156. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. Enkanterako deialdia. 92/2012 prozedura

Lourdes García Ruiz andrea, Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut:

Rafael Valles Puentek eskaturik Muebles Vallejo Sesma, S.L.ren aurka bideratu den 92/2012 betearazpen-prozeduran, erabaki da enkante bidez honako ondasun hauen besterentzea egitea:

–1. lotea: egongelako altzaria, 4 bat metrokoa, kolore errea, beixa eta grisa. Hiru atal ditu: bat telebistarakoa, beste bat apalategia da, eta bestea apalategi karratu itxia, apal bat duena.

Hiru mila eta berrehun euroan (3.200,00 euro) dago baloratua.

–2. lotea: armazoia duen ohea, 90 zentimetrokoa, zuria eta lila, azpian ohe gehigarria duena.

Zazpiehun euroan (700,00 euro) dago baloratua.

–3. lotea: izkinako armairua, zur trinkoz egina, zur kolorekoa eta lakadura zurikoa; 3 ate ditu, eta 4 apaleko apalategia.

Bi mila eta bostehun euroan (2.500,00 euro) dago baloratua.

–4. lotea: oinetakoen altzaria, aurreko altzariaren estilokoa; 3 ate ditu.

Seiehun euroan (600,00 euro) dago baloratua.

–5. lotea: logela: oheburukoa, gau-mahaia eta armairua, zur trinkoz eginak, gerezi kolorekoak. Armairua izkinan jartzekoa da, eta 5 ate ditu; horietako bat ispiluduna da. Gau-mahaiak 3 tiradera ditu, eta oheburukoa gerezi zurekoa da, eta 6 koadrante ditu.

Hiru mila eta zazpiehun euroan (3.700,00 euro) dago baloratua.

–6. lotea: jantokiko armairua, 3,30 metrokoa gutxi gorabehera; pinuz dago egina, eta lakadura zuriko xehetasunak ditu. 3 atal ditu.

Hiru mila euroan (3.000,00 euro) dago baloratua.

–7. lotea: logela: oheburukoa, 1,50 metrokoa, boli eta moka koloreetakoa; bi gau-mahai, bakoitzak hiru tiradera dituena, boli kolorekoak; eta armairua, 4 atekoa, boli kolorekoa.

Hiru mila eta zazpiehun euroan (3.700,00 euro) dago baloratua.

–8. lotea: egongelako altzaria, 3 atalekoa, 3,10 metrokoa. Batek apalategi itxia du, 2 ate eta 3 tiradera. Beste atal bat dago telebistarako, 2 tiradera eta tarte huts bat dituena. Azkeneko atalak 2 zati itxi ditu, 2 tarte huts eta tiradera bat.

Hiru mila eta hirurehun euroan (3.300,00 euro) dago baloratua.

–9. lotea: logela, “maple” motako zurez eta pinuz egina. Oheburukoa gris eta zur koloreetakoa da. Bi gau-mahai, 2 tiraderakoak. Oheburuko estiloarekin bat datoz. Armairuak 2 ate gidaridun ditu.

Hiru mila euroan (3.000,00 euro) dago baloratua.

–10. lotea: armairu zuria, 4 atekoa, melaminaz eta DM zur lakatuz egina; 2,40 metro altu eta 1,90 metro zabal ditu.

Mila eta bostehun euroan (1.500,00 euro) dago baloratua.

–11. lotea: armairua, 2 ate gidaridun dituena, haritzez eginak, kolore ilunekoak, beira laranjadunak. 2,40 m x 1.90 m ditu neurriak.

Mila eta seiehun euroan (1.600,00 euro) dago baloratua.

–12. lotea: liburutegia, bi paretakoa, boli kolorekoa, 4 atal dituena eta bakoitzean 5 apal. 2,10 m x 1,90 dm ditu neurriak.

Mila eta zortziehun euroan (1.800,00 euro) dago baloratua.

–13. lotea: egongelako altzaria, 3 atalekoa. Horietako batek 2 ate ditu, eta beirak X itxuran. Beste atal bat telebistarako. Eta, hirugarrenak, altuagoa eta estuagoa denak, 5 tiradera eta 3 apal ditu. Zuri hautsiko kolorekoa.

Mila eta seiehun euroan (1.600,00 euro) dago baloratua.

–14. lotea: erretzaileentzako mahaia, aurrekoaren estilo berekoa; 2 tiradera eta altxagarria ditu.

Laurehun euroan (400,00 euro) dago baloratua.

Deskribatutako ondasunak Vallejo Sesma, S.L. altzari fabrika eta dendaren egoitzan daude: Cintruénigoko industrialdeko D kalean. Gordailuzaina betearazpenpeko alderdia da, Antonio Vallejo Pérez jauna.

Enkantea egiteko tokia, eguna eta ordua: 2013ko irailaren 27an, 10:15ean, organo honen 103. judizio-aretoan (lehen solairua).

Enkantearen baldintzak eta informazioa:

1. Enkantean parte hartzeko, posturagileek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Beren nortasuna behar bezala frogatzea.

b) Enkantearen baldintza guztiak ezagutzen dituztela aitortu beharko dute.

c) Organo honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banestoren 3160 0000 64 0092 12 kontuan, lote bakoitzeko ondasunak enkanterako duten balioaren %5 sartu izanaren gordekina aurkeztea edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu osoa edo zati bat hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, gordekinean azaldu beharko da.

2. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, aurreko atalean adierazitako baldintza berberetan. Postura horiek enkantearen hasieran irekiko dira, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.

3. Postura egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, eta horretarako ez du diru kopururik jarri behar izanen.

Ediktu hau bulego judizial honetako iragarki oholean eta ohiko leku publikoetan egonen da ikusgai enkantearen eguna arte, eta betearazpenpekoari jakinarazteko erabiliko da, jakinarazpen pertsonala legeak ezarritako moduan egiterik ez badago. Eta jasota gera dadin, honako hau egin dut.

Iruñean, 2013ko uztailaren 18an.–Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1310685