16. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

8/2013 FORU AGINDUA, urtarrilaren 18koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, jasotako ekarpenen eta dohaintzen eta egindako erabileren informazio-aitorpenaren eredu berri bat (182 eredua) onesten duena.

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 2ko 204/1999 Foru Aginduaren bidez, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan kenkarirako eskubidea ematen duten dohaintzen informazio-aitorpenaren 182 eredua onetsi zen. Informazioa emateko betebehar berri batzuk arautu ziren eta, horregatik, bi eredu berri onetsi ziren: abenduaren 15eko 369/2003 Foru Aginduaren bidez eta, gero, abenduaren 5eko 415/2007 Foru Aginduaren bidez. Eredua gaur egun indarrean dagoen araudira egokitu behar dela eta eredua aurkeztera behartuta dauden pertsona berri batzuk sartu direla ikusita, komenigarritzat jotzen da informazio-aitorpenaren eredu berri bat (182 eredua) onestea.

Foru Agindu honetako berritasun gisa, komenigarritzat jo da 182 eredu hau aurkeztera behartuta daudenen eremua handitzea, tributuak hobeto kudeatzeko asmoz, Zerga Administrazioari lagundu beharra (Nafarroako Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 103. artikuluan ezarritakoa) eta agintariek eta erakundeek datuak emateko duten betebeharra (foru lege horren 104. artikuluan ezarritakoa) oinarri harturik.

Horrela, langileen sindikatuek informazioa emanen dute informazio-aitorpen honetan agertzeko baimena eman duten afiliatuen gainean. Alderdi politikoek, jasotako dohaintzen gainean dagoeneko ematen duten informazioaz gain, afiliazio-kuoten eta jasotako ekarpenen berri emanen dute, betiere afiliatuek edo dohaintza edo ekarpenen bat eman dutenek informazio-aitorpen honetan agertzeko baimena eman badute. Halaber, profesionalen elkargoek haien elkargokideek emandako ekarpenen berri emanen dute. Informazioaren eskakizun berri honen helburua da pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan kasuan kasuko kenkariak aplikatzea.

Kontuan harturik eman behar den informazio berri hori jasotako ekarpenen eta dohaintzen eta egindako erabileren informazio-aitorpenean (182 eredua) eman beharrekoaren antzekoa dela, informazio-aitorpenen eredu berriak ez sortzeko, komenigarritzat jo da aitorpen eredu hori erabiltzea sindikatu, alderdi politiko eta elkargo profesionalen informazio berria emateko. Hortaz, informazio hori sartzeko eredu berri bat onetsi behar da. Hori horrela, foru agindu honen bidez, legezko eta erregelamenduzko xedapenei egokituriko aitorpen eredu bat onesten da, 182 eredua hain zuzen, eta orain arte indarra zuen eredua, abenduaren 5eko 415/2007 Foru Aginduaren bidez onetsia, baliogabetzen da.

Halaber, 182 eredua aurkeztera beharturik egonen dira, orain arte bezala, emaileari pertsona fisikoaren errentaren gaineko zergan kenkarirako eskubidea ematen dioten dohaintzak jasotzen dituzten entitateak, baita sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboengandik jasotzen dituzten entitateak ere, emaileak zerga horren zerga-oinarrian kenkaria egiteko modukoak direnean, Fundazioen eta babes jardueren tributu araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz. 182 eredua aurkeztu beharko dute, orobat, emaileari ez-egoiliarren errentaren gaineko zergan kenkarirako eskubidea ematen dioten dohaintzak jasotzen dituzten entitateek, zergaren araudian ezarritakoari jarraikiz. Eredu honen bidez informazioa emateko betebeharra betetzen jarraituko dute, halaber, Desgaitasuna duten pertsonen ondarea babesteari eta Kode Zibila, Prozedura Zibilaren Legea eta helburu hori duen tributu araubidea aldatzeari buruzko azaroaren 18ko 41/2003 Legeak arautzen duen ondare babestu baten titularrek eta, haiek ezgai direnean, ondare horien administratzaileek, urte natural bakoitzean informazioa bidaliz jasotako ekarpenei eta egindako erabilerei buruz.

Eredua aurkezteko modua Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren uztailaren 3ko 132/2009 Foru Aginduan araututakoa izanen da. Foru agindu horren bidez, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak, urteko aitorpen-laburpenak, informazio-aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko araudiak eskatutako beste agiri batzuk baliabide telematikoen bidez eta ordenagailuz irakurtzeko euskarriaren bidez aurkeztera behartzen duten kasuak arautu ziren.

182 eredua onesteko eskumena Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari dagokio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 62. artikuluan ezarritakoaren arabera. Hari dagokio, orobat, aitorpena aurkezteko modua eta tokia finkatzea eta ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrietan edo baliabide telematikoen bidez aurkezteko prozedura eta baldintzak ezartzea.

Horrenbertzez,

AGINDU DUT:

1. artikulua. 182 eredua onestea.

1. Jasotako ekarpenei eta dohaintzei eta egindako erabilerei buruzko informazio-aitorpena egiteko 182 eredua onesten da, foru agindu honen I. eranskinean azaltzen dena.

2. 182 ereduaren aurkezpena, foru agindu honen 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, bide hauetako bat erabiliz eginen da:

a) Paper inprimatuan, foru agindu honen I. eranskineko ereduaren arabera. Dokumentu hauek biltzen ditu:

1.-Laburpen-orria, bi ale dituena, bata Administrazioarentzat eta bestea interesdunarentzat.

2.-Barneko orriak, aitortuen zerrenda azalduko dutenak; bi ale izanen dituzte, bata Administrazioarentzat eta bestea interesdunarentzat.

b) Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian, foru agindu honen II. eranskinean ezarri diren erregistro diseinuen arabera.

c) Telematika bidez, Internet erabiliz, foru agindu honen 7. eta 8. artikuluetan ezarritako baldintza orokorrei eta prozedurari jarraikiz.

2. artikulua. 182 eredua aurkeztera behartuta daudenak.

Informazio-aitorpen hau aurkeztu behar dute honako hauek:

a) Helbide fiskala Nafarroan izanik, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergan edo sozietateen gaineko zergan kenkarirako eskubidea ematen duten dohaintzak jaso dituzten entitateak, betiere entitate horiek dohaintza horien ziurtagiria egin badute.

b) Helbide fiskala Nafarroan izanik, Fundazioen eta babes-jardueren tributu araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legean aurreikusitako kenkariak (zerga-oinarrian kengarriak badira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 55.6 artikuluan ezarritakoaren arabera) dagozkien dohaintzak jasotzen dituzten alderdi politikoak, baita afiliazio-kuotak eta ekarpenak jasotzen dituztenak, betiere afiliatuek edo dohaintza edo ekarpenen bat eman dutenek informazio-aitorpen honetan agertzeko baimena eman badute.

c) Desgaitasuna duten pertsonen ondarea babesteari eta Kode Zibila, Prozedura Zibilaren Legea eta helburu hori duen zerga araudia aldatzeari buruzko azaroaren 18ko 41/2003 Legeak araututako ondare babestuen titularrak, titular horiek helbide fiskala Nafarroan baldin badute, eta, titularrak ezgai direnean, ondare horien administratzaileak, jasotako ekarpenei eta egindako erabilerei buruz.

d) Langileen sindikatuak, informazio-aitorpen honetan agertzeko baimena eman duten afiliatuen gainean, langileen sindikatuei ordaindutako afiliazio-kuotek ematen dutenei kenkaria egiteko. Kenkari hori Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 18. artikuluan ezarrita dago.

e) Profesionalen elkargoek, haien elkargokideek emandako ekarpenak jasotzen badituzte eta ekarpen horiek kengarriak badira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 18. artikuluan ezarritakoaren arabera.

3. artikulua. Aitorpenaren xedea eta edukia.

1. Dohaintzen informazio-aitorpenean, dohaintzak jasotzen dituzten entitateek, ereduan dauden zehaztapenei jarraikiz, nork bere identifikazio datuez gain, Fundazioen eta Babes Jardueren zerga araubidea arautzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legean kenkarietarako ezarritako araubidepean dauden ala ez adieraziko dute, bai eta emaileei buruzko ondoko datu hauek ere:

a) Izen-deiturak edo, bidezkoa denean, sozietatearen izena.

b) Identifikazio fiskaleko zenbakia.

c) Dohaintzaren zenbatekoa edo balorazioa.

d) Urte naturalean deuseztatutako dohaintzen berri, horrelakorik baldin badago.

2. Desgaitasuna duten pertsonen ondarea babesteari eta Kode Zibila, Prozedura Zibilaren Legea eta helburu hori duen zerga araudia aldatzeari buruzko azaroaren 18ko 41/2003 Legeak araututako ondare babestuen titularrek eta, haiek ezgai direnean, ondare horien administratzaileek, beren izen-deiturez gainera, honako informazio hau adierazi behar dute:

a) Ekarpen-egileen eta egindako erabileren onuradunen izen-deiturak eta identifikazio fiskala.

b) Urte naturalean jasotako ekarpenen eta egindako erabileren mota, zenbatekoa eta identifikazioa.

3. Aurreko atalean aipatutako ondare babestuen titularrek edo, hala badagokio, ondare horien administratzaileek, 182 ereduaren arabera aurkezten duten lehenbiziko informazio-aitorpenarekin batera, ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, behar bezala beteak:

a) Ondare babestuaren eraketari dagokion eskritura publikoaren kopia bat, hasieran osatu zuten ondasun eta eskubideen zerrenda ageri duena.

b) Ondare babestua eratu zenetik lehenbiziko aitorpen hau aurkeztu bitarte jasotako ekarpenen eta egindako erabileren zerrenda zehaztua.

4. Langileen sindikatuek, nork bere identifikazio datuez gain, honako datu hauek adierazi behar dituzte haien afiliatuen gainean:

a) Izen-deiturak.

b) Identifikazio fiskaleko zenbakia.

c) Urtean pagatutako sindikatu-kuota, betiere kengarria bada Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 18. artikuluan ezarritakoaren arabera.

5. Alderdi politikoek, nork bere identifikazio datuez gain, honako informazio hau adierazi behar dute haien afiliatuen edo dohaintza edo ekarpenen bat eman diotenen gainean, kasuan kasu:

a) Izen-deiturak edo, bidezkoa denean, sozietatearen izena.

b) Identifikazio fiskaleko zenbakia.

c) Dohaintzaren zenbatekoa edo balorazioa.

d) Urtean pagatutako afiliazio-kuota edo emandako ekarpena.

e) Urte naturalean deuseztatutako dohaintzen gaineko informazioa, horrelakorik badago.

6. Profesionalen elkargoek, nork bere identifikazio datuez gain, honako informazio hau adierazi behar dute haien elkargokideen gainean:

a) Izen-deiturak.

b) Identifikazio fiskaleko zenbakia.

c) Urtean pagatutako lanbide-kuota, betiere kengarria bada Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 18. artikuluan ezarritakoaren arabera.

4. artikulua. 182 eredua aurkezteko tokia eta epea.

182 eredua Nafarroako Zerga Ogasunaren edozein bulegotan aurkeztuko da, urte bakoitzeko urtarrilean, aurreko urte naturalean jasotako ekarpenei eta dohaintzei edo egindako erabilerei dagokienez, baita sindikatuei pagatutako afiliazio-kuotei, alderdi politikoei emandako dohaintzei, afiliazio-kuotei eta ekarpenei eta profesionalen elkargoei pagatutako lanbide-kuotei dagokienez ere.

5. artikulua. 182 eredua aurkezteko moduak.

182 eredua honela aurkezten ahalko da:

1. Telematika bidez, Internet erabiliz; bide hori nahitaezkoa izanen da Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren uztailaren 3ko 132/2009 Foru Aginduan ezarritako kasuetan. Foru agindu horren bidez, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak, urteko aitorpen-laburpenak, informazio-aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko araudiak eskatutako beste agiri batzuk baliabide telematikoen bidez eta ordenagailuz irakurtzeko euskarriaren bidez aurkeztera behartzen duten kasuak arautzen dira.

2. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian, zerrendan 12.000 erregistro edo gehiago daudenean, 132/2009 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat. Kasu horietan nahitaezkoa izanen da aurkezpena modu honetan egitea.

3. Paper inprimatuan, telematika bidez edo ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian aurkeztea nahitaezkoa ez den kasuetan, aurreko 1. eta 2. atalekin bat.

6. artikulua. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrien identifikazioa eta horiek aurkezteko modua.

1. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian banakako aitorpena aurkezten bada, aitortzaileak honako dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu:

a) 182 ereduaren laburpen-orriaren bi aleak, bata Administrazioarentzat eta bestea interesdunarentzat. Ale horietako bakoitza behar bezala sinatuta egonen da, eta behar den lekuetan aditzera emanen dira sinatzailea nor den eta laburpen-orrian eskatzen diren gainerako datuak.

Horiek jasotzen dituen bulegoak zigilua jarri ondoren, aitortzaileak beretzat hartuko du 182 ereduko laburpen-orriaren interesdunarentzako alea, eta horrek han aurkeztu izanaren frogagiri balioa izanen du.

b) Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriak etiketa bat izanen du erantsita kanpoko aldean, eta hartan honako datu hauek adierazi beharko dira, hurrenkera honetantxe:

1.-Ekitaldia.

2.-Aurkezteko eredua: 182.

3.-Aitortzailearen Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ).

4.-Aitortzailearen deiturak eta izena, edo sozietatearen izena.

5.-Aitortzailearen helbidea, udalerria eta posta kodea.

6.-Harremanetarako pertsonaren deiturak eta izena.

7.-Pertsona horren telefonoa eta luzapena.

8.-Erregistroen kopurua, guztira.

Datu horiek adierazteko aski izanen da bakoitza aurreko zerrendaren arabera dagokion ordinalaren ondoren jartzea.

Artxiboak ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarri bat baino gehiago baldin badu, denek etiketa bana izanen dute dagokien zenbaki-segida jarrita: 1/n, 2/n etab.; "n" izanik euskarrien kopuru osoa. Bigarren eta hurrengo bolumenetako etiketan, aurreko 1., 2., 3. eta 4. ordinaletan eskatutako datuak besterik ez da jaso beharko.

2. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian aitorpenak kolektiboki aurkezten badira, pertsona edo entitate aurkezleak dokumentu hauek eraman behar ditu:

a) Aurkeztu dituenari dagokion laburpen orriaren bi aleak, Administrazioarentzakoa eta interesdunarentzakoa, 182 ereduarenak, behar bezala sinatuak. Ale horietan ondoko datu hauek agertu beharko dira, dagokien lekuan: aurkezten duen pertsonaren edo entitatearen identifikazio datuak, aitortzaileak guztira zenbat diren, emaile gisa zerrendan agertzen diren pertsona edo entitateak guztira zenbat diren, hala nola zein ekitaldi den eta zein aurkezpen mota den.

Horiek jasotzen dituen bulegoak zigilua jarri ondoren, aurkezleak beretzat hartuko du laburpen-orriaren interesdunarentzako alea, eta horrek han aurkeztu izanaren frogagiri balioa izanen du.

b) 182 ereduko laburpen-orrien bi aleak, bata Administrazioarentzat eta bestea interesdunarentzat, aitortzaile guzti-guztiei dagozkienak, behar bezala sinatuak eta beteak.

Ale bakoitzak aitortzaile horiek identifikatzeko datuak behar bezala beterik izan behar ditu.

Horiek jasotzen dituen bulegoak zigilua jarri ondoren, aitortzaileei dagozkien laburpen-orrien interesdunarentzako aleak aurkezleak hartuko ditu. Hala ere, aurkezten diren laburpen-orrien kopuruaren ondorioz komeni baldin bada, eta agirien bilketa arintzearren, zigilatutako aleak aurkezpena egin ondorengo egunen batean hartzen ahalko ditu aurkezleak, eta hori dagokion unean jakinaraziko zaio.

c) Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriak etiketa bat izanen du erantsita kanpoko aldean, eta hartan aurkezlearen honako datu hauek adierazi beharko dira, hurrenkera honetantxe:

1.-Ekitaldia.

2.-Aurkezteko eredua: 182.

3.-Aurkezlearen Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ).

4.-Aurkezlearen deiturak eta izena, edo sozietatearen izena.

5.-Aurkezlearen helbidea, udalerria eta posta kodea.

6.-Harremanetarako pertsonaren deiturak eta izena.

7.-Pertsona horren telefonoa eta luzapena.

8.-Artxibo osoko erregistroen kopurua, guztira.

9.-Aurkeztutako aitortzaileen kopurua, guztira.

10.-Zerrendatutako aitortuen kopuru osoa.

Datu horiek adierazteko aski izanen da bakoitza aurreko zerrendaren arabera dagokion ordinalaren ondoren jartzea.

Artxiboak ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarri bat baino gehiago baldin badu, denek etiketa bana izanen dute zenbaki-segida jarrita: 1/n, 2/n etab.; "n" izanik euskarrien kopuru osoa. Bigarren eta hurrengo bolumenetako etiketan, aurreko 1., 2., 3. eta 4. ordinaletan eskatutako datuak besterik ez da jaso beharko.

3. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrien jasotze guztiak behin-behinekoak izanen dira, eta prozesatu eta egiaztatu zain geratuko dira. Foru agindu honetan ezarri diren diseinu eta zehaztapenen araberakoak ez direnean, edo haietako informazioa ikusterik ez badago, aitortzaileari eskatuko zaio hamar egun baliodunean zuzen dezala aurkeztutako euskarri informatikoak duen akatsa. Epe hori iragan eta oraindik ere zerbaitek eragozten badio Zerga Administrazioari eskatu dituen datuak ikustea, urteko aitorpena aurkeztu gabekotzat joko da, horrek dakartzan ondorio guztiekin, eta hala emanen zaio aditzera, arrazoien gainean, tributudunari.

4. Segurtasun arrazoiengatik, ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriak ez dira itzuliko, salbu eta espresuki eskatzen bada; halakoetan ezabaturik itzuliko dira edo antzeko batzuk emanen.

7. artikulua. 182 ereduari dagozkion aitorpenen Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak.

1. 182 ereduari dagozkion aitorpenen aurkezpen telematikoa baldintza hauei jarraikiz eginen da:

a) Aitortzaileak identifikazio fiskaleko zenbakia eduki beharko du.

b) Aitortzaileak ziurtagiri elektronikoa eduki beharko du, Nafarroako Zerga Ogasunak onartua, Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuan ezarrita dagoenari jarraikiz.

Baimenduta dauden ziurtagiri elektronikoak eta ziurtapen zerbitzuak dagokien atalean aipatzen dira; hartara, Interneteko http://www.hacienda.navarra.es helbidetik iristen ahal da.

c) Aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko beste dokumentu batzuk hirugarren pertsonen izenean baliabide telematikoak erabiliz aurkezteko eta tributu zorren ordainketa baliabide telematikoak erabiliz tramitatzeko kanpo-lankidetzarako akordioa onesten duen ekainaren 29ko 130/2009 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat, aurkezleak, aitorpenak hirugarrenen izenean egiteko baimendutako pertsona edo entitate bat baldin bada, Nafarroako Zerga Ogasunak onartutako ziurtagiri elektronikoa, aurreko b) letran aipatzen dena, eduki beharko du.

d) Aitortzaileak edo, bidezkoa bada, aurkezle baimendunak igorri beharreko aitorpena jasotzen duen fitxategia lortzeko laguntza programa bat erabili beharko du aurretik, aurkezpen telematikoa egiteko prestatu den datu-orria erabili ezean. Laguntza programa hori Nafarroako Zerga Ogasunak 182 ereduko aitorpenetarako prestatu duena edo formatu bereko fitxategi bat sortzen duen beste bat izan daiteke.

Fitxategi horien edukia foru agindu honen II. eranskinean ezartzen diren erregistroen diseinuen araberakoa izanen da.

e) Aitortzaileek aurkezpen telematiko hori egiteko eskatzen diren arau teknikoak bete beharko dituzte. Arau horiek Nafarroako Zerga Ogasunaren web orrian daude ikusgai, Interneteko http://www.hacienda.navarra.es helbidean.

2. Telematika bidez igortzen diren aitorpenetan akats formalak agertzen direnean, sistemak berak emanen dio horren berri aitortzaileari akatsak azaltzeko mezuen bitartez, behar den zuzenketa egin dezan.

8. artikulua. 182 ereduari dagozkion aitorpenen Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko prozedura.

Aitorpenen Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko, bi prozedura hauetako bat erabiliko da:

1. Web-eko datu-orritik prozesu hau erabiliko da:

a) Nafarroako Ataritik, Ogasunarekin egiten diren izapideen atalean sartu.

b) Egin nahi den aitorpenaren eredua hautatu, eta aitorpena aurkeztu ahal izateko datu guztiak bete.

c) Aitorpena bete ondoren, igortzeko aukera erabili. Aitorpena egokia bada, sistemak balioztatuko du. Akatsik atzemanez gero, datu-orriaren bidez jakinaraziko da, eta haiek zuzendu arte ezin izanen da aitorpena aurkeztu. Aitorpena zuzen bete ondoren, sistemak jakinaraziko du aurkeztutako aitorpen bakoitzari esleitutako zenbakia eta, orobat, inprimatzeko aukera eskainiko du, frogagiri gisa erabiltzeko.

2. Nafarroako Zerga Ogasunak prestatutako laguntza programatik abiatuta, prozesu hau segitu beharko da:

a) Aitorpena bete laguntza programa erabiliz.

b) Aitorpena bete ondoren, balioztatu egin behar da, aurkeztu aurretik.

c) Aitorpena balioztatu ondoren, Interneten bidez igortzen ahalko da. Igorpen berean aitorpen bat baino gehiago sar daiteke, betiere eredu eta urte berekoak baldin badira.

d) Aitorpena igorri ondoren, sistemak erantzunen du, ordainagiri-zenbakia eta aurkezpenaren eguna eta ordua emanda. Bidalketa balioztatu eta prozesatu ondoren, haren emaitza laguntza programan eskura dauden loteen kontsultatik aztertzen ahalko da.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra.-Arauen indargabetzea.

1. Indarrik gabe uzten dira foru agindu honetan ezarritakoari kontra egiten dioten maila bereko edo baxuagoko xedapenak.

2. Zehazki, indarrik gabi uzten da, 182 ereduari dagokionez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren abenduaren 5eko 415/2007 Foru Agindua. Foru agindu horren bidez, jasotako ekarpenei eta dohaintzei eta egindako erabilerei buruzko informazio-aitorpena egiteko 182 eredua onetsi zen, baita informazio-aitorpen hori ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrietan aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak ere, Interneten bidez aurkezpen telematikoa egiteko baldintzak eta prozedura ezarri ziren eta aitorpena egiteko 184, 187, 188, 190, 193, 194, 196, 198 eta 345 ereduak aldatu ziren.

Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra eta, 2012ko informazioa jasoz, indarra hartutakoan aurkezten diren aitorpenei aplikatuko zaie lehenbizikoz.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 18an.-Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilaria, Lourdes Goicoechea Zubelzu.

I. ERANSKINA

F1300867_0.pdf

F1300867_1.pdf

II. ERANSKINA

182 eredua telematika bidez aurkezteko sortzen diren artxiboen eta eredu hori ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrien diseinu fisiko eta logikoak

A) Euskarrien ezaugarriak.

Dohaintzen, ekarpenen eta erabileren informazio-aitorpena aurkezteko erabiltzen diren euskarriek (182 eredua), ordenagailuz zuzenean irakurtzeko modukoek, ezaugarri hauek izanen dituzte:

Arau honen xede den informazioa aurkezteko erabiltzen diren ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriak honelakoak izanen dira:

-Mota: CD-R (Compact Disc Recordable) 12 cm-koa.

-Edukiera: 700 MB bitarte.

-ISO/IEC DIS 9660:1999 formatua, Joliet luzapenarekin edo hori gabe.

-Multisesiorik ez.

B) Diseinu logikoak.

Erregistroen deskripzioa.

Aitortzaile bakoitzarentzat bi erregistro mota izanen dira, lehen idazgunearen arabera bereizten direnak, irizpide hauen arabera:

-1. mota. Aitortzailearen erregistroa: identifikazio datuak eta aitorpenaren laburpen-orria. 1. motako erregistroaren diseinua, atal hauetan beretan eta foru agindu honetako eranskinean ageri direnetatik.

-2. mota. Aitortuaren erregistroa. 2. motako erregistroaren diseinua, atal hauetan beretan eta foru agindu honetako eranskinean ageri direnetatik.

Aurkezteko ordena erregistro motarena izanen da. 1. motako erregistro bakar bat egonen da eta 2. motakoen kasuan, aitorpenean zenbat aitortu diren, horrenbeste erregistro izanen dira.

Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerretara lerrokaturik eta eskuinean zuriuneak dituztela aurkeztuko dira, letra larriz, karaktere berezirik eta bokal azentudunik gabe.

Hizkuntzaren karaktere berezietarako ISO-8859-1 kodifikazioa erabiliko da. Hala, "Ñ" letrak ASCII 209 (Hex. D1) balioa izanen du eta "Ç" letrak (c larri hautsia) ASCII 199 (Hex. C7) balioa.

Zenbakizko eremu guztiak eskuinetara lerrokaturik eta ezkerretara zeroz beterik agertuko dira, zeinurik gabe eta paketatu gabe.

Eremu guztiek izanen dute edukia, eremuaren azalpenean kontrakoa zehazten ez bada. Ez badute, zenbakizko eremuak zeroz beteko dira, eta alfazenbakizkoetan eta alfabetikoetan, berriz, zuriuneak utziko dira.

Aurkezpena kolektiboki egiten denean (aitortzaile bat baino gehiago artxibo berean), euskarriaren lehen erregistro gisa zero motako erregistro bat aurkeztuko da (aurkezlearen erregistroa), atal honetan jarraian, B letran, azaltzen den zero motako erregistroaren diseinuari jarraikiz. Horretan sartuko dira aurkezpenaren erantzulea den pertsonaren edo entitatearen datuak, eta hala eginen da, nahiz eta pertsona edo entitate hori euskarrian aitortzaile moduan ere aurkeztu. Jarraian ipiniko dira lehen aitortzailearen datuak (1. motako erregistroa), eta, ondoren, aitortuak (2. mota); gero, hurrengo aitortzailearen datuak, eta, ondoren, aitortuak; eta horrela hurrenez hurren.

Fitxategiko lehen erregistroak (0. mota aitorpena kolektiboki aurkezten denean edo 1. mota banaka aurkezten denean) 13 karaktereko eremua izanen du, 238. idazgunearen eta 250.aren artean, zigilu elektronikoa jartzeko. Nafarroako Zerga Ogasunak ematen dituen programa ofizialen bidez bakarrik jarriko da zigilu hori. Bestelako edozein kasutan zuriuneak utziko dira.

182. EREDUA

A. 0. MOTAKO ERREGISTROA. Aurkezpen kolektiboa

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

Konstantea: '0' (zero).

2-4.

Zenbakizkoa

AURKEZTEKO EREDUA.

Konstantea: '182'.

5-8.

Zenbakizkoa

EKITALDIA.

Euskarrian sartutako aitorpenen zerga ekitaldiari dagozkion lau zifrak.

9-17

Alfazenbakizkoa

AURKEZLEAREN IFZ.

Aurkezlearen IFZ jarriko da.

Eremu hau eskuinetik lerrokaturik egonen da, azken idazgunea kontrol karakterea izanen da eta ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira, Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio fiskaleko zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz.

18-57

Alfazenbakizkoa

AURKEZLEAREN ABIZENAK ETA IZENA EDO SOZIETATEAREN IZENA.

1. motako erregistroan aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da.

58-109

Alfazenbakizkoa

AURKEZLEAREN HELBIDEA.

Eremu hau beste bederatzitan banatuta dago:

58-59

SG: bide publikoaren siglak.

60-79

BIDE PUBLIKOA: bide publikoaren izena. Alfabetikoa izan behar du eta, beraz, izenean zenbakiak izanez gero letraz jarriko dira (adibidez: maiatzaren 2a maiatzaren bia izanen da). Errepidea baldin bada, km laburdurarekin bukatuko da.

80-84

ZENBAKIA: etxearen zenbakia edo kilometro puntua (dezimalik gabe). Zenbakizkoa eta bost idazgunekoa izan behar du.

85-86

ESKAILERA.

87-88

SOLAIRUA.

89-90

ATEA.

91-95

POSTA KODEA: aurkezlearen helbideari dagokiona. Zenbakizkoa eta bost idazgunekoa izan behar du.

96-107

UDALERRIA: hamabi idazgune hartzen ditu. Izenak hamabi karaktere baino gehiago baldin baditu, lehenengo hamabiak jarriko dira, artikulurik eta preposiziorik gabe.

108-109

PROBINTZIAREN KODEA: aitortuaren erregistroaren (2. mota) "PROBINTZIAREN KODEA" eremurako erabilitako irizpide berari jarraikiz beteko da. Zenbakizkoa.

110-114

Zenbakizkoa

AITORTZAILEAK, GUZTIRA.

Euskarri kolektiboan sartutako pertsona edo entitate aitortzaile guztien kopurua adieraziko da. (Grabatutako 1. motako erregistroen kopurua).

115-123

Zenbakizkoa

AITORTUEN ERREGISTROAK, GUZTIRA.

Euskarri kolektiboan sartutako aitortu guztien kopurua jarriko da. Kopuru horrek bat etorri behar du 1. motako erregistroetako 136tik 144ra bitarteko idazguneetan ematen diren kopuruekin, euskarrian sartutako aitortzaileei dagozkien erregistroekin alegia (grabatutako 2. motako erregistroen kopurua).

124

Alfabetikoa

EUSKARRI MOTA.

Gako hauetako bat emanen da:

'C':

Informazioa CD-R batean (Compact Disc Recordable) aurkezten bada.

'T':

Transmisio telematikoa.

125-173

Alfazenbakizkoa

HARREMANETARAKO PERTSONA.

Harremanetarako pertsonaren datuak. Eremu hau bitan banatzen da:

125-133

TELEFONOA: zenbakizko eremua, bederatzi idazgunekoa.

134-173

IZEN-DEITURAK: 1. motako erregistroan aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da.

174-237

ZURIUNEAK.

238-250

Alfazenbakizkoa

ZIGILU ELEKTRONIKOA.

Aurkezpen kolektiboetan zigilu elektronikoa jartzeko eremua. Nafarroako Zerga Ogasunak ematen dituen programa ofizialek soilik beteko dute. Bestelako edozein kasutan zuriuneak utziko dira.

* Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

* Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuetan eta eremu alfabetikoetan zuriuneak utziko dira.

* Eremu zenbakizko guztiak eskuinetara egokiturik eta ezkerretara zeroz beterik.

* Eremu alfazenbakizko guztiak eta alfabetiko guztiak ezkerretara egokiturik eta eskuinetara zuriunez beterik, letra larrietan, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta ez den besterik agintzen eremuaren deskripzioan.

182. EREDUA

B. 1. MOTAKO ERREGISTROA. Aitortzailearen erregistroa

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

Konstantea: '1' (bat).

2-4.

Zenbakizkoa

AITORPEN EREDUA.

Konstantea: '182'.

5-8.

Zenbakizkoa

EKITALDIA.

Aitorpenaren zerga ekitaldiari dagozkion lau zifrak.

9-17

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN IFZ.

Aitortzailearen IFZ adieraziko da.

Eremu hau eskuinetik lerrokaturik egonen da, azken idazgunea kontrol karakterea izanen da eta ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira, Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio fiskaleko zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz.

18-57

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN IZENA.

Entitatearen izen osoa jasoko da, anagramarik gabe.

Eremu honetan inolaz ere ez da izen komertzialik adieraziko.

58

Alfabetikoa

EUSKARRI MOTA.

Gako hauetako bat emanen da:

'C':

Informazioa CD-R batean (Compact Disc Recordable) aurkezten bada.

'T':

Transmisio telematikoa.

59-107

Alfazenbakizkoa

HARREMANETARAKO PERTSONA.

Harremanetarako pertsonaren datuak.

Eremu hau honela banatzen da:

59-67

TELEFONOA: zenbakizkoa, 9 idazgunekoa.

68-107

IZEN-DEITURAK: lehenengo deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat eta izen osoa, nahitaez hurrenkera horretan.

108-120

Zenbakizkoa

AITORPENAREN FROGAGIRIAREN ZENBAKIA.

Aitorpenari dagokion frogagiriaren zenbakia adieraziko da.

121-122

Alfabetikoa

AITORPEN OSAGARRIA EDO ORDEZKOA.

Salbuespenez, aitorpen bat bigarren aldiz edo ondoren aurkezten bada, eremu hauetako bat bete beharko da nahitaez:

121

AITORPEN OSAGARRIA.

"C" bat jarriko da, aitorpen hau aurkeztearen helburua baldin bada ekitaldi berean aurkezturiko beste aitorpen batean agertu behar baina agertu ez ziren aitortuen erregistroak adieraztea.

122

ORDEZKO AITORPENA.

"S" bat jarriko da, aitorpen hau aurkeztearen helburua baldin bada ekitaldi bereko aurreko aitorpen bat, datu okerrak edo desegokiak dituena, osorik baliogabetu eta ordeztea. Ordezko aitorpen batek aurreko aitorpen bakar bat baizik ez dezake baliogabetu.

123-135

Zenbakizkoa

AURREKO AITORPENAREN FROGAGIRIAREN ZENBAKIA.

"ORDEZKO AITORPENA" eremuan "S" jarri bada soilik, ordezten duen aitorpenari dagokion frogagiriaren zenbakia idatziko da.

Beste edozein kasutan ZEROZ beteko da.

136-144

Zenbakizkoa

AITORTUEN ERREGISTROAK, GUZTIRA.

Aitortzaileari dagokion euskarrian ageri diren aitortuen erregistro guztien kopurua jarri beharko da. (2. motako erregistroen kopurua).

145-159

Zenbakizkoa

DOHAINTZEN, EKARPENEN EDO ERABILEREN ZENBATEKOA ETA/EDO BALORAZIOA.

Hamartarren komarik gabe idatziko da aitortuen erregistroei dagozkien "Jasotako dohaintzen, ekarpenen edo erabileren diru kopuruen zenbatekoa" eremuetan (2. motako erregistroetako 84-96 idazguneak) jasotako zenbatekoen batura osoa, Deuseztapen Gakoa markatua duten dohaintzetan izan ezik.

Eremu hau bitan banatzen da:

145-157

Dohaintzen, ekarpenen edo erabileren kopuruaren osoko zenbakien zatia; halakorik ez badu, zeroz beteko da.

158-159

Dohaintzen, ekarpenen edo erabileren kopuruaren zati hamartarra; halakorik ez badu, zeroz beteko da.

160

Zenbakizkoa

AITORTZAILEAREN IZAERA.

Aitortzailearen izaera adierazten duen digitua jarriko da, zerrenda honen arabera:

1

Fundazioen eta babes-jardueren tributu araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legean ezarritako kenkarien araubideari loturiko entitatea.

2

Legez ezagututako fundazioa, kontuak dagokion babesgoaren organoari ematen dizkiona, edo onura publikoko elkartea, bata zein bestea aurreko atalean sarturik ez badaude.

3

Desgaitasuna duten pertsonen ondarea babesteari eta Kode Zibila, Prozedura Zibilaren Legea eta helburu hori duen tributu araubidea aldatzeari buruzko azaroaren 18ko 41/2003 Legeak arautzen duen ondare babestu baten titularra edo administratzailea.

4

Langileen sindikatua.

5

Alderdi politikoa.

6

Profesionalen elkargoa.

161-169

Alfazenbakizkoa

ONDARE BABESTUAREN TITULARRAREN IFZ.

Aitortzailea administratzailea denean, eremu honetan ondare babestuaren titularraren IFZ jasoko da.

Eremu hau eskuinetik lerrokaturik egonen da, azken idazgunea kontrol karakterea izanen da eta ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira, Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio fiskaleko zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz.

170-209

Alfazenbakizkoa

ONDARE BABESTUAREN TITULARRAREN DEITURAK ETA IZENA.

Aitortzailea administratzailea denean, eremu honetan hauexek jasoko dira: ondare babestuaren titularraren lehenengo abizena, zuriune bat, bigarren abizena, zuriune bat eta izena osorik.

210-237

ZURIUNEAK.

238-250

Alfazenbakizkoa

ZIGILU ELEKTRONIKOA.

Banakako aurkezpenetan zigilu elektronikoa jartzeko eremua. Nafarroako Zerga Ogasunak ematen dituen programa ofizialek soilik beteko dute. Bestelako edozein kasutan zuriuneak utziko dira.

* Zenbateko guztiak positiboak izanen dira.

* Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

* Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuetan eta eremu alfabetikoetan zuriuneak utziko dira.

* Eremu zenbakizko guztiak eskuinetara egokiturik eta ezkerretara zeroz beterik.

* Eremu alfazenbakizko guztiak eta alfabetiko guztiak ezkerretara egokiturik eta eskuinetara zuriunez beterik, letra larrietan, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta ez den besterik agintzen eremuaren deskripzioan.

182. EREDUA

C. 2. MOTAKO ERREGISTROA. Aitortuaren erregistroa

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

Konstantea: '2' (bi).

2-4.

Zenbakizkoa

AITORPEN EREDUA.

Konstantea: '182'.

5-8.

Zenbakizkoa

EKITALDIA.

1. motako erregistroak idazgune hauexetan duen edukia idatzi.

9-17

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN IFZ.

1. motako erregistroak idazgune hauexetan duen edukia idatzi.

18-26

Alfazenbakizkoa

AITORTUAREN IFZ.

Pertsona fisikoa bada, aitortuaren IFZ jarriko da, Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio fiskaleko zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz.

Aitortua pertsona juridikoa edo errenta egozpenaren araubidea duen entitatea bada (ondasun-erkidegoa, sozietate zibila, jaso gabeko jarauntsia etab.), haren IFZ jasoko da.

Adingabe edo ezgaituen identifikazioan azalduko dira bai adingabearen edo ezgaituaren datuak, identifikazio fiskaleko zenbakia barne, bai legezko ordezkariaren datuak.

Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

27-35

Alfazenbakizkoa

LEGEZKO ORDEZKARIAREN IFZ.

Hartzailea adingabea bada, eremu honetan haren legezko ordezkariaren identifikazio fiskaleko zenbakia (aita, ama edo tutorearena) adieraziko da.

Beste edozein kasutan zuriuneak utziko dira eremu honen edukian.

Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

36-75

Alfazenbakizkoa

AITORTUAREN DEITURAK ETA IZENA EDO SOZIETATEAREN IZENA.

Pertsona fisikoa bada, lehen deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat, eta izen osoa emanen dira, hurrenkera horretantxe.

Aitortua adingabea bada, haren izen-abizenak jarriko dira eremu honetan.

Pertsona juridikoen eta errenta-egozpenaren araubidea duten entitateen kasuan, sozietatearen izena osorik jasoko da, anagramarik gabe.

76-77

Zenbakizkoa

PROBINTZIAREN KODEA.

Emaileak helbidea duen probintziari edo, hala bada, hiri autonomoari dagozkion bi digituak jasoko dira, zerrenda honen arabera. Emailea Espainian establezimendu iraunkorrik ez duen ez-egoiliar bat baldin bada, probintziaren kode gisa 99 jarriko da.

ARABA

01

ALBACETE

02

ALACANT

03

ALMERIA

04

ASTURIAS

33

AVILA

05

BADAJOZ

06

BARTZELONA

08

BURGOS

09

CACERES

10

CADIZ

11

KANTABRIA

39

CASTELLÓ

12

CEUTA

51

CIUDAD REAL

13

KORDOBA

14

CORUÑA

15

CUENCA

16

GIRONA

17

GRANADA

18

GUADALAJARA

19

GIPUZKOA

20

HUELVA

21

HUESCA

22

BALEARRAK

07

JAEN

23

LEON

24

LLEIDA

25

LUGO

27

MADRIL

28

MALAGA

29

MELILLA

52

MURTZIA

30

NAFARROA

31

OURENSE

32

PALENTZIA

34

LAS PALMAS

35

PONTEVEDRA

36

ERRIOXA

26

SALAMANCA

37

S.K. TENERIFEKOA

38

SEGOVIA

40

SEVILLA

41

SORIA

42

TARRAGONA

43

TERUEL

44

TOLEDO

45

VALENTZIA

46

VALLADOLID

47

BIZKAIA

48

ZAMORA

49

ZARAGOZA

50

EZ-EGOILIARRAK

99

78

Alfabetikoa

GAKOA.

Hurrengo xehetasun honen arabera bidezkoa dena adieraziko da:

A

Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko Legean babes-ekintzei begira lehentasunez ezarritako jardueren edo programen barruan sarturik ez dauden dohaintzak.

B

Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko Legean babes-ekintzei begira lehentasunez ezarritako jardueren edo programen barruan sarturik dauden dohaintzak.

Ondare babestuentzako ekarpenak edo erabilerak direnean, bi gako hauetako bat zehaztu beharko da:

C

Desgaitasuna duenaren ondareari egindako ekarpena.

D

Desgaitasuna duenaren ondarearen erabilera.

F

Kuota sindikala.

G

Alderdi politikoei emandako afiliazio-kuotak eta ekarpenak, zerga-oinarrian kengarriak badira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 55.6 artikuluan ezarritakoaren arabera.

H

Alderdi politikoei emandako dohaintzak, kuotan kengarriak badira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 62.4 artikuluan ezarritakoaren arabera.

I

Profesionalen elkargoaren kuota.

79-83

Zenbakizkoa

KENKARIAREN %.

1. motako erregistroko "AITORTZAILEAREN IZAERA" (160 idazgunea) eremuan jasotzen denean aitortzailearen izaera adierazten duen zenbakia (1 edo 2), egindako dohaintzei aplikatu beharreko kenkariaren ehunekoa jarriko da. Gainerako gakoak zuriunez beteko dira.

Eremu hau bitan banatuta dago:

79-81

OSOA. Zenbakizkoa. Portzentajearen osoko zatia jarriko da (ez badu, zeroak jarri).

82-83

HAMARTARRA. Zenbakizkoa. Portzentajearen zati hamartarra jarriko da (ez badu, zeroak jarri).

84-96

Zenbakizkoa

DOHAINTZAREN, EKARPENAREN EDO ERABILERAREN ZENBATEKOA ETA/EDO BALORAZIOA.

Urtean jasotako dohaintza, ekarpena edo erabilera diruzkoa izan bada, haren zenbatekoa jarriko da, kenkariaren ehuneko bera dutenak batuz, zeinurik eta koma hamartarrik gabe.

Espezietan emandako dohaintzen, ekarpenen edo erabileren aitorpena egiten duen entitatea 10/1996 Foru Legean kenkarietarako aurreikusitako araubidepean baldin badago, dohaintzaren edo ekarpenaren balorazioa jarriko da, aipatu foru legearen 34. eta 38. artikuluetako arauei jarraikiz zehazturik.

Emaile baten dohaintzei kenkariaren ehuneko desberdinak aplikatzen baldin bazaizkie, aitortuen erregistro independenteak beteko dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

84-94

Dohaintzaren, ekarpenaren edo erabileraren zenbatekoaren osoko zatia; halakorik ez badu, zeroz beteko da.

95-96

Dohaintzaren, ekarpenaren edo erabileraren zenbatekoaren zati hamartarra; halakorik ez badu, zeroz beteko da.

97

Alfabetikoa

ESPEZIETAN EGINDAKO DOHAINTZA, EKARPENA EDO ERABILERA.

Dohaintza, ekarpena edo erabilera espezietan jaso baldin bada, ''X'' bat jarriko da. Bestelako edozein kasutan eremu hau zuriz beteko da.

Aldi berean, aitortu beraren dohaintza, ekarpen eta erabileren artean diruzkoak zein gauzazkoak daudenean, horietako bakoitza aitortuen erregistro bereizietan jarriko da.

98-99

Zenbakizkoa

AUTONOMIA ERKIDEGOKO KENKARIA.

1. motako erregistroko "AITORTZAILEAREN IZAERA" (160 idazgunea) eremuan jasotzen denean aitortzailearen izaera adierazten duen zenbakia (1, 2, 4, 5 edo 6), dohaintzak pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan autonomia erkidegoek onetsitako kenkariren bat aplikatzeko eskubidea sor badezake, dagokion autonomia erkidegoaren gakoa jarriko da, ondoko zerrenda honen arabera:

ANDALUZIA

01

ARAGOI

02

ASTURIAS

03

BALEARRAK

04

KANARIAK

05

KANTABRIA

06

GAZTELA-MANTXA

07

GAZTELA ETA LEON

08

KATALUNIA

09

EXTREMADURA

10

GALIZIA

11

MADRIL

12

MURTZIAKO ESKUALDEA

13

ERRIOXA

16

VALENTZIAKO ERKIDEGOA

17

Gainerakoetan, zuriunez beteko da.

100-104

Zenbakizkoa

AUTONOMIA ERKIDEGOKO KENKARIAREN %.

Aurreko eremua ("AUTONOMIA ERKIDEGOKO KENKARIA") bete bada, kenkariaren ehunekoa autonomia erkidegoak onetsitako PFEZren kuota osoan adieraziko da. Bestela, zeroz beteko da.

Eremu hau bitan banatzen da:

100-102

OSOA. Zenbakizkoa. Portzentajearen osoko zatia jarriko da (ez badu, zeroak jarri).

103-104

HAMARTARRA. Zenbakizkoa. Portzentajearen zati hamartarra jarriko da (ez badu, zeroak jarri).

105

Alfabetikoa

AITORTUAREN IZAERA.

A edo B gakoetarako, aitortuaren izaera jarriko da, ondoko gako hauen arabera:

Gakoa

Deskripzioa.

F

Pertsona fisikoa.

J

Pertsona juridikoa.

E

Errenta esleipeneko araubideko entitatea.

Gainerako gakoak zuriunez beteko dira.

106

Alfabetikoa

DEUSEZTAPENA.

A, B edo H gakoetarako, entitate aitortzailea Fundazioen eta babes-jardueren tributu araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legean kenkarietarako ezarritako araubideaz baliatzen baldin bada, eta ekitaldian aurreko urteetan kenkarirako eskubidea izan duen dohaintza bat deuseztatzen bada, eremu honetan X bat jarriko da, baita deuseztatutako dohaintzaren gainerako datuak ere.

Gainerako gakoak zuriunez beteko dira.

107-110

Zenbakizkoa

DEUSEZTATUTAKO DOHAINTZA ZEIN EKITALDITAN EGIN ZEN.

A, B edo H gakoetarako, "DEUSEZTAPENA" izeneko laukitxoan X jarri bada, deuseztatutako dohaintza zein ekitalditan egin zen adieraziko da. Bestela, zeroz beteko da eremu hau.

111

Alfabetikoa

ONDASUN MOTA.

C edo D gakoetarako, "gauzazko dohaintza, ekarpena edo erabilera" laukitxoa markatu denean, aitortzen den ekarpenari edo erabilerari dagokion ondasun mota adieraziko da, honako gako hauek jarriz:

Gakoa

Deskripzioa.

I

Ondasun higiezina.

V

Balore higigarriak.

O

Bestelakoak.

Bestela, zuriz beteko da.

112-131

Alfazenbakizkoa

ONDASUNA IDENTIFIKATZEA.

Aurreko laukiak ("ONDASUN MOTA") edukirik baldin badu, zein ondasun den zehaztuko da (aitortzen den ekarpen edo erabilerari dagokiona): NRC higiezinen kasuan, eta ISIN balio higigarrien kasuan. Bestelako ondasunak badira, zuriz beteko da.

132-250

ZURIUNEAK.

* Zenbateko guztiak positiboak izanen dira.

* Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

* Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuetan eta eremu alfabetikoetan zuriuneak utziko dira.

* Eremu zenbakizko guztiak eskuinetara egokiturik eta ezkerretara zeroz beterik.

* Eremu alfazenbakizko guztiak eta alfabetiko guztiak ezkerretara egokiturik eta eskuinetara zuriunez beterik, letra larrietan, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta ez den besterik agintzen eremuaren deskripzioan.

F1300867

Iragarkiaren kodea: F1300867