ez duten jardueren kasuan. Zehazki:

-Jarduera lizentzia.

-Irekitzeko lizentzia.

-Irekitzeko lizentziaren aldaketa.

-Jarduera sailkatuaren titulartasuna aldatzea.

-Instalazio eta lokalak berriz irekitzeko baimena.

-Jarduera sailkatuetarako udal lizentziarik behar ez duten jardueren lehen aldiz erabiltzeko edo erabilera aldatzeko lizentzia.

-Jarduera sailkatuetarako udal lizentziarik behar ez duten jardueren lehen aldiz erabiltzeko lizentzia eskuz aldatzea.

-Legeria sektorialean ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzea, aldez aurreko baimena edo kontrola behar ez duten jardueren kasuan, titulartasuna aldatzen denean.

-Legeria sektorialean ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzea, aldez aurreko baimena edo kontrola behar ez duten jardueren kasuan, jardueren potentzia mekanikoa 10 kW baino txikiagoa bada aire girotuan, girotzean eta aireberritzean, edo 5 kW baino txikiagoa bestelako aparatuetan edo makinetan.

-Legeria sektorialean ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzea, aldez aurreko baimena edo kontrola behar ez duten jardueren kasuan, jardueren potentzia mekanikoa 10 kW baino handiagoa bada aire girotuan, girotzean eta aireberritzean, edo 5 kW baino handiagoa bestelako aparatuetan edo makinetan.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Lizentzia eskatzen denean edo zergapeko egintza osatzen duen udal jarduera egiten denean sorraraziko da tasa.

4. artikulua. Zergapeko egintza osatzen duen udal jarduera egiten bada lizentziarik eskatu edo eskuratu gabe (eskatu den kasuan), tasa sortuko da establezimenduak lizentzia jasotzeko behar diren baldintzak biltzen dituen edo ez zehaztuko duen udal jarduera benetan abiarazten denean; horrez gain prozedura administratiboa abiaraziko da jarduera baimengarria den edo, kontrara, baimengarria ez bada jarduera gelditzea ebazteko.

Subjektu pasiboa

5. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak ordaindu behar dituzte pertsona fisiko eta juridikoek, baita, nortasun juridikorik ez izan arren, batasun ekonomikoa edo aparteko ondarea osatzen duten entitateek ere, baldin haien izenean lizentzia eman, aldatu edo berraztertzen edo eskualdatzen bada.

Tarifak

6. artikulua. Ordenantza honen eranskinean jaso dira aplikatuko diren tarifak.

Kudeaketako arauak

7. artikulua. 2. artikuluan zehaztutako lizentziak erdiesteko interesa duten pertsonek behar den eskabidea aurkeztuko dute Udaletxean, lokalean egin beharreko jarduera edo jarduerak eta horren kokapena zehazten dituztela, aplikatzekoa den legedian eta dagozkion udal ordenantzetan eskatutako dokumentazioarekin batera.

8. artikulua. Udalak dagokion lizentziaren baimena ematen ez duen bitartean, interesdunek zilegi izanen dute espresuki atzera egitea eta kasu horretan tasa izanen da lizentzia eman balitz ordaindu beharko zatekeenaren %50. Lizentzia ukatzen bada, tasa portzentaje berean murriztuko da.

9. artikulua. Lizentzia iraungiz gero, jardueran aritu nahi duten interesdunek lizentzia berria eskatu beharko dute, eta dagokion tasa ordaindu.

Arau-hausteak eta zehapenak

10. artikulua. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta harekin bat heldu diren arauetan xedatutakoari jarraituko zaio.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, toki entitate honek onetsitako ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatua aplikatuko da.

Bigarrena.-Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko, haren testu osoa behin betiko onetsita Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Bakarra.-Ordenantza honek indarrik gabe uzten ditu "Establezimenduak ireki eta eskualdatzeko lizentziak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala" eta "Ingurumenaren babesaren arloan baimenak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala".

2013ko TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Jarduerarako lizentzia eta haren berrikustea:

-Establezimendu edo instalazioak, 75 m² arte:

614,00

-75 m²-tik 100 m²-ra bitarte:

767,00

-100 m²-tik 250 m²-ra bitarte:

1.022,00

-250 m²-tik 500 m²-ra bitarte:

1.227,00

-500 m²-tik 1.000 m²-ra bitarte:

1.533,00

-1.000 m² baino gehiago:

1.942,00

II. epigrafea.-Irekitzeko lizentzia eta irekitzeko lizentziaren aldaketa eta jarduera sailkatuetarako udal lizentziarik behar ez duten jardueren lehen aldiz erabiltzeko edo erabilera aldatzeko lizentziak:

-Establezimendu edo instalazioak, 75 m² arte:

563,00

-75 m²-tik 100 m²-ra bitarte:

665,00

-100 m²-tik 250 m²-ra bitarte:

767,00

-250 m²-tik 500 m²-ra bitarte:

869,00

-500 m²-tik 1.000 m²-ra bitarte:

1.022,00

-1.000 m² baino gehiago:

1.227,00

III. epigrafea.-Jarduera sailkatuaren titulartasuna aldatzea eta jarduera sailkatuetarako udal lizentziarik behar ez duten jardueren lehen aldiz erabiltzeko lizentzien eskualdaketa:

-Establezimendu edo instalazioak, 75 m² arte:

307,00

-75 m²-tik 100 m²-ra bitarte:

384,00

-100 m²-tik 250 m²-ra bitarte:

511,00

-250 m²-tik 500 m²-ra bitarte:

614,00

-500 m²-tik 1.000 m²-ra bitarte:

767,00

-1.000 m² baino gehiago:

971,00

IV. epigrafea.-Instalazioak eta lokalak berriz irekitzeko baimena, egiaztatu behar izaten diren obrak egin ondotik:

-Ingurumen babesaren eraginpean dauden jarduerak egiten diren lokalak:

486,00

-Ingurumen babesaren eraginpean ez dauden jarduerak egiten diren lokalak:

486,00

V. epigrafea.-Lizentzia berriz definitzea:

-Lizentziaren definizio berri bakoitzagatik, jarduera izenaren eta funtzionamenduaren araubidearen aldetik ostatu berezi edo ikuskizunetarako kafetegi bilakatu ahal izateko:

563,00

VI. epigrafea.-Legeria sektorialean ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzea, aldez aurreko baimena edo kontrola behar ez duten jardueren kasuan, jardueraren titulartasuna aldatzen denean.

-Establezimendu edo instalazioak, 75 m² erabilgarri arte:

307,00

-Establezimendu edo instalazioak, 75 m²-tik 150 m² erabilgarri arte:

384,00

-Establezimendu edo instalazioak, 150 m²-tik 300 m² erabilgarri arte:

511,00

-Establezimendu edo instalazioak, 300 m² erabilgarritik gora:

2,25 euro/m²

VII. epigrafea.-Legeria sektorialean ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzea, aldez aurreko baimena edo kontrola behar ez duten jardueren kasuan, 10 kW-tik beherako potentzia mekanikoa duten jarduerak ireki, irekiera aldatu eta erabilera aldatzen denean aire girotuan, girotzean eta aireberritzean, edo 5 kW baino txikiagoa bestelako aparatuetan edo makinetan.

-Establezimendu edo instalazioak, 75 m² erabilgarri arte:

563,00

-Establezimendu edo instalazioak, 75 m²-tik 150 m² erabilgarri arte:

665,00

-Establezimendu edo instalazioak, 150 m²-tik 300 m² erabilgarri arte:

767,00

-Establezimendu edo instalazioak, 300 m² erabilgarritik gora:

2,91 euro/m²

VIII. epigrafea.-Legeria sektorialean ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzea, aldez aurreko baimena edo kontrola behar ez duten jardueren kasuan, 10 kW-tik gorako potentzia mekanikoa duten jarduerak ireki, irekiera aldatu eta erabilera aldatzen denean aire girotuan, girotzean eta aireberritzean, edo 5 kW baino handiagoa bestelako aparatuetan edo makinetan.

-Establezimendu edo instalazioak, 75 m² erabilgarri arte:

1.176,00

-Establezimendu edo instalazioak, 75 m²-tik 150 m² erabilgarri arte:

1.431,00

-Establezimendu edo instalazioak, 150 m²-tik 300 m² erabilgarri arte:

1.789,00

-Establezimendu edo instalazioak, 300 m² erabilgarritik gora:

7,14 euro/m²

III. ERANSKINA

4. ordenantza fiskala, agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituena

2013ko TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Ziurtagiriak.

a) Ziurtagiriak erroldatzeaz, bizikidetasunaz, ondasunez etab.:

1,75

b) Jarduera ekonomikoen zergari buruzko ziurtagiriak:

2,30

c) Ziurtagiriak, udal agiritegian kontsulta egitea eskatzen dutenak:

6,75

II. epigrafea.-Agirien fotokopiak, partikularrek eskatuak.

a) Din A-4 tamainako kopia bakoitzeko:

0,20

b) Din A-3 tamainako kopia bakoitzeko:

0,51

III. epigrafea.-Planoen kopiak

a) Din A-3 baino tamaina handiagoko kopiak:

16,50

b) Din A-3 tamainako kopiak:

5,90

c) Proiektuen kopiak, CDan:

8,25

d) Proiektuen kopiak, disketean:

4,70

IV. epigrafea.-Arma txartelen tramitazioa.

a) Txartel bakoitza:

16,15

V. epigrafea.-Agirien konpultsa.

a) Trafiko istripu baten txostenaren kopia konpultsatua:

54,88

b) Konpultsak tramitatzeagatik, agirien fotokopiak barne, bakoitza:

(Tramitazioa baino lehen udal zerbitzuek jatorrizkoaren fotokopia eginen dute).

0,51

c) Bide publikoko istripu baten txostenaren kopia konpultsatua:

54,88

d) Poliziak gertakariari buruz egindako txostenaren kopia konpultsatua:

6,00

VI. epigrafea.-Langileak hartzeko deialdien tramitazioa.

a) Erdi edo goi mailako titulazioa eskatzen duten lanpostuetarako:

18,90

b) Gainerako lanpostuetarako:

9,40

VII. epigrafea.-Obra lizentzien, irekitzeko lizentzien edo hirigintzako beste edozein ebazpenen kopiak ematea.

27,00

VIII. epigrafea.-Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak.

Ale bakoitza:

11,75

IX. epigrafea.-Hirigintzako kontsultei buruzko txosten teknikoak ematea.

Txosten bakoitzeko:

55,00

7. ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN ORDENANTZA ETA ERABAKIETAN AURREIKUSITAKO IKUSKAPENEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

2013ko TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.

Hauek tramitatzeko egindako agerraldiak:

156,00

-Jarduera sailkatuetarako udal lizentziarik behar ez duten jardueren lehen aldiz erabiltzeko edo erabilera aldatzeko lizentzia.

-Jarduera sailkatuetarako udal lizentziarik behar ez duten jardueren lehen aldiz erabiltzeko lizentzia eskuz aldatzea.

-Martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen arabera jarduera sailkatuetarako udal lizentzia behar duten jarduerak irekitzeko lizentzia.

-Martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen arabera jarduera sailkatuetarako udal lizentzia behar duten jardueren titulartasun aldaketak.

II. epigrafea.

Eraikinen azterketa, segurtasun baldintzak eta aurri egoeretako espedienteak direla eta:

-Gutxieneko ikuskapena: arkitekto edo aparejadore baten 1,5 orduko lana:

156,00

-Lan gehiago behar bada, ordu bakoitza:

111,50

III. epigrafea.

Salaketa baten ondorioz asotsa neurtzeko egiten den ikustaldiko fidantza

41,00

8. ORDENANTZA FISKALA, IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENDU ETA ONDOTIK ALTXATZEKO ZERBITZUA EMATEKO ESKUBIDEAK ETA TASAK ARAUTZEN DITUENA

2013ko TARIFEN ERANSKINA

Ibilgailuak kentzeko zerbitzuaren kuotak.

Kendutako ibilgailuen titularrei eskatuko zaizkien eskubideak honako zenbateko hauetakoak izanen dira:

1) 2.500 kilogramo arteko ibilgailuak:

79,10

2) 2.500etik 5.000era bitarteko kilogramoko ibilgailuak:

129,20

3) 5.000 kilogramotik goitiko ibilgailuak:

231,00

Ziklomotorrak kentzen direnean, Udalaren beraren bitartekoak erabiliz egiten bada, tarifa hau sorraraziko da:

46,80

Zerbitzua egitera etorri eta ibilgailua udal altxatokietara eramateko lanak hasiak direlarik, gidaria edo pertsona baimendua agertzeagatik eta erregelamenduaren araberako neurri zuzentzaileak hartzeagatik lan hori burutzen ahal ez bada, aitzineko tarifak %50 murriztuko dira.

Ibilgailuak altxatzeko zerbitzuaren kuotak.

Ibilgailua altxatokira eraman eta jakinarazi ondotik inork eraman gabe 24 ordu pasatzen direnean, tarifa hauek aplikatuko dira zaintzeagatik, egun edo zati bakoitzeko, hura norbaitek bildu arte:

1) Ziklomotorrak eta motozikletak:

2,15

2) 2.500 kilogramo arteko ibilgailuak:

4,85

3) 2.500 kilogramotik goitiko ibilgailuak:

11,30

4. egunetik gora, aipatutako tarifak %25 handituko dira.

Kuota hauek udal tasatzat hartzen dira eta premiamendu bidea erabil daiteke kobratzeko.

Eranskin honetan aipatzen diren eskalak, kilogramotan adierazten direnak, ibilgailuendako baimendutako gehieneko masari dagozkio.

9. ORDENANTZA FISKALA, ZAKURRAK BILTZEKO ETA UDALAREN ZAKURTEGIKO ZERBITZUAREN GAINEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

2013ko TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.

Zakurrak bildu eta Udalaren zakurtegira eraman, eta zakurtegiko egonaldiengatik aplikatu beharreko tarifak honakoak dira:

-Zakurrak biltzea, oro har;

23,40

-Egonaldiak zakurtegian (egun bakoitzeko).

5,60

10. ORDENANTZA FISKALA, ARRISKUTSUAK IZAN DAITEZKEEN ANIMALIAK EDUKITZEKO LIZENTZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

2013ko TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea-Arriskutsu gerta daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak ematea.

Tarifa, lizentzia bakoitzeko:

41,23

11. ORDENANTZA FISKALA, IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO, ETA APARKAMENDU ESKLUSIBORAKO EDO GELDITZEKO LEKUA NAHIZ EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANAK EGITEKO EREMU PUBLIKOA ERRESERBATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

2013ko TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Ibilgailuen pasabidea.

I.1.-Turismoendako garaje pribatuak, metro lineal bakoitzeko, urtean:

1etik 5 ibilgailura bitarte

39,00

6tik 10 ibilgailura bitarte

59,50

11tik 25 ibilgailura bitarte

98,25

26tik 50 ibilgailura bitarte

135,00

51tik 75 ibilgailura bitarte

190,20

76tik 100 ibilgailura bitarte

234,20

101tik 150 ibilgailura bitarte

278,00

150 ibilgailutik goiti

358,00

I.2.-Merkataritzako eta industriako ibilgailuendako garaje pribatuak. I.1. epigrafeko turismoen parekoak izanen dira. Auto-omnibusen kasuan ibilgailu bat 10 toki edo horren zatiki bakoitzeko kalkulatuko da, eta kamioi eta nekazaritzako herresta-ibilgailuen kasuan gehieneko karga baimenduko 2 tona metriko edo horren zatiki bakoitzeko.

I.3.-Autoak konpondu, garbitu eta olioztatzeko tailerrak, mota guztietakoak, gasolindegiak eta erakusketarako lokalak, metro lineal eta urte bakoitzeko.

Tarifa.

118,00

I.4.-Garaje publikoak, metro lineal bakoitzeko, urtean:

50 ibilgailura bitarte

135,00

51tik 75 ibilgailura bitarte

190,20

76tik 100 ibilgailura bitarte

234,20

101etik 150 ibilgailura bitarte

278,00

150 ibilgailutik goiti

358,00

I.5.-Orduka aparkatzea ahalbidetzen duten lizentziak, aparkatzeko debekua dakartenak. I.1, I.2, I.3 eta I.4 epigrafeei dagozkien tarifak aplikatuko dira, %44 merkeago.

I.6.-Sarbidearen aurreko espaloian edo gune publikoan aparkatzea murriztu edo debekatzea eskatzen ez duten lizentziak, mugaketa horiek aurretik ezarrita egoteagatik, hamabostaldietarako edo beste epe batzuetarako, edo ordutegiaren arabera mugaturik badaude ere. I.1, I.2, I.3 eta I.4 epigrafeei dagozkien tarifak aplikatuko dira, %50 merkeago.

II. epigrafea.-Lekua erreserbatzea.

II.1.-Gau eta eguneko erreserba.

Metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean:

83,00

II.2.-Ordutegi mugatuko erreserba.

Metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean:

58,50

Txandakako aparkatzeko debekua duen kale bateko bi espaloietan baimendurik badago erreserba egitea, tarifa finkatuko da luzera handiena duen aldearen neurriak azterturik.

III. epigrafea.-Seinalatzeko diskoak.

III.1.-Pasabideak seinalatzeko disko trokelatuak, bakoitzeko:

30,00

12. ORDENANTZA FISKALA, HERRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORUAREN, HEGALKINAREN ETA ZORUPEAREN ERABILPEN PRIBATIBOA EDO APROBETXAMENDU BEREZIA EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Zoruko aprobetxamendu bereziak.

-Mahaiak, aulkiak, beladore estali gabeak eta gisako beste instalazio batzuk, urtarriletik abendura, m² bakoitzeko:

25,55

-Mahaiak, aulkiak (terrazak), maiatzetik urrira, m² bakoitzeko:

12,77

-Bestelako instalazio berdintsuak, azarotik apirilera, m² bakoitzeko:

12,77

-Beladore estaliak, m² bakoitzeko:

41,00

-Jaietako barrakak:

6.000,00

-Karabana, atoi eta automobilak ez diren gainerako ibilgailuak, espresuki emandako baimena dutenean, tasa ordaintzeak baimena dagoela esan nahi ez badu ere:

-Zenbatekoa, egunean.

3,83

-Zenbatekoa, hilabetean.

56,87

-Bestelako erabilera edo aprobetxamendua, jarduera ez ekonomiko, hesi, aldaera, obretako edukiontzi eta abarretarako..., jarduera ekonomikoa ez bada: 10 m² edo zati bakoitzeko, eguneko, 20 eurotik gora:

1,05

-Bestelako erabilera edo aprobetxamendua, jarduera ekonomikoetarako: 10 m² edo zati bakoitzeko, eguneko, 20 eurotik gora:

1,55

-Ostatuetako barrak, festetarako:

848,00

-Kioskoak, maiatzetik urrirako denboraldia:

311,75

-Merkatu txikia.

-Zenbatekoa, egunean.

36,80

-Zenbatekoa, hilabetean.

86,87

-Hiruhilekoan.

240,17

-Seihilekoan.

459,90

-Urtean.

868,70

-Kalez kaleko salmenta, festetan.

86,10

-Kalez kaleko saltoki bakoitzeko fidantza.

21,52

-Eremu publikora jotzen duten fatxadetan banku entitateek paratutako kutxazainak.

-Kutxazain bakoitzeko, urtean.

117,50

-Kupoiak eta loteriak saltzeko kioskoak eta kabinak.

-Kabina edo kiosko bakoitzeko, urtean.

64,50

-Saltzeko makinak, eremu publikora jotzen duten fatxadetan.

-Kabina edo kiosko bakoitzeko, urtean.

64,50

II. epigrafea.-Hegalkineko aprobetxamendu bereziak.

-Hegalkinean eginen diren aprobetxamenduetan aplikatu beharreko tarifak I. epigrafean ("Ekonomikoak ez diren jardueretarako beste aprobetxamendu batzuk") ezarritakoen %50 izanen da.

14. ORDENANTZA FISKALA, ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK, LANGINKETAK ETA ZULOAK IREKITZEKO ETA EREMU PUBLIKOKO ZOLADURAN EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

2013ko TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Zangak irekitzea.

1.1. Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, luzerako metro bakoitzeko:

23,00

1.2. Zangaren zabalera metro lineal bat edo handiagoa bada, luzerako metro bakoitzeko:

24,50

II. epigrafea.-Fidantza zangak irekitzeagatik.

-Fidantza metro lineal bakoitzeko:

60,00

15. ORDENANTZA FISKALA, ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA EMATEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

2013ko TARIFEN ERANSKINA

ERRENTA MAILAREN TARTEAK

TARIFAREN ESKALA

PCEG (per capita errenta garbia) < OAEAP

3 euroko tarifa finkoa, hilean

OAEAP < PCEG > %105 OAEAP

6 euroko tarifa finkoa, hilean

%105 OAEAP < PCEG > %120 OAEAP

Prezio publikoaren 0,15

%120 OAEAP < PCEG > %135 OAEAP

Prezio publikoaren 0,30

%135 OAEAP < PCEG > %150 OAEAP

Prezio publikoaren 0,45

%150 OAEAP < PCEG > %165 OAEAP

Prezio publikoaren 0,60

%165 OAEAP < PCEG > %180 OAEAP

Prezio publikoaren 0,75

%180 OAEAP < PCEG > %195 OAEAP

Prezio publikoaren 0,90

PCEG > OAEAParen %195

Prezio publikoa

18. ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN LOKALAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

2013ko TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Tarifak.

Ekitaldi aretoa.

-Ordubetez erabiltzeko prezioa.

112,00

-8 ordutik gora, egun berean 24 ordu bitarte.

621,00

-Udalaren gainerako lokalak.

89,00

Clara Campoamor aretoa.

-Ordubetez erabiltzeko prezioa.

104,25

-Bi ordu.

129,80

-2tik 5 ordura bitarte.

155,35

-5etik 7 ordura bitarte.

181,90

-8 ordutik gora, egun berean 24 ordu bitarte.

432,30

Jaiegunetan tarifak %50 igoko dira.

20. ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN GARABI ZERBITZUKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

2013ko TARIFEN ERANSKINA

-Garabi bakoitzeko, ordu edo horren zati bakoitza.

65,66

23. ORDENANTZA FISKALA, BARAÑAINGO UDALAK ANTOLATZEN DITUEN KIROL PROGRAMA ETA JARDUERETAKO SARRERA, IZEN EMATE EDO MATRIKULENGATIK ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA

2013ko TARIFEN ERANSKINA

ERROLD.

ERROLD. GABEAK

Kirol eskolak (euro/ikastaroa).

70,00

106,00

Gazte eta helduendako jarduerak (aerobica, yoga, mantentzea, dantza jazza, lerroko patina, defentsa pertsonala eta bestelako jarduerak, 15 lagun baino gehiagoko taldeetan).

-Astean saio 1 (euro/lauhilekoa).

26,00

42,00

-Astean 2 saio (euro/lauhilekoa).

53,00

85,00

-Astean 3 saio (euro/lauhilekoa).

79,00

127,00

Gazte eta helduendako jarduerak (gehienez ere 15 laguneko taldeetan).

-Astean saio 1 (euro/lauhilekoa).

50,00

79,00

-Astean 2 saio (euro/lauhilekoa).

99,00

158,00

3. adinekoendako kirol jarduerak (euro/ikastaroa)

37,00

57,00

24. ORDENANTZA FISKALA, BARAÑAINGO UDALEKO BERDINTASUNAREN ALORRAK ANTOLATZEN DITUEN PRESTAKUNTZA IKASTAROETAKO SARRERA, IZEN EMATE EDO MATRIKULENGATIK ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA

2013ko TARIFEN ERANSKINA

ERROLD.

ERROLD. GABEAK

-20 orduko ikastaroak (euro/ikastaroa).

40,00

60,00

-40 orduko ikastaroak (euro/ikastaroa).

80,00

120,00

Ahaleginak eginen dira beti ikastaroen iraupena 20tik 40ra ordura bitartekoa izateko. Hala ez bada, batez bestekoa eginen da orduen eta zenbatekoen artean.

Erroldatu gabeak ikastaro eta tailerretan plaza librerik gelditzen bada baizik ez dira onartuko. Haiendako, ikastaro bakoitzaren prezioa gutienez ere erroldatuena baino %50 gehiago izanen da, arestiko taularen arabera.

Ikastaroak hasitakoan ez da itzuliko ordaindutako zenbatekoa.

Izena emateko epea finituta, eskainitako ikastaroren batean plaza librerik gelditzen bada, matrikula berriak ematen ahalko dira, betiere ikastaro guztia ordaintzen badute.

Antolatzaileek ikastaro edo tailerren bat bertan behera utziz gero, kuotaren zenbatekoa itzuliko zaie izena emandako erabiltzaileei.

26. ORDENANTZA FISKALA, BAÑARAINGO UDALEKO GIZARTE ONGIZATEAREN ALORRAK HIRUGARREN ADINEKOENDAKO ANTOLATZEN DITUEN IKASTARO ETA JARDUERA SOZIO-KULTURALETAKO ETA AISIAKOETARAKO SARRERA, IZEN EMATEA ETA MATRIKULAZIOA EGITEKO ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

2013ko TARIFEN ERANSKINA

ERROLD.

ERROLD. GABEAK

-Ikastaro eta tailerrak (euro/ikastaroa).

25,00

50,00

28. ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK INPRIMATZEAGATIK ETA UDAL TELEZENTROKO ARETOA ALOKATZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA

2013ko TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Agiriak inprimatzea, norbanakoek eskaturik.

a) Din A-4 tamainako kopia bakoitzeko:

-0-5 inprimatze lan.

0,10

-5 inprimatze lan baino gehiago.

0,06

II. epigrafea.-Hainbat.

a) Proiektuen kopiak, CDan:

Doan

b) Eskaner zerbitzua.

Doan

III. epigrafea.-Telezentroko aretoa alokatzea.

-Ordubetez erabiltzeko prezioa

20,00

-Fidantza

Erabileraren %20

Barañaingo Udal Telezentroko aretoa erabili ahal izateko, gutienez ere 15 egun lehenagotik egin beharko da eskaera, eskabide baten bitartez egin ere.

Udalaren organo eskudunak aretoaren erabilera baimendutakoan, behar den udal ordenantzak ezartzen duen zenbatekoa ordainduko da, alokairutako, eta fidantza utziko da bai konponketetarako bai garbiketarako. Fidantzak aretoaren eta ekipamendu informatikoen egoera frogatu ondotik itzuliko dira, konponketei eta/edo garbiketei dagokien zenbatekoa kenduta, halakorik egin behar izanez gero.

Iragarkiaren kodea: L1217617