156. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 14a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Ebroko Ur Konfederazioaren ebazpena,
Itoizko urtegia erregulatzeko 2013ko kanona onestekoa

2013ko uztailaren 23an, Ebroko Ur Konfederazioko lehendakaritzak ebazpen hau eman du:

Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan (apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretua, 1986ko 103. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 30ean) eta ur konfederazioen lehendakaritzen mendeko egitura organikoa zehazten duen uztailaren 28ko 984/1989 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ebroko Ur Konfederazioko Zuzendaritza Teknikoko 3. Ustiapen Zerbitzuak Itoizko urtegia erregulatzeko 2013ko kanonaren kalkulua eta azterlan teknikoa eta ekonomikoa egin zituen, eta azken horretan 16. Ustiapen Batzordeak parte hartu zuen (martxoaren 12ko bilkura).

Hori guztia ikusirik, Ur Konfederazio honetako Zuzendaritza Teknikoak, 2013ko martxoaren 19an, Itoizko urtegia erregulatzeko 2013ko kanonaren proposamena onetsi zuen, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan aurreikusitako ondorioak sortzeko, proposamena jendaurrean jartzeko eta, bidezkoa izanez gero, Ebroko Ur Konfederazioko lehendakariak behin betiko onesteko.

Horrenbestez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean 2013ko apirilaren 15ean iragarkia argitaratu eta, hamabost egunez jendaurrean jarri zen Itoizko urtegia erregulatzeko 2013ko kanonaren proposamena, honela banatuta:

a) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko I. eta II.1 sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 32,7570249577 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

b) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko II.2, III., IV.2 eta IV.3 sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 33,3531234499 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

c) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko IV.1 sektoretik hartzeko kontzesioa dutenek, 33,9491330079 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

d) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko II.2, III., IV.1-2-4-5, IX. eta X. sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 34,5451973920 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

e) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Irati ibaitik hartzeko kontzesioa Itoizko presa baino lehenagokoa badute, 2,8100454927 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

f) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa Itoizko presa baino lehenagokoa badute, 2,4363077020 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

g) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Irati ibaitik hartzeko kontzesioa Itoizko presa eraiki ondokoa badute, 25,6938960805 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

h) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa Itoizko presa eraiki ondokoa badute, 13,0883098062 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

i) Ebroko Ardatza Itoizko urtegiaren erregulazioaren onuraduntzat joko da eta 91.767,92 euro ordainduko ditu. Zenbateko hori kontuan hartuko da Ebroko urtegiaren erregulazio kanona kalkulatzeko orduan.

j) Erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Irati ibaian badute, Itoizko urtegia eraiki ondokoa, eta agorraldiko ohiko ur emaria baino handiagoa badute urtegiaren erregulazioari esker, 0,0107953793 euro ordainduko dituzte kWh-ko, erregulazio kanon gisa.

k) Erabiltzaile hidroelektrikoek, Aragoi ibaian Itoizko urtegia eraiki aurreko kontzesioa badute eta hango erregulazioak hobekuntza ekarri badie, 0,0035984598 euro ordainduko dituzte kWh-ko, erregulazio kanon gisa.

l) Hornidurarako eta kontsumitu gabe industriarako erabiltzeko kontzesioa izan, eta ura Nafarroako Ubidetik edo Irati ibaitik hartzen dutenek, 0,0269884482 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

m) Hornidurarako eta industria kontsumituz erabiltzeko kontzesioa izan, eta ura Aragoi ibaitik hartzen dutenek, 0,0089961494 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

n) Kontsumitu gabeko erabileretarako kontzesioa izan, eta ura Irati ibaitik hartzen dutenek 0,0026988448 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

o) Kontsumitu gabeko erabileretarako kontzesioa izan, eta ura Aragoi ibaitik hartzen dutenek 0,0008996149 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

p) Estatuak, obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), 3.398.583,67 euro ordainduko dizkio erakunde kudeatzaileari, erregulazio kanon gisa.

Iragarkia argitaratu zenetik goian aipatutako epea igarota, inork ez duenez erreklamaziorik aurkeztu, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan xedatutakoa ikusirik, lehendakaritza honek, Urari buruzko Legearen testu bateginaren 30.1.e) artikuluan eta Uraren Administrazio Publikoari eta Plangintza Hidrologikoari buruzko Erregelamenduaren (uztailaren 29ko 927/1988 Errege Dekretua) 33.2.i) artikuluan ematen zaion eginkizuna betez, erabaki du Itoizko urtegia erregulatzeko 2013ko kanona onestea, jendaurrean jarri den proposamenari jarraituz.

Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Ebazpen hau ekonomiko-administratiboa denez, Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorrak (2003ko 302. Estatuko Aldizkari Ofiziala, abenduaren 18koa) 222., 223., 224., 229. eta 235. artikuluetan xedatutakoaren arabera, ebazpen honen aurka erreklamazioa jar daiteke hilabeteko epean Aragoiko Lurralde Auzitegi Ekonomiko Administratiboan, edo, nahi bada, berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke epe berean, konfederazio honi zuzenduta. Bai erreklamazioa jartzeko idazkia bai errekurtsoarena aipatutako epe horretan aurkeztu behar dira Ebroko Ur Konfederazio honetan. Ohartarazten da aurka egiteko bi bideak ezin direla aldi berean erabili.

Zaragozan, 2013ko uztailaren 24an.–Arlo Juridikoaren burua, eskuordeturik, M. Teresa Santos Ruiz de Eguílaz.

Iragarkiaren kodea: E1310978