156. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena 817. lurzatia,
S-IV sektorea

2013ko uztailaren 31ko Alkatetzaren 109/2013 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen 817. lurzatiaren xehetasun azterlana (Beriaingo Udal Planeko S-VI sektorea), Aranzazu Altuna Gonzálezek sustatua, sotoaren eta erdisotoaren lerrokadurak aldatzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Beriainen, 2013ko uztailaren 31n.–Alkatea, Tomás Prieto Blanco.

Iragarkiaren kodea: L1311168