156. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 1117/2012 prozedura arrunta

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen du:

Organo judizial honetan 0001117/2012 prozedura arrunteko autoak bideratu dira, Rosio del Carmen Carrion Ruilovak eskaturik, Enrique Guerero Pérezen aurka, eta horietan zedula eman da 2013ko martxoaren 21ean. Hona hemen, hitzez hitz:

Zitazio zedula:

Gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, arestian aipatutako prozeduran epaitegiko idazkariak emandako ebazpenaren arabera, honakoa egiten dut, legezko zitazioa egiteko balio izan dezan.

Zitazioa egiten zaion pertsona (alderdi demandatu gisa):

Enrique Guerero Pérez; non den jakiterik ez dago.

Zitazioaren xedea:

Halakotzat agertzea adiskidetze ekitaldietara, eta judiziora, halakorik badago.

Erantzutea kontrako alderdiak eskatutako galdeketari, epaiketaren xede diren eta magistratu epaileak onartzen eta egoki deklaratzen dituen gertakari eta inguruabarrei buruz hain zuzen.

Zein toki, egun eta ordutan agertu behar duen.

2013ko irailaren 10erako egiten zaio zitazioa, organo honetan, adiskidetze-ekitaldia egiteko idazkari judizialaren aurrean, eta jarraian, beharrezkoa bada, judizioa, organo honen judizio aretoan.

Legezko ohartarazpenak:

Agertu ezean, zuzenbidearen arabera dagokion kaltea izanen du (LJALaren 58.1 artikulua).

Eta Enrique Guerero Pérezi legezko zitazioa eta ohartarazpenak egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta iragarki-oholean jar dadin. Iruñean, 2013koa uztailaren 15ean.

Iruñean, 2013ko uztailaren 15ean.–Idazkari judiziala, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1310571