156. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERASKOAIN

2013ko zerga-tasak

Arraitzako Udalak, 2012ko abenduaren 27an egin osoko bilkura arruntean eta legezko gehiengoa zuela, besteak beste erabaki hau hartu zuen:

Lehendabizikoa.–2013ko zerga-tasak onestea.

–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa. Karga-tasa: %0,25.

–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa. Karga-tasa: %0,40.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga edo lizentzia fiskala. Zerga-tasa: %1.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: %3, denbora tarte guztietarako. Karga-tasa bakarra: %10.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzea, hogeita hamar egun baliodunean, bizilagunek eta legezko interesa dutenek, aipatu epe horren barruan, udal idazkaritzan dagoen espedientea aztertu eta bidezkoak diren alegazioak aurkez ditzaten. Epe hori iraganda alegaziorik aurkeztu gabe, zerga-tasa behin betiko onetsitzat joko da eta horrekin batera erabakia irmo bilakatuko da.

Zabaltzan, 2013ko abuztuaren 5ean.–Alkate udalburua, Marina Mejías Jimenez.

Iragarkiaren kodea: L1311324